Euskal Herria
Wikipedia(e)tik
|
|||||
Hizkuntza ofiziala(k) Euskadin: Nafarroan: Iparraldean: |
euskara eta gaztelania Euskara1 eta gaztelania frantsesa |
||||
Hiriburu historikoa | Iruñea | ||||
Hiri handiena | Bilbo | ||||
Azalera | 20.947 km² | ||||
Biztanleria | 2.902.962 (2001) | ||||
Dirua | euroa ( € ) (EUR ) |
||||
Ordu eremua - Udan (DST) |
(UTC +1) (UTC +2) |
||||
Gentilizioa | euskal, euskal herritar, euskaldun2, euskotar | ||||
1Nafarroaren iparraldeko eremuan bakarrik 2Berez, euskaraz dakitenetzat bakarrik, baina askotan euskal herritar-en sinonimotzat jotzen da |
Euskal Herria historikoki euskaldunen eta euskararen lurraldea da, Pirinio mendien mendebaldean kokatua, Frantzia eta Espainiaren arteko muga egiten duen mendilerroan, eta Bizkaiko golkorantz zabaltzen dena.
Euskal Herriak 20.664km²-ko azalera du, eta gutxi gorabehera 3.000.000 bizilagun: 2.500.000 Hegoaldean (Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa Garaia) eta 500.000 Iparraldean (Nafarroa Beherea, Lapurdi eta Zuberoa).
Eduki-taula |
[aldatu] Euskal Herria hitzaren arazo semantikoa
Historian zehar gauza bera definitzen dituen hitz ezberdinak agertuz joan dira, interesen arabera erabiliak izan direnak:
- Euskal Herria: Hitzez hitz ulertzea nahi badugu euskararen lurraldea esan nahi du. Ikus Euskal Herria izena, historian zehar
- Euskadi: Aranak asmatutako Euzkadi hitza da, baina zuzenduta.
- Euzkadi: Sabino Aranak 1896 urtean asmatutakoa da, Euskal Herria esapidearen ordez erabiltzeko asmoarekin, hizkuntzarekiko loturarik ez zuena hasiera batean. Bizkaia, Gipuzkoa, Araba, Nafarroa Garaia, Lapurdi, Nafarroa beherea eta Zuberoari erreferentzia egiteko, hain zuzen. Francok 1936 urtean egindako Espainiar errepublikaren kontrako altxamendua zela eta, askatasunaren pareko esanahia hartu zuen. Geroago, independentziaren kutsu hori Euskal Herria hitzak hartu du.
Honetaz gain, Euskal Autonomi Erkidegoa (EAE) Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba probintziak izendatzeko erabiltzen da; autonomia erkidego hau Espainiar erresumaren barruan kokatuta dagoelarik. Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa Pirinio Atlantikoak izeneko departamenduan kokatzen dira (Frantzia) eta Nafarroako Foru Erkidegoa Espainiar erresumako foru erkidego bat da.
[aldatu] Geografia
Sakontzeko, irakurri: Euskal Herriko banaketa administratiboa
Sakontzeko, irakurri: Euskal Herriko geografia fisikoa
Euskal Herriak 7 lurralde ditu. Horietako lau Hegoaldean, Espainiako Erreinuaren administraziopean, eta beste hiru ipar-ekialdean, Frantziako Errepublikaren administraziopean, Iparraldean. Hala ere, geografikoki datu hau ez da guztiz baliagarria: Bizkaia iparralderago dago Zuberoa baino.
Espainiar administrazioaren pean daudenak:
Frantziar administrazioaren pean daudenak:
Gainera, Euskal Herriaren barruan Gaztela eta Leonek administratutako Trebiñuko konderria dago, eta Kantabriako administrazioak kudeatutako Turtziozko herria.
[aldatu] Egungo mugak
Egun, Hegoaldea Espainiako bi autonomia erkidegotan banatuta dago, Euskal Autonomi Erkidegoan eta Nafarroako Foru Erkidegoan. Iparraldea, aldiz, Frantziako Pirinio Atlantikoko departamenduaren barruan da, eta Akitania eskualdeko zati da.
Kanpo mugei dagokionez honako hauek ditu:
- Hegoaldean Espainiako hiru autonomia erkidego:
- Mendebaldean Espainiako bi autonomia erkidego:
- Iparraldean Frantziako departamendu bat:
- Ekialdean Frantziako Pirinio Atlantikoetako beste lurraldea eta Espainiako autonomia erkidego bat:
[aldatu] Azalerak eta datu geografikoak
Herrialdea | Azalera (km2) | Hiriburua | Udalerri kopurua |
---|---|---|---|
Euskal Herria | 20.947,2 | Iruñea | 683 |
Araba | 3.316,9 | Gasteiz | 53 |
Bizkaia | 2.236,7 | Bilbo | 112 |
Gipuzkoa | 1.980,3 | Donostia | 88 |
Lapurdi | 855,7 | Baiona | 41 |
Nafarroa Beherea | 1.322,1 | Donibane Garazi | 74 |
Nafarroa Garaia | 10.421,0 | Iruñea | 272 |
Zuberoa | 814,5 | Maule-Lextarre | 43 |
Iturria Datutalaia
[aldatu] Demografia
Herrialdea | Urtea | Biztanleria | Biztanleria % | Dentsitatea | Gizonak | Emakumeak |
---|---|---|---|---|---|---|
Euskal Herria | 20011 | 2.902.962 | 100% | 138,6 | 1.421.132 | 1.481.830 |
Araba | 2001 | 287.928 | 9,9 | 86,8 | 142.892 | 145.036 |
Bizkaia | 2001 | 1.123.002 | 38,7 | 502,1 | 545.744 | 577.258 |
Gipuzkoa | 2001 | 673.563 | 23,2 | 340,1 | 330.288 | 343.275 |
Lapurdi | 1999 | 219.029 | 7,6 | 256,0 | 103.548 | 115.481 |
Nafarroa Beherea | 1999 | 28.076 | 1,0 | 21,2 | 14.210 | 13.866 |
Nafarroa Garaia | 2001 | 555.829 | 19,2 | 53,3 | 276.629 | 279.200 |
Zuberoa | 1999 | 15.535 | 0,5 | 19,1 | 7.821 | 7.714 |
1 2001eko Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa Garaiako datuak eta 1999ko Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako datuak gehituta.
Iturria Datutalaia
[aldatu] Hiri nagusiak
- Bilbo 353.173 biztanle (2005)
- Gasteiz 226.490 biztanle
- Iruñea 193.328 biztanle
- Donostia 182.930 biztanle
- Barakaldo 95.260 biztanle
- Getxo 86.435 biztanle
- Irun 59.557 biztanle
- Portugalete 50.357 biztanle
- Santurtzi 47.155 biztanle
- Baiona 44.300 biztanle
[aldatu] Historia
Artikulu nagusia: Euskal Herriko historia
Nafarroako Erresuma izan zen Euskal Herria Pirineoen bi aldeak elkartzeko gai izan zen entitate politiko bakarra. Erresuma Antso III.a Nagusiaren erregealdian iritsi zen bere hedadurarik handienera. Lurralde euskaldunak biltzen zituen, beste hainbat lurralderekin batera, baina banatu egin zen erregearen heriotzaren ostean. 1511. urtean, Hegoaldea Espainiako koroan sartu zen, baina Nafarroa Behereak independente jarraitu zuen, eta geroago Frantziako koroan sartu zen.
Antso III.a.ren garaiaz geroztik, ez da izan gobernurik, 7 lurraldeak batera gobernatu dituenik. Euskal abertzaletasuna XX. mendearen hasieran hasi zen, euskal nazio hori lortzeko asmoz. 1980ko hamarkadan, Espainiak autonomia ezarri zuen berriro ere, eta, ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoa (EAE) sortu zen. Euskal abertzaleen nahien aurka, Nafarroa Hegoaldeko beste hiru lurraldeetatik bereizi zen, eta bi erkidegootako administrazioen arteko laguntasuna ez da handia. Egun, Nafarroaren eta EAEren arteko desberdintasun politikoa nabaria da: bigarrenean abertzaleen botuen baturak gehiengo absolutua hartzen du, eta Nafarroan, aldiz, botoen gehiengo hori PSOEk eta UPNk dute.
[aldatu] Euskal Herria izena, historian zehar
Terminoa 1567. urtean agertzen da lehen aldiz idatzia, Joan Perez Lazarraga idazle arabarraren eskuizkribuan, eusquel erria formarekin. Hiru aldiz ageri da idatzi horretan:
-
- beti çagie laudatu
- çegaiti doçun eusquel erria
- aynbat bentajaz dotadu.
-
- çegayti eusquel errian dira
- ederr guztioc dotadu
-
- çeñetan ditut eçautu
- eusquel erriau oy nola eben
- erregue batec pobladu.
Baita ere Joannes Leizarragaren Testamentu Berrian (1571n argitaratua, Arroxelan):
-
- ...bat bederac daqui heuscal herrian quasi etche batetic bercera-ere minçatzeco manerán cer differentiá eta diuersitatea den
Axularrek ere Bordelen 1663 urtean argitaratu Gero liburuaren aitzin solasean erabiltzen du, Euskal Herria eta haren zazpi lurraldeak aipatuz:
-
- Ceren anhitz moldez eta differentqui minçatcen baitira euscal herrian, Naffarroa garayan, Naffarroa beherean, Çuberoan, Lappurdin, Bizcayan, Guipuzcoan, Alaba-herrian eta bertce anhitz leccutan.