Hugo Chavez
Wikipedia(e)tik
Hugo Rafael Chavez Frias (Sabaneta, Barinas, Venezuela 1954ko uztailaren 28a) militar eta politikari venezuelarra. 1999ko otsailaren 2tik Venezuelako 53. presidentea da.
Bolivar Iraultza aldarrikatuta, sozialismo demokratikoa eta Hego Amerikaren integrazioa bultzatzen ditu, AEBetako inperialsimoa, neoliberalismoa eta globalizazioa kritikatzen dituen bezala.
Venezuelako armadako ofizala zelarik, Carlos Andres Perez presidentearen kontrako estatu kolpea burutu zuen Chavezek 1992an. Porrot egindakoan, Bosgarren Errepublikaren Mugimendua izeneko alderdi ezkertiarra sortu zuen, eta 1998ko hauteskundeak irabazi zituen, Venezuelako txiroei lagunduko ziela aginduta. Horretarako, Bolivar Misioak garatu ditu, zeinen helburua gaixotasunari, analfabetismoari, goseteari, txirotasunari eta abarri aurre egitea den. Munduko nazio txiroen batasuna, batez ere Amerikakoena, aldarrikatu du, Amerikako Estatu Batuen atzerri politikaren kontra jotzen badu ere.
Neurri horiek izugarrizko hautsa harrotu dute bai Venezuelan bai kanpoan. Chavezek kritika nahiz laudorio beroenak jasotzen ditu. Venezuelan barnan, badaude txiroei lagundu eta ekonomiaren hazkundea eragin duela esaten dutenak, baita autokratikoa dela eta ekonomia galbidera eraman duela esaten dutenak ere. Atzerrian ere, hainbat gobernuk eskualdeko eta petrolioren prezioren egonkortasunerako mehatxutzat jotzen du Chavez, beste batzuek, aldiz, laguntza programei harrera beroa ematen diete.
Esanak esan, egungo politikorik konplexuenetakoa, interesgarrienetakoa eta eztabaidagarrienetakoa da Chavez.