Wikipedia:Urteurrenak/Iraila
Wikipedia(e)tik
Iraila 1
- 1209 - Alfontso VII.ak Mutrikuri eta Getariari herri nortasuna eman zien.
- 1666 - Sute handia izan zen Londresen, eta hiriaren %80 suntsitu zuen.
- 1859 - Zubiaurre margolaria jaio zen, Garain (Bizkaia).
- 1934 - Gotzon Garate idazlea jaio zen, Elgoibarren (Gipuzkoa).
- 1939 - Alemaniako tropak Polonian sartu ziren, eta II. Mundu Gerra (irudian) hasi zen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Iraila 2
- k. a. 460 - Maratoiko bataila gertatu zen eta greziarrek persiarrak garaitu zituzten. Filipidesek garaipenaren mezua eraman zuen korrikan eta gero hil egin zen.
- 1708 - Sebastian Mendiburu euskal idazlea jaio zen, Oiartzunen (Gipuzkoa).
- 1937 - Pierre de Coubertin hil zen, olinpiar joko modernoen sortzailea.
- 1945 - Japoniak baldintzarik gabe eman zuen amore Bigarren Mundu Gerran. Gerra bukatu zen.
- 1985 - Titanic (irudian) aurkitu zuten, 1912an hondoratu zen ontzi ospetsua.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Iraila 3
- 301 - San Marinoko errepublika (irudian) sortu zen, gaur egun existitzen den zaharrena.
- 1899 - Errose Bustintza idazlea jaio zen, Mañarian (Bizkaia).
- 1902 - Bilboko Euskalduna olan lehen itsasontzia ureratu zuten.
- 1939 - Frantziak eta Britainia Handiak (beste batzuen artean) gerra deklaratu zioten Alemaniari.
- 1949 - Pablo Fermin Irigarai Larreko hil zen, Iruñean (Nafarroa).
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Iraila 4
- 476 - Romulo Augustuloren heriotzarekin, Mendebaldeko Erromatar Inperioa desagertu zen.
- 1781 - Gaspar de Portolak eta Junipero Serrak Pueblo de la Reina de los Ángeles de Porciúncula izeneko herria sortu zuten; gaur egungo Los Angeles (irudian), Amerikako Estatu Batuak.
- 1907 - Edvard Grieg konpositore eta pianojolea hil zen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Iraila 5
- 1793 - Frantzia: Konbentzio nazionalak frantziar iraultzaren eragina handitzeko neurriak gogortu zituzten terrorea hasiz.
- 1877 - Zaldi zoroa (lakoteraz: Tasunka Witko), Siouxen jefea erail zuten (j. 1849).
- 1946 - Freddie Mercury (irudian), Queen taldeko abeslaria, jaio zen.
- 1918 - Eusko Ikaskuntzak Oñatin egin zuen batzarra, eta Euskaltzaindia sortzea erabaki zuten.
- 1997 - Calcuttako Ama Teresa zendu zen, bizitza txiroei laguntzen eman zuelarik.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Iraila 6
- 1522 - Juan Sebastian Elkano nabigatzailea Cadizera (Espainia) iritsi zen, munduari bira (irudian) eman ostean ontzi bat eta 19 gizonekin.
- 1600 - Frai Frantzisko Tolosakoa gotzain gipuzkoarra hil zen.
- 1870 - Kosme Etxebarrietak Bizkaiko komentu guztiak ixteko eskatu zion Aldundiari.
- 1948 - Karlos Argiñano sukaldaria eta telebista aurkezlea jaio zen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Iraila 7
- k. a. 1251 - Greziar mitologiaren arabera, Herakles (irudian) jaio zen Greziako Tebas herrian, eguzki-eklipse batean.
- 1899 - Jesus Maria Leizaola jaio zen, Donostian.
- 1909 - Elia Kazan zinemagile estatubatuarra, greziarra jaiotzez, jaio zen (h. 2003).
- 1909 - Euskal Herria: Erreala futbol taldea sortu zen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Iraila 8
- 1157 - Rikardo lehoi bihotza, ingalaterrako erregea (1189-1199), jaio zen.
