Frantzia
Wikipedia(e)tik
|
|||||
Lema nazionala: Liberté, Égalité, Fraternité ( Askatasuna, Berdintasuna, Senidetasuna ) |
|||||
Ereserkia: La Marseillaise | |||||
Hiriburua | Paris 48° 51'39 N, 2° 20'43 E |
||||
Hiri handiena | Paris | ||||
Hizkuntza ofiziala(k) | Frantsesa1 | ||||
Gobernua
Presidentea
Lehen Ministroa |
Errepublika Jacques Chirac Dominique de Villepin |
||||
Sorrera - Erresumaren sorrera - 5. errepublika |
843 1958 |
||||
Azalera - Guztira - ur % |
675.417 2 km² (40.) 0,3% |
||||
Biztanleria - Estimaketa 2005 - Errolda 2006 - Dentsitatea |
60.656.178 (23.) 61.044.684 111 biztanle/km² (68.) |
||||
Dirua | Euroa3 (€) (EUR ) |
||||
Ordu eremua - Udan (DST) |
UTC (UTC +1) Bai (UTC +2) |
||||
Interneteko domeinua | .fr | ||||
Telefono aurrizkia | +33 |
||||
Gentilizioa | frantses, frantziar | ||||
1Frantsesa da hizkuntza ofizial bakarra. Hala ere, bertako hainbat hizkuntza mintzatzen dira: euskara, bretoiera, korsikera, okzitaniera, galoa, tahitiera, neerlandera, katalana 2 hortik 543.965 Frantzia metropolitarrean 3 lehen Libera |
Frantziako Errepublika Europako Batasunaren estatu bat da. Bere mugak hauek dira: mendebalderantz eta iparralderantz ozeano Atlantikoa, Belgika, Luxemburg, Alemania, Suitza eta Italia ekialderantz, eta Espainia, Andorra, Monako eta Mediterraneoa hegoaldean.
Paris da herrialdeko hiriburua.
Eduki-taula |
[aldatu] Geografia
Sakontzeko, irakurri: Frantziako geografia
Frantzia metropolitarra Europa mendebaldean kokatua dago. Estatuaren zati dira, halaber, Europatik kanpo diren hainbat lurrelde: Ipar Amerikan, Antilletan, Hego Amerikan, Ozeano Indikoan, Ozeano Bareko hego eta iparraldean eta Antartikan.
Metropoliaren mugak 2 970 km luze dira: Espainia (650 km), Belgika (620 km), Suitza (572 km), Italia (515 km), Alemania (450 km), Luxenburgo (73 km), Andorra (57 km) eta Monako (4,5 km). Guianako mugak 580 km luze dira Brasilekin eta 520 km Surinamekin. Saint-Martin uharteak (Antillak) 10,2 km luze den muga eraikigabea du Herbehereen uharte zatiarekin. Azkenik, Antartikan Frantziak beretzat duen Terre Adélie lurraldea (TAAF) muga du Australiak beretzat duen lurraldearekin.
Frantziako kostak lau itsasotara ematen dute (Ipar Itsasoa, Mantxa, Atlantiar Ozeanoa eta Mediterraneoa), lurraldea hedabide eta kultura bidegurutze paregabea eratuz.
Frantzia metropolitarrak paisaje aniztasun du, ipar eta mendebaldeko ordoki zabalak, mendigune handiak hego-mendebaldean (Pirinioak) eta hego-ekialdean (Alpeak). Frantziako Alpeetan dago Mendebaldeko Europako punturik gorena, Mont Blanc, 4 810 m gora dena. Beste lurralde menditsu batzuk ere badira, hala nola, Erdiko Mendigunea, Jura, Vosges, Mendigune Armorikarra eta Ardenak.
Ibai handiek Frantzia zeharkatzen dute, garrantzitsuenak dira Loira, Rodano (iturburua Suitzan), Garona (iturburua Espainian), Sena eta, tarte batean behintzat, Rhin, Meuse eta Mosela.
[aldatu] Historia
Sakontzeko, irakurri: Frantziako historia
[aldatu] Gobernua eta lurralde egituraketa
Sakontzeko, irakurri: Frantziako politika
Frantzia eskualdetan banatua dago eta eskualde bakoitza departamenduetan.
- Akitania (Bordele) Bertan kokatua dago Ipar Euskal Herria
- Alsazia (Estrasburgo)
- Auvernia (Clermont-Ferrand)
- Borgoina (Dijon)
- Bretainia (Rennes)
- Erdialdea (Orléans)
- Franche-Comté (Besançon)
- Ile-de-France (Paris)
- Korsika (Aiacciu)
- Languedoc-Roussillon (Montpellier)
- Limousin (Limoges)
- Lorrena (Metz)
- Erdialdeko Pirinioak (Tolosa Okzitaniakoa)
- Nord-Pas-de-Calais (Lille)
- Normandia Garaia (Erruan)
- Normandia Beherea (Caen)
- Pays de la Loire (Nantes)
- Pikardia (Amiens)
- Poitou-Charentes (Poitiers)
- Proventza-Alpeak-Côte d'Azur (Marseilla)
- Rhône-Alpeak (Lyon)
- Xanpaina-Ardena (Châlons-en-Champagne)
[aldatu] Gobernua
Frantzia errepublika bat da, eta "zatiezina, laikoa, demokratikoa eta soziala" 1958ko konstituzioaren arabera (V. errepublika).
