Wikipedia
Wikipedia(e)tik
Wikipedia wiki teknologian oinarritutako entziklopedia librea da, hau da, web nabigatzaile batetik edozein erabiltzailek sor zein alda dezake artikuluen edukia.
Hau, erabilpen zein edizioa askeak direlako ematen da eta Wikimedia irabazi-asmorik gabeko fundazioak mantendu eta administratzen du. Wikipedia eleanitza da eta munduan zehar dauden milaka boluntariori esker hedatu da. 250 hizkuntza ingurutako edizioak ditu (non ehunen bat aktibo dauden). Proiektu honen xedea ahalik eta hizkuntza gehienetan idatzitako entziklopedia sortu eta hedatzea da.
Bestalde, Wikipedia Interneteko gune bisitatuenetakoa da, egunean 60 milioi bisita inguru jasotzen baititu. 2006 urtearen lehen egunean 2,55 milioi artikulu zituen Wikipediak guztira: 883.000 inguru ingelesez, 333.000 inguru alemanez, 211.000 frantsesez eta 167.000 japonieraz.
Eduki-taula |
[aldatu] Historia
Wikipedia, Interneten jaiotako entziklopedia askea da. Egun hizkuntza askotan eskaintzen da eta GNU lizentziapean ekoizten da. Wikipedia Wikimediaren proiektu bat da eta bertan copyrightik gabeko liburu, irudi, hiztegi, hizkuntza ikastaroak… ematen dira. Wikipedia, Wiki teknologian oinarritutako entziklopedia askea da, web nabigatzaile batetik edozein erabiltzailek sor zein alda dezake artikuluen edukia. Hau, erabilpena eta edizioa askeak direlako ematen da eta Wikimedia irabazi-asmo gabeko fundazioak mantentzen eta administratzen du. Wikipedia eleanitza da eta munduan zehar dauden milaka pertsonek hedatua da. 200 hizkuntza ingurutako edizioak ditu (non ehunen bat aktibo baitauden). Proiektu honen xedea ahalik eta hizkuntza gehienetan idatzitako entziklopedia sortzea eta hedatzea da. Momentu honetan (2006ko urtarrila) euskaraz 4.600 sarrera baino gehiago daude, baina beste hainbat hizkuntzatik urrun geratzen da (ingelesez jada, Entziklopedia Britanikoa, gainditu ditu 883.000 artikuluak. 200 hizkuntza horietatik, esan bezala, 100 inguru daude egunero berritzen eta hizkuntza nagusiak dira sarrera gehien dituztenak. Hala ere, hainbat internautek hizkuntza gutxituetan idazten dute eta egunero-egunero sarrera gehiago daude.
[aldatu] Nupediatik Wikipediara
Wikipedia Nupedia entziklopedia askearen ondotik sortu zen. Nupedia idazteaz adituak arduratzen ziren modu formal batean. Nupedia 2000. urteko martxoaren 9an jaio zen eta entziklopedia arruntek jarraitutako bidea zuen artikuluak publikatu ahal izateko: hainbat kide jakitunek artikuluak berrikusi behar zituzten publikazioaren aurretik. Hala ere bi ideia zituen argi: librea zen eta interneten zegoen. Hau da, edonork edonon begiratu zezakeen eta gainera ez zuen tamaina ez eduki trabarik (bideoak, nahi adina irudi, loturak… egon zitezkeen). Adituek artikuluak berrikusi behar izateak prozesua geldo egiten zuen eta urte baten buruan artikulu gutxi publikatu ziren. 2001eko urtarrilaren 10ean bi editoreetako batek forumean wiki bat irekitzea proposatu zuen. Wikiaren filosofia edonork idazteko aukera ematea zen eta hainbat kritika jaso zituen ideiak, baina handik 5 egunera jaio zen ofizialki Wikipedia entziklopedia askea. Hasieran wikipediaren helburua Nupediaren hazkuntza zen, hau da, bertan idatzitako artikuluak geroago nupediara gehituko ziren adituren batek berrikusita. Hala ere, berehala Nupediako erredakzio taldeak ez zuen ondo ikusi eta kanpoan geratu zen, hau da, Nupediatik aske geratu zen. Hala ere 2003an Nupedia saretik kanpo geratu zen eta bere edukia Wikipedian jasota geratu zen betiko.