- 1636 - Harvard unibertsitatea (irudian) sortu zen Estatu Batuetan, hasieran New College hartu arren.
- 1878 - Kepa Enbeita Urretxindorra bertsolaria jaio zen, Muxikan (Bizkaia).
- 1900 - 6.000 pertsona baino gehiago hil ziren Texasen (AEB) urakan baten ondorioz.
- 2004 - Matias Prats Cañete, periodista eta irratian lan eginda, hil zen. NO-DOko ahotsa izatearren ezaguna egin zen, beste gauza batzuen artean.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Iraila 9
- 1947 - Grace Murray Hopperek bug bat (zomorro bat (irudian)) aurkitu zuen ordenagailu batean, kalkulu batean errore bat sortzen zuena.
- 1965 - Tibet Txinako eskualde bat izatera pasatuko zela erabaki zen.
- 1828 - Leon Tolstoi idazle errusiarra jaio zen.
- 1976 - Mao Zedong Txinako gidari ospetsua hil zen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Iraila 10
- 1607 - Luzzasco Luzzaschi italiar konpositore eta organista zendu zen (j. 1545).
- 1846 - Elias Howek josteko makina patentatu zuen.
- 1981 - Gernika margolana (irudian) Espainiara eraman zuten Museum of Modern Art (MoMA), New York, beste 23 irudirekin batera.
- 1986 - ETAko militante ohia zen Maria Dolores Gonzalez Katarain Yoyes erahil zuten bere kide ohiek.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Iraila 11
- 1962 - Ingalaterra: The Beatles taldeak lehen singlea bukatu zuten: Love Me Do.
- 1973 - Txile: Augusto Pinochetek zuzendutako armadak herrialdearen kontrola hartu zuen eta Salvador Allendek bere buruaz beste egin zuen La Monedan.
- 1297 - Stirling zubiko bataila: William Wallace-en agindupean, eskoziarrek ingelesak garaitu zituzten.
- 1969 - Julian Beobide zumaiar eskultorea hil zen.
- 2001 - AEBen aurkako eraso izugarria egin zuen Al Kaedak: bi hegazkinek New Yorkeko Dorre Bikiak (irudian) jo zituzten eta ia 3.000 pertsona hil ziren.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Iraila 12
- 1594 - Ipar Euskal Herrian sorginak salatzen hasi ziren zenbait herritar.
- 1622 - Inazio Loiolakoa santu egin zuten.
- 1789 - Jean-Paul Maratek L'ami du peuple liburuaren lehen alea argitaratu zuen.
- 1913 - Jesse Owens atleta (irudian) jaio zen AEBetan.
- 1998 - Hainbat alderdi politiko abertzale, sindikatu, eragile eta Ezker Batuak sinatu zuten Lizarrako Akordioa.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Iraila 13
- 1256 - Alfontso X.ak herri izena eman zion Tolosari.
- 1874 - Arnold Schönberg, dodekafonismoaren sortzailea, jaio zen.
- 1923 - Primo de Riverak estatu kolpe bat eman zuen Espainian, diktadura bat ezarriz.
- 1916 - Roald Dahl (irudian) idazle ingelesa jaio zen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Iraila 14
- 1321 - Dante Alighieri idazlea hil zen. Jainkotiar Komedia liburu ezaguna idatzi zuen.
- 1509 - Lurrikara batean 13.000 lagun hil ziren Istanbulen.
- 1712 - Giovanni Domenico Cassini astronomo italiarra hil zen (j. 1625).
- 1913 - Karl Marxen Kapitala liburuaren lehenengo liburukia kaleratu zen.
- 1927 - Isadora Duncan (irudian) dantzari estatubatuarra hil zen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Iraila 15
- 1254 - Marko Polo esploratzailea jaio zen Venezian (irudian).
- 1584 - El Escorial Jauregia eraikitzen bukatu zuten, Madrilen.
- 1789 - James Fenimore Cooper idazlea jaio zen.
- 1830 - Manchester-Liverpool tren bidea ireki zuten.
- 1946 - Tommy Lee Jones aktorea jaio zen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Iraila 16
- 1856 - David Livingstonek Niassa aintzira (Malawi ere deitua) (irudian) aurkitu zuen, Afrika australean.