- Frantziako gobernuburuen zerrenda
- Frantziako presidenteen zerrenda
[aldatu] Alderdi politikoak
- PCF Frantziako Alderdi Komunista ( Parti Communiste Français )
- VF Berdeak ( Les Verts )
- PS Frantziako Alderdi Sozialista ( Parti Socialiste Français )
- PRG Ezkerreko Alderdi Erradikala ( Parti Radical de Gauche )
- MRC Mugimendu Errepublikar eta Hiritarra ( Mouvement Républicain et Citoyen )
- UDF Frantziar Demokraziaren aldeko Batasuna ( Union pour la Démocratie Française )
- UMP Herri Mugimenduaren aldeko Batasuna ( Union pour un Mouvement Populaire )
- RPF Frantziaren aldeko Bateratzea ( Rassemblement pour la France )
- RIF Frantziaren Independentzia eta Burujabetzaren aldeko ( Bateratzea Rassemblement pour l'Indépendance et la Souveraineté de la France )
- MPF Frantziaren aldeko Mugimendua ( Mouvement pour la France )
- FNF Fronte Nazional Frantziarra ( Front National Français )
[aldatu] Ekonomia
Sakontzeko, irakurri: Frantziako ekonomia
[aldatu] Biztanleria
Sakontzeko, irakurri: Frantziako biztanleria
[aldatu] Hizkuntzak
- Frantsesa da Estatuko hizkuntz ofizial bakarra. Hala ere, honetaz gain, ondokoak bertako hizkuntzak (gutxituak) dira ere bai:
Metropolian
- Alsaziera (Alsazian).
- Bretoiera (Bretainian).
- Euskara (Euskal Herrian).
- Flandriera (Nord eskualdean).
- Francique mosellan.
- Franko-Proventzera.
- Judeo-espainiera (XV. mendeko etorkinena).
- Kataluniera (Ipar Katalunian).
- Korsikera (Korsikan).
- Oil hizkuntzak: franc-comtois, wallon, pikardiera, champenois, normandiera, galoa, poitevin-saintongera,bourguignon-morvandiau eta lorrenera.
- Okzitaniera edo Oc hizkuntzak: gaskoiera, languedocera, proventzera, auverniera, limousinera eta vivaro-alpinera.
- Romani.
- Yidish.
Itsasoz haraindira
- Frantses Kreolak : guadalupeera, guianera, martinikera, réunionera eta abar.
- Kaledonia Berrian :
- Grande Terre: nyelâyu, kumak, caac, yuaga, jawe, nemi, fwâi, pije, pwaamei, pwapwâ, langue de Voh-Koné, cèmuhi, paicî, ajië, arhâ, arhö, ôrôê, neku, sîchë, tîrî, xârâcùù, xaragurè, drubéa, numèè : Iles Loyauté: nengone, drehu, iaai, fagauvea
- Frantziar Polinesia: tahitiera, marquisiera, Tuamotu mangareviera, Ra’ivavae, Rapa hizkuntzak
- Wallis eta Futuna uharteak: walissiera eta futuniera
- Mayotte: mahoresa, Mayotteko malgaxa.
Azken urteetan iritsitakoak
Etorkinek ekarritako hainbat hizkuntza mintzatzen da Frantzian ere bai.
[aldatu] Euskal Diaspora
Sakontzeko, irakurri: Euskal Etxeak
- Pariseko Eskual Etxea
- Choeur d'Hommes Basque 'Anaiki' Gizon Abesbatza (Paris)
- Gernika Dantza Taldea (Paris)
- Lagunt eta Maita (Pau)
- Maison des Basques de Bordeaux
- Eskualdunak, Association des Basques de Montpellier et sa Region
[aldatu] Kultura
[aldatu] Ikus, gainera
- Eskualdunen Biltzarra: Rue de Palais de l'Ombriere, 7. Bordeaux.
- Pariseko Eskual Etxea - La Maison Basque de Paris: Avenue Gabriel Peri, 59. Saint Ouen-Paris.
[aldatu] Kanpo loturak
- Portail sur les Collectivités et l'administration française
- Administrazioaren web gunea
- Presidentearen web gune ofiziala
- Lehen Ministroaren web gunea
- Asanblada Nazionala
- Senatuaren web gunea
- Herriko Etxeak
- Kontsulatuak munduan
- Jalgi.com atlasa datuak, mapak eta irudiak
- CIA - World Factbook geografia, biztanleria, politika eta ekonomia datuak
Frantziako eskualdeak | ||
---|---|---|
Frantzia metropolitarra : Akitania • Alsazia • Auvernia • Borgoina • Bretainia • Erdialdea • Xanpaina-Ardena • Franche-Comté • Ile-de-France • Korsika • Languedoc-Roussillon • Limousin • Lorrena • Erdialdeko Pirinioak • Nord-Pas-de-Calais • Normandia Garaia • Normandia Beherea • Pays de la Loire • Pikardia • Poitou-Charentes • Proventza-Alpeak-Côte d'Azur • Rodano-Alpeak Itsasoz haraindiko eskualdeak : Guadalupe • Guiana • Martinika • Reunion |
Europar Batasuneko kideak | ||
---|---|---|
Alemania • Austria • Belgika • Danimarka • Erresuma Batua • Eslovakia • Eslovenia • Espainia • Estonia • Finlandia • Frantzia • Grezia • Herbehereak • Hungaria • Irlanda • Italia • Letonia • Lituania • Luxenburgo • Malta • Polonia • Portugal • Txekiar Errepublika • Suedia • Zipre 2007ko urtarrilaren 1ean gehituko direnak: Bulgaria • Errumania |