[aldatu] Ingelesetik eleaniztasunera
Hasiera batean, Wikipedia ingeles hutsezko entziklopedia bat izan zen. Hala ere berehala hasi ziren beste hizkuntzetan idazten eta lehenengo urtean 20.000 artikulu zituen 18 hizkuntza ezberdinetan. 2002an 20.000 artikulu zituen eta 2006aren hasieran 2.600.000 artikulu baino gehiago 205 hizkuntzatan...
[aldatu] Helburua
Wikipediaren helburua doako entziklopedia fidagarria sortzea da. Gainera, proiektua internazionala den heinean, ahalik eta hizkuntza gehienetan idatzia egotea ere. Proiektuaren sortzailea den Jimmy Walesek, honako deskribapenaz azaltzen du Wikipedia: “Kalitate oneneko entziklopedia askea sortzeko ahalegina da, munduko edozein erabiltzaileri bere hizkuntzan zuzendua.” [1]
[aldatu] Ezaugarriak
Giza jakituriaren bilduma baino, entziklopedia bat izan nahi du Wikipediak.
[aldatu] Eduki askea
GFDL (GNU Free Documentation License) darabil.
Testu oro GFDL lizentziapean erabilgarria izan arren, Wikipediako irudi eta soinu batzuk ez dira erabilpen librekoak. Enpresa logotipo, kantu eta copyrightdun argazki batzuk erabilpen zuzenerako besterik ez daude. Badago ere Wikipediari espresuki emandako banaezina den materiala, hau da, Wikipediarentzako-soilik baldintzapean emandako materiala. [2]
[aldatu] Hizkuntza ezberdinetako edizioak
Ingelesezkoa, alemanezkoa, frantsesezkoa, japonierazkoa eta polonierazkoa dira bost edizio garatuenak. 205 hizkuntzatako edizioak ditu Wikipediak, baina, edizio bakoitza besteekiko independentea da. Edizio ezberdinak ez daude elkarloturik, baina “ikuspuntu neutroa” bezalako arauak dituzte komunean.
Ondorengo zerrenda 2006ko ekainean artikulu gehien izan zituzten edizioek osatzen dute:
- Ingelesezko Wikipedia (1,196,373 artikulu)
- Alemanezko Wikipedia (416,783 artikulu)
- Frantsesezko Wikipedia (307,126 artikulu)
- Polonierazko Wikipedia (243,185 artikulu)
- Japonierazko Wikipedia (224,081 artikulu)
- Nederlanderazko Wikipedia (206,405 artikulu)
- Suedierazko Wikipedia (167,837 artikulu)
- Italierazko Wikipedia (166,598 artikulu)
- Portugesezko Wikipedia (148,245 artikulu)
- Gaztelaniazko Wikipedia (126,896 artikulu)
[aldatu] Ezinbesteko ezaugarriak
Wikipediaren proiektuaren definiziotzat har ditzakegu ondorengo hiru ezaugarriak:
- Entziklopedia bat izatea du helburu.
- Wiki bat denez, salbuespen txikiez aparte, edonork argitaratu dezake.
- Eduki irekia dauka eta GFDL lizentzia erabiltzen du.
[aldatu] Edizioa
Bisitatzaile orok editatu dezake artikuluren bat Wikipedian. Artikulu baten autorea izateko ez da gaian aditua izan beharrik, wikia den heinean, edonork publika baitezake. Erabiltzaileen kolaborazioari esker, artikuluak sortu zein hobetu egingo direla uste baitu Wikipediak.