- 1908 - General Motors sortu zen.
- 1956 - David Copperfield ilusionista estatubatuarra jaio zen.
- 1977 - Maria Callas sopranoa hil zen.
- 1998 - ETAk su-eten mugagabea iragarri zuen, hurrengo urteko abenduaren 3an bukatu zena.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Iraila 17
- 1915 - Domingo Igarabide petrikiloa hil zen, Betelun.
- 1939 - Sobietar Batasunak, Polonia nola jauzten zen ikusita nazien aurrean, poloniaren ekialdea atakatu zuen.
- 1960 - Damon Hill, 1 formulako pilotua, jaio zen.
- 1965 - Yuji Naka bideojoku (irudian) programatzaile japoniarra jaio zen.
- 1983 - Vanessa Williams kolore beltzeko lehen Miss Amerika izan zen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Iraila 18
- 53 - Traiano erromatar enperadorea jaio zen.
- 1812 - Nahita sortutako suak, Moskun, etxeen %90a eta 1.000 eliza erre zituen Napoleonen aurrean errenditu eta gero.
- 1905 - Greta Garbo aktore suediarra jaio zen.
- 1970 - Jimi Hendrix (irudian) musikari, gehienbat gitarrista, estatubatuarra hil zen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Iraila 19
- 1908 - Mika Waltari idazle finlandesa jaio zen.
- 1919 - Bitoriano Iraola idazlea hil zen, Donostian (Gipuzkoa).
- 1928 - Walt Disneyk lehen marrazki bizidun (irudian) soinudunak estreinatu zituen: Steamboat Willie.
- 1972 - Lehen gutun bonba erabili zen. Helburua Londreseko israelen enbaxada izan zen.
- 2004 - Urdaibaik TKE liga, estropadetako liga, irabazi zuen Nojan (Kantabria, Espainia).
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Iraila 20
- 1460 - Gilles Binchois konpositore flamengoa zendu zen.
- 1891 - Gasolinarekin (irudian) zebilen lehen autoa irten zen Springfielden (Masachusets, AEB).
- 1908 - Pablo Sarasate biolinista hil zen, Miarritzen (Lapurdi).
- 1932 - Salbador Garmendia idazlea jaio zen, Zaldibian (Gipuzkoa).
- 2005 - Simon Wiesenthali arkitektoa hil zen. II. Mundu Gerrako 1.100 nazi baino gehiago eraman zituen auzitara kontzentrazio esparrutan egon zenean apuntatu zituen izenekin.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Iraila 21
- 1842 - Jean Baptiste Kamusarri olerkaria hil zen, Ziburun (Lapurdi).
- 1860 - Arthur Schopenhauer filosofoa hil zen.
- 1947 - Stephen King idazle estatubatuarra jaio zen.
- 2003 - Euskal pilota. Larrua harriaren kontra filma estreinatu zuen Julio Medemek Zinemaldian.
- 2004 - Jokin Zeberio gazteak bere buruaz beste egin zuen Hondarribian (irudian), ustez bere ikaskideek egin zioten jazarpenagatik (bullying ere deitua).
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Iraila 22
- 1588 - Okendoren ontzi nagusiak su hartu zuen, eta 300 lagun hil ziren Pasaian (Gipuzkoa).
- 1765 - Paolo Ruffini matematikari italiarra jaio zen.
- 1791 - Michael Faraday, motore elektrikoaren sortzailea, jaio zen.
- 1828 - Shaka Zulu (irudian), hegoafrikako lider militar eta politikaria, bere anaiek hil zuten.
- 1988 - Astilleros del Nervionen lehen harria jarri zuten.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Iraila 23
- 1846 - Discovery of Neptuno planeta aurkitu zuten Urbain Jean Joseph Le Verrier frantsezak eta John Couch Adams britainiarrak; aurkikuntza Johann Gottfried Galle alemaniarrak egiaztatu zuen.
- 1889 - Fusajiro Yamauchik Nintendo konpainia sortu zuen Hanafuda karta jokoa produzitzeko.
