Deba
Wikipedia(e)tik
Deba |
|||
---|---|---|---|
Gipuzkoa | |||
|
|||
Izen ofiziala | Deba | ||
Antolaketa
Estatua
Autonomia Erkidegoa Foru Probintzia Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Gipuzkoa Debabarrena |
||
Posta kodea | 20820 / 20829 | ||
Koordenatuak Garaiera Azalera Biztanleria Dentsitatea |
43°17'43´´I - 1°20'M 0-661 m 51,54 km² 5.274 (2004) 102,32 bizt/km² |
||
Sorrera | 1343 ekainaren 17 | ||
Herritarra | debarra | ||
Alkatea | Jesus Mari Agirrezabala Goitokia (EAJ-EA) | ||
www.deba.net | |||
Deba Debabarrenako udalerria da, kostaldean dagoena. Deba ibaia itsasoratzen da bertan. 51,54 km²-ko azalera du eta 2004an 5.274 biztanle zituen, herriaren gune nagusia eta Itziar, Lastur eta Elorriaga auzoetan banatuta.
[aldatu] Historia
1294ko ekainaren 24an Antso IV.ak Hiri Gutuna delakoa eman zien Monrealgo biztanleei (hasieran Debak Monreal de Deva zuen izena), eta haiek, arrantza praktikatzeko kostaldera gehiago hurbiltzeko beharra ikusiz, Debako herria fundatu zuten formalki. Hiri Gutuna 1343. urtean eman zieten Alfontso XI.ak eta Gasteizko foruak Monreal de Deva izenarekin.
Deba ibaiaren eskuinaldean kokaturik, arrantza, nekazaritza, industria eta salerosketan jarraitu zuten. Kostaldeko gainontzeko arrantzaleen antzera, debarrek balea harrapatzen ematen zuten ahaleginik handienak, nahiz eta bestelako arranta baztertu ez. Burdinolak ziren industriaren oinarri, bertatik burdin tresnak ateraz; lantegi haiek ibai eta erreka bazterretan kokatzen ziren ur indarraz baliatzeko.
Gasteiztik Debako kaira zekarten artile eta beste zenbait espezieren komertzioa onuragarria izan zen herrirako. Beste batzuentzat, berriz, gaur arte mantendu diren nekazaritza eta abelzaintza izan ziren bizibide, orduko labore batzuk mantendu ez badira ere: ohiturazko txakolina ateratzeko mahatsa, adibidez.
Urduñako pasoa zabaltzean, burdingintza eta portuko uren sakontasun eskasa zela medio, Debak zuen onura estrategikoa gutxitzen joan zen. XIX. mendearen erdi aldera portuak zuen trafikoa behera zihoan neurrian, beste aktibitate berri bat sortu zen: udaldia. Itsas bainuek garrantzia hartzen zuten neurrian, Debako hondartza atsedenerako leku bihurtu zen, kanpoko bisitarien eraginez hotel industria gehituz.
Gaur egun Debako herriak, 5000 biztanle ingururekin, erakarpenhandiko herrixka dugu turismo arloan (landa turismoa, hotela, aterpetxea, Donejakue Bidea,...) eta Itziar aldeko industriaren garrantzia ahantzi ezina da.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
Gipuzkoako udalerriak | ||
---|---|---|
Abaltzisketa • Aduna • Aia • Aizarnazabal • Albiztur • Alegia • Alkiza • Altzaga • Altzo • Amezketa • Andoain • Anoeta • Antzuola • Arama • Aretxabaleta • Arrasate • Asteasu • Astigarraga • Ataun • Azkoitia • Azpeitia • Baliarrain • Beasain • Beizama • Belauntza • Berastegi • Bergara • Berrobi • Bidegoian • Deba • Donostia • Eibar • Elduain • Elgeta • Elgoibar • Errenteria • Errezil • Eskoriatza • Ezkio-Itsaso • Gabiria • Gaintza • Gaztelu • Getaria • Hernani • Hernialde • Hondarribia • Ibarra • Idiazabal • Ikaztegieta • Irun • Irura • Itsasondo • Larraul • Lasarte-Oria • Lazkao • Leaburu • Legazpi • Legorreta • Leintz-Gatzaga • Lezo • Lizartza • Mendaro • Mutiloa • Mutriku • Oiartzun • Olaberria • Oñati • Ordizia • Orendain • Orexa • Orio • Ormaiztegi • Pasaia • Segura • Soraluze • Tolosa • Urnieta • Urretxu • Usurbil • Villabona-Amasa • Zaldibia • Zarautz • Zegama • Zerain • Zestoa • Zizurkil • Zumaia • Zumarraga |