[aldatu] Arauak
Artikulu bat idazterako orduan, kolaboratzaile orok idazterakoan “ikuspuntu neutroa” beharrezkoa duela eskatzen du. Izatez, “ikuspuntu neutroa” negoziaezina den araua da, 16 hemen baitago entziklopedia izatearen funtsa. Lankide kopuru handia dela eta, dibertsitate eta ideologia ezberdin askoko jendeak hartzen du parte. Beraz, Wikipediak, ikuspuntu neutroarekin ez du ikuspuntu bakarreko entziklopedia izatera iritsi nahi, ikuspuntu aniztasuna lortzea baizik. Bestalde, artikulu bati buruz hainbat iritzi egonez gero, eztabaida orrialdeak daude gai hauetaz hitz egiteko, honela artikuluan bertan eztabaidak ekidinez.
Ezinbestekoa da aurretiaz idatzitako testu baten copyright-a errespetatzea. Ez ekarri Wikipediara beste autore batzuen testurik, arazoak sor baititzake legez kanpoko jarrera den heinean. Era berean, debekatuta dago Wikipediako edukiren bat beste inon copyright-pean argitaratzea.
Azkenik, badira Wikipediatik kanpo dauden gai batzuk, ez direlako entziklopedia batetako artikulutzat hartzen. Hala nola, Wikipedian ez daude hiztegi batetan agertzen diren definizioak (aditza zein adjektiboei buruz, adibidez), horretarako Wikiztegia dago.
[aldatu] Bandalismoa
Wipipediak behin eta berriz jasan behar duen arazoa, bandalismoa da. Bandalismoa, entziklopediaren artikuluen modifikazio inozo eta iraingarriak dira. Nahiz eta hasieran arazo larri bat dirudien, orokorrean bandalismoak ez du Wikipedian prosperatzen. Wikipediaren publikoaren parte gehiena intentzio onak dituenez, eta normalean eguneroko edizioen artean bandalismoak minoritarioak direnez, hauek ez dute luzaro mantentzen ezabatutak edota rebertituak izan gabe. Bandaloak anonimoak izaten dira normalean, Wikipediak erregistratu gabeko jendearen artikuluen argitaratzea onartzen baitu. Bestalde, oso arraroak diren kasu batzuetan, erregistratua dagoen lankide batek bandalismo egintzak egiten ditu behin eta berriz. Egintza hauek ideologia, bai kulturalak zein erlijiosoak, lagundurik datoz. Hauek, indibiduoa argitarazten jarraitzera eta euren ideiak inposatzera bultzatzen dute.
[aldatu] Argitalpenak
2005eko urtarrilean gutxienez hiru artikulu editatu zituzten 13.000 erabiltzaile zituen Wikipediak; hauetatik 9.000 inguruk ingelesez, alemanez edo japonieraz idatzi zuten. Aktiboagoak ziren 3.000 erabiltzaile inguruko talde batek 100 artikulu inguru editatu zituen hila horretan, hauen erdiak aurretiaz aipatutako hizkuntzetan baita. Bestalde, editatutako artikulu kopuruaren laurdena erregistratu gabeko erabiltzaileak egin zuten, non ohiko editoreak izateko probabilitate urriak dituzten. [3]
Wikipediaren mantentze lanetaz bolondres talde bat arduratzen da. Talde honen barruan administratzaileak daude. Hauek zenbait artikulu editatzea saihestu, ezabatu, edo erabiltzaile batzuk denboraldi batez blokeatzeko ahalmena dute (komunitatearen arauak ez betetzearren). Administratzaileek denboraldi labur batetarako soilik blokeatu dezakete baina, denbora luzerako edo betirako blokeoak Wales-ek edo arau-hauste larrietarako sortua izan den batzorde baten eskuetan baitaude.
[aldatu] Aipamenak
- ↑ Jimmy Wales, "Wikipedia is an encyclopedia", 2005eko martxoaren 8an.
- ↑ Ikus bitez Ingelesezko edizioko estatistikak: "Wikipedia:Image copyright tags", Wikipediam, 2005eko martxoaren 9an.
- ↑ "Active wikipedians"-etik harturiko estatistikak, 2005eko martxoaren 21a.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
Wikimedia Fundazioaren proiektuak | ||
---|---|---|
Wikiliburuak • Wikiversity • Wikimedia Commons • Wikiztegia • Wikialbisteak • Wikipedia • Wikiesanak • Wikiturriak • Wikiespezieak • Meta-Wiki • Wikimedia Incubator |