- 1905 - Felix Markiegi apaiz eta idazlea jaio zen, Deban (Gipuzkoa).
- 1939 - Sigmund Freud, psikologian (irudian) aditua, hil zen, Londresen.
- 2000 - Creditrans bidai txartelarekin lehen bidaiak egin ziren Metro Bilbaon.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Iraila 24
- 622 - Muhammadek Mekatik Yathrib-rako (geroago Medina deitu zena) bidaia bukatu zuen, hegira izenekoa.
- 1948 - Honda konpainia sortu zen.
- 1956 - Pedro Zabala abokatu, historia ikertzaile eta euskaltzaina hil zen, Bergaran (Gipuzkoa).
- 1988 - Ben Johnson atleta kanadarrak 100 metroko lasterketa irabazi zuen 9.79 segundutan Seuleko joko olinpikoetan.
- 2005 - Joxe Mari Aranalde idazle, irakasle eta euskaltzain urgazlea hil zen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Iraila 25
- 1066 - Stamford Bridgeko gudak (irudian) bikingoen aroaren amaiera markatu zuen.
- 1928 - Erri-Berri futbol taldea sortu zen.
- 1944 - Michael Douglas aktore estatubatuarra jaio zen.
- 2003 - Japonia: 8,0 graduko lurrikara batek Hokkaidoko kostaldea astindu zuen.
- 2005 - Fernando Alonso asturiarra munduko 1 formulako txapelketa irabazi duen pilotorik gazteena bilakatu zen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Iraila 26
- 1687 - Atenasko Partenoia ia guztiz suntsitu zuten veneziar tropek.
- 1777 - Tropa britainiarrek Filadelfia (Pensilvania) okupatu zuten.
- 1934 - Queen Mary itsasontzia (irudian) inauguratu zen Erresuma Batuan.
- 1961 - Bob Dylanek publikoki debutatu zuen.
- 1962 - Yemeneko errepublika arabiarra sortu zen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Iraila 27
- 1821 - Mexiko Espainiatik independizatu zen.
- 1822 - Jean-François Champollionek Rosettako Harria deszifratu zuen.
- 1928 - EEBBk Txinako Errepublika onartu zuen.
- 1975 - Francok ETAko bi kide (irudian) eta FRAPeko hiru exekutatu zituen. Azken heriotz zigorra izan zen.
- 1998 - Google sortu zen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Iraila 28
- K. a. 551 - Confucius (irudian) filosofo txinatarra jaio zen (h. K. a. 479)
- 1814 - Joannes Oxalde bertsolaria jaio zen, Bidarrain (Nafarroa Beherea).
- 1934 - Brigitte Bardot aktorea jaio zen, Parisen (Frantzia).
- 1964 - Harpo Marx estatubatuarra hil zen (j. 1888).
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Iraila 29
- 1547 - Miguel de Cervantes Saavedra jaio zen Alcalá de Henaresen (Espainia); Kixotearen idazlea (h. 1616).
- 1864 - Miguel de Unamuno bilbotar filosofo eta idazlea jaio zen.
- 1913 - Rudolf Diesel ingeniari alemana hil zen.
- 1964 - Argentina: Quino komikilariaren Mafaldak argia ikusi zuen Primera Plana izeneko aldizkari batean.
- 2004 - 4179 Tutatis asteroidea lurretik ilargira bitarteko distantzia lau aldiz igaro zen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Iraila 30
- 1832 - Franzisko Laphitz jaio zen Arizkunen (Nafarroa).
- 1888 - Jack Destripatzaileak (ingelesez Jack the Ripper) Elizabeth Stride eta Catherine Eddowes hil zituen, bere hirugarren eta laugarren biktimak.
- 1955 - James Dean aktore mitikoa hil zen auto (irudian) istripu batean. Hiru film egin zituen bakarrik (Giant, East of eden eta Rebel Without a Cause).
- 2005 - Muhammaden irudi batzuk argitaratu ziren Jyllands-Posten izeneko egunkari daniar batean.
- 2005 - Kataluniako parlamentuak estatutu berrirako proiektua onartu zuen, aldeko 120 botu eta kontrako 15 boturekin.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia