Korrika
Wikipedia(e)tik
Korrika euskararen alde Euskal Herrian zehar korrika egiten den martxa bat da, korrika egiten den manifestazio bat bezala. AEK euskaltegi elkarteak antolatzen du. Bi urtez behin egin ohi da eta bi aste inguru behar izaten du lurralde guztia zeharkatzeko. Urtero ibilbidea aldatu egiten da, baina beti 2.300 kilometro inguru izan ohi da. Ateratzen denetik bukaerararte, pankarta eskutik eskura, herriz herri aldatzen joaten da, baina martxa ez da inoiz geratzen, ez gauez ezta egoera klimatologiko txarrengatik ere. Lehen Korrika 1980ean egin zen, 2005ean 14. edizioa ospatu zen.
Martxaren buruan, testigua duen pertsona joaten da. Kilometro oro, testigua erakunde edo pertsona zehatz batzuk eramaten dute, kilometroa "erosi" dutenak euskararen aldeko erakundeak ekonomikoki lagunduz. Testigua lehen ediziotik gordetzen den egur tailatuzko makil bat eta ikurrin bat dira.
Testiguaren atzean, martxaren burua osatzen da, non ondorengo lemarekin pankarta bat ikus daitekeen: Euskal Herria euskalduntzen. Ni ere bai!. Pankarta honen atzean gainontzeko jendea pilatzen da, musikarekin eta giro onean korri egiten dutenak, ibilbide guztian zehar ospakizun kultural ugari daudelarik.