Wallis eta Futuna
Wikipedia(e)tik
Wallis eta Futuna (986) |
|
---|---|
Eskualdea | Wallis eta Futuna |
Prefetura | Mata-Utu |
Azpiprefeturak | - |
Biztanleria | 14.944 (2003) |
Dentsitatea | 57 bizt / km² |
Azalera | 274 km² |
Barrutiak | - |
Kantonamenduak | - |
Herriak | - |
Departamendu burua |
Xavier de Furst administratzailea Emeni Simete herrialde bilkurako lehendakaria Erregeak: Tomasi Kulimoetoke II Uvea erregea Soane Patita Maituku Alo erregea Visesio Moeliku Sigave erregea - |
[- Kontseilu Orokorraren web gunea] |
Wallis eta Futunako elkartea (frantsesez Collectivité de Wallis et Futuna) Frantziako itsasoz haraindiko kolektibitate bat da, jatorri bolkanikoko hiru uhartez osaturiko taldea, Ozeano Barearen hegoaldean, Fiji eta Samoaren artean.
[aldatu] Administrazioa
2003. urtetik itsasoz bestaldeko kolektibitate bat da Wallis eta Futuna, 1961 eta 2003 tartean itsasoz bestaldeko lurralde bat izan zen.
[aldatu] Historia
Nahiz eta Herbeheretarrek eta Ingelesek aurkitu zuten XVII. eta XVIII. mendeetan, Frantsesak izan ziren lurralde honetan aurrenekoak ezartzen, 1837. urtean misiolari frantsesen ailegaerarekin, bertako biztanleria katolizismora bihurtaraziz.
1842. urtean erregeek Frantziaren babesa eskatu zuten, bertako biztanleen errebelio baten ostean. 1887. urtean Uvea erregiñak hitzarmen bat sinatzen du Frantziaren babesa ofizialki ezartzeko. Sigave eta Aloko erregeek ere sinatu zuten hitzarmen hau.
1917an hiru erreinu tradizionalak frantziara erantsiak izan ziren, eta Wallis eta Futunako kolonian bihurtu ziren. Honek Kaledonia Berriaren menpean jarraitu zuen.
1959. urtean bertako biztanleek Frantziako itsasoz bestaldeko lurralde bat bihurtzeko bozkatu zuten, eta hala Kaledonia Berriaren menpe izateari utzi zuten.
[aldatu] Bandera
Wallis eta Futunak bandera propioa baduen arren, berau ez da ofiziala, eta kontu ofizialetarako bandera frantziarra erabiltzen da.