Okzitaniera
Wikipedia(e)tik
Okzitaniera Occitan, Lenga d´òc |
||
---|---|---|
Non mintzatzen den: | Frantzia, Italia eta Espainia | |
Eskualdea: | Okzitania | |
Guztira hiztunak: | 1.939.000 | |
Rankina: | ez 100 mintzatuenen artean | |
Hizkuntza familia: | Indoeuroparra Latindarra Erromanikoa Mendebaldeko latindarra Galo-iberiarra Ibero-erromanikoa Okzitaniera |
|
Estatus ofiziala | ||
Hizkuntza ofiziala: | Araneko harana (Katalunia) | |
Araugilea: | arautu gabea | |
Hizkuntza kodeak | ||
ISO 639-1: | oc | |
ISO 639-2: | oci | |
ISO/FDIS 639-3: | — | |
Oharra: baliteke orri honek NAF fonetika ikurrak edukitzea Unicoden. |
Okzitaniera edo Oc-eko hizkuntza (lenga d'òc) Okzitania izeneko erregio kulturalaren erromantze hizkuntza da.
Gaur egun, hizkuntzaren hedapena Frantziaren hego herena da, Loira ibaitik hegoaldera; baita Italiako Alpeetako zenbait bailara eta Araneko haranean (Katalunia) ere (kasu honetan, aranera dialektoa). Euskal Herriari dagokionez, Baiona, Miarritze eta Angelu aldean ere hitz egiten zen, Nafarroa Behereko iparraldeko herri batzurekin batera.
Estimazioen arabera, okzitaniera 1.939.000 pertsonek hitz egiten dute, nahiz eta oso hizkuntza ahuldua den. Izaera ofiziala Araneko haranean soilik du, aranera bezala aitortua, katalana eta gaztelaniarekin batera. Okzitaniera eta katalanaren arteko berdintasun ugari daude, bai ahoskeran eta baita ere, idazkeran.
Okzitaniera hainbat dialektotan banaturik dago:
- Alvernhat edo auverniera,
- Gaskoinera (aranera zein biarnesa honen aldaera dira),
- Lemosin,
- Lengadocian,
- Provençau edo proventzera,
- Vivaroalpenc edo Alpeetako proventzala, eta
- Shuadit edo judeoproventzala (1977tik hiltzat jotzen dena).
Okzitanierazko literaturaren sustraiak Erdi Aroko trobadoreetan aurkitzen dira. Honen adibide da literatura okzitaniarraren pasarterik esanguratsuenetakoa den ondoko hau, Dante Alighierirena:
Tan m'abellis vostre cortes deman,
qu'ieu no me puesc ni voill a vos cobrire.
Ieu sui Arnaut, que plor e vau cantan;
consiros vei la passada folor,
e vei jausen lo joi qu'esper, denan.
Ara vos prec, per aquella valor
que vos guida al som de l'escalina,
sovenha vos a temps de ma dolor!
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- Chambra d'Òc kultur elkarte italiar-okzitaniarraren webgunea
- Ací Gasconha kultur elkartearen webgunea
- Eth Osatu comengés kultur elkartearen webgunea
- Hiztegiak
- DICCIONARI GENERAL OCCITAN DE CANTALAUSA
Hizkuntza honek bere Wikipedia du. Bisita ezazu. |