Eusko Ikaskuntza
Wikipedia(e)tik
Eusko Ikaskuntza (gaztelaniaz Sociedad de Estudios Vascos) (EI-SEV) erakunde zientifiko-kulturala da. 1918an Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako Aldundiek sortu zuten "euskal kultura garatzeko baliabide egonkor eta iraunkor gisa". Erakunde honen bazkideak Sail Zientifizikoetan bildurik daude.
Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroako Foru Komunitatean eta Ipar Euskal Herrian "ezarpen ofiziala duen diziplina anitzeko zientzia erakunde bakarra" da EI-SEV. Tartean, Manuel Lekuona Saria ematen du urtero.
Egoitza nagusia Donostian dago, baina bulegoak ditu Baiona, Iruñea, Gasteiz eta Bilbon ere bai.
Eduki-taula |
[aldatu] Historia
Arturo Kanpion ohorezko lehendakaria izan zen hastapenetan. Miguel Primo de Riveraren diktadurapean, zailtasunak eduki zituen erakundeak, eta Espainiako Gerra Zibilean etenarazi zizkioten jarduerak Hego Euskal Herrian.
Jose Miguel Barandiaran (1976-1991), Gregorio Monreal (1992-1996), Juan Jose Goiriena de Gandarias (1996-2002) eta Javier Retegi (2002ko abendutik) izan dira erakundearen presidenteak.
[aldatu] Sail Zientifikoak
- Komunikabideak.
- Gizarte Zientziak eta Ekonomia.
- Zuzenbidea.
- Hezkuntza.
- Antropologia-Etnografia.
- Folklorea.
- Fisika, Kimika eta Matematikak.
- Medikuntza Zientziak.
- Natur Zientziak.
- Arte Plastikoak eta Monumentalak.
- Musika.
- Zinematografia.
- Hizkuntza eta Literatura.
- Historiaurrea-Arkeologia.
- Historia-Geografia.
[aldatu] Fundazioak
- Asmoz Fundazioa
- Euskomedia Fundazioa
- Barandiaran Fundazioa
[aldatu] Kanpo loturak
Kategoriak: Kultura | Antropologia | Arkeologia | Fisika | Kimika | Matematika | Medikuntza | Literatura | Hizkuntzak | Historia | Geografia