Wikipedia:Urteurrenak/Otsaila
Wikipedia(e)tik
Otsaila 1
- 1881 - Panamako kanalaren eraiketa lanak hasi ziren.
- 1898 - Enzo Ferrari, Italiako Scuderia Ferrariren (irudian) sortzailea jaio zen (h. 1988).
- 1913 - Euzkadi egunkaria kaleratu zuten lehenengo aldiz, EAJren egunkaria.
- 1931 - Boris Yeltsin politikari errusiarra jaio zen.
- 2003 - Columbia espaziuntziak eztanda egin zuen lurrera itzultzean, 7 kosmonauta hilez.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Otsaila 2
- 1119 - Kalisto II.a Aita Santu izendatu zuten.
- 1536 - Pedro de Mendoza espainiarrak Buenos Aires (irudian), Argentina, fundatu zuen.
- 1918 - Errusiak Estoniaren independentzia onartu zuen.
- 1933 - Alemania: Adolf Hitlerrek Legebiltzarra disolbatu zuen.
- 1971 - Koldobika Jauregi Jautarkol euskal idazlea hil zen, Zarautzen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Otsaila 3
- 1468 - Johannes Gutenberg (irudian) inprimategiaren asmatzailea hil zen.
- 1783 - Espainiak Amerikako Estatu Batuen independentzia onartu zuen.
- 1910 - Cadena Eleta Gasteizko apezpikuak haurrei euskarazko izenak jartzea debekatu zuen.
- 1919 - Pedro Jose Elizegi Pello Errota bertsolaria hil zen, Asteasun.
- 1985 - Santi Lazkano txirrindularia hil zen, Aizarnazabalen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Otsaila 4
- 1901 - Bizente Amezaga Aresti jaio zen, Getxon. 1957an, Euskaltzaindiako kide izan zen 1957az geroztik.
- 1915 - Ordizia eta Beasain banandu egin ziren.
- 1927 - Lehenengo soinuzko filmea sortu zuten.
- 1948 - Sri Lankak (irudian) independentzia lortu zuen.
- 2003 - Serbia eta Montenegro: Konstituzioa indarrean sartu zen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Otsaila 5
- 1346 - Eibar sortzeko baimena eman zuen Alfontso XI.ak.
- 1597 - Loinazko San Martin hil zuten, Nagasaki (Japonia) hirian gurutziltzatuta.
- 1782 - Espainiak Erresuma Batua menderatu eta Menorka (irudian) irla berea egin zuen.
- 1819 - Txile eta Argentinaren arteko akordioa, Peruren independentzian laguntzeko.
- 1971 - Apollo 14 espaziontzia ilargiratu zen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Otsaila 6
- 337 - Julio I.a Aita Santu izendatu zuten.
- 1804 - Joseph Priestley kimikari ingelesa, oxigenoaren aurkitzailea, hil zen.
- 1945 - Bob Marley musikari jamaikarra jaio zen.
- 1952 - Erresuma Batua: Elizabet II.ak (irudian) erregetza hartu zuen.
- 1988 - Carmen Polo, Francisco Francoren emaztea, hil zen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Otsaila 7
- 1812 - Charles Dickens idazle ingelesa jaio zen (h. 1870).
- 1822 - Joakin Gaztanbide musikagilea jaio zen Tuteran.
- 1940 - Walt Disneyren Pinocchio filma estrenatzen da.
- 1979 - Josef Mengele Heriotzaren aingerua (irudian) gerra kriminal nazia hil zen.
- 1992 - Europar Batasuna jaio zen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Otsaila 8
- 1828 - Jules Verne (irudian) idazlea jaio zen Naoned-en (Nantes bretoieraz).
- 1894 - Juan Zabaleta Lekuona bertsolaria jaio zen, Errenterian.
- 1921 - Piotr Kropotkin, errusiar geografo eta pentsalaria hil zen. Mugimendu anarkistaren teoriko garrantzitsuenetakotzat hartu da.
- 1943 - Bigarren Mundu Gerra: estatubatuarrek japoniarrak gainditu zituzten Guadalcanalgo batailan.
- 1971 - NASDAQ, elektronikako balore-burtsa, zabaldu zen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Otsaila 9
- 1881 - Fjodor Dostojevsky idazle errusiarra jaio zen.
- 1894 - On Manuel Lekuona apaiza jaio zen Oiartzunen.
- 1915 - Simon Arrieta Arostegi margolari bergararra jaio zen.
- 1921 - Erreferendumean, Lituaniaren (irudian) independentziaren alde bozkatu zuten herritarrek.
- 1996 - IRAk 18 hilabetetako suetena iragarri zuen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Otsaila 10
- 1950 - Mark Spitz igerilari estatubatuarra jaio zen.
- 1519 - Hernan Cortes eta Pedro de Alvarado 600 gizonez osatutako espedizioan abiatu ziren.
- 1939 - Tropa frankistek Bartzelona (irudian) okupatu zuten. Garaipen honek gerraren amaiera ekarri zuen; 600.000 lagun inguru hil ziren hirurteko gerra honetan.
- 1949 - Mahatma Gandhik gose greba hasi zuen bere atxiloketaren aurka protesta egiteko.
- 1985 - Nelson Mandelak uko egin zion askatasunari.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Otsaila 11
- 1650 - Emilio Arrieta musikagilea hil zen, Madrilen.
- 1650 - Rene Descartes (irudian) filosofo eta matematikari frantsesa hil zen.
- 1847 - Thomas Alva Edison asmatzaile estatubatuarra jaio zen.
- 1990 - Nelson Mandela kartzelatik atera zen 27 urte igaro ondoren.
- 1961 - Loiolako Herri Irratia aireratu zen lehen aldiz.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Otsaila 12
- 1945 - Telesforo Aranzadi antropologo gipuzkoarra Bartzelonan hil zen.
- 1804 - Immanuel Kant, filosofo eta zientzialari prusiarra hil zen.
- 1809 - Charles Darwin (irudian) naturalista ingelesa jaio zen.
- 1809 - Abraham Lincoln presidente estatubatuarra jaio zen.
- 1941 - Franco Mussolinirekin elkarrizketatu zen italiako Bordighera hirian Bigarren Mundu Gerran.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Otsaila 13
- 1542 - Gonzalo Pizarro eta Francisco de Orellana konkistatzaileek Amazonas ibaia aurkitu zuten.
- 1837 - Mariano Jose de Larra idazlea hil zen.
- 1917 - Frantzia: Mata Hari (irudian) espia atzilotu zuten Parisko hotel batean.
- 1945 - Dresdeko bonbardaketa, aliatuen bonbardaketarik handiena Bigarren Mundu Gerran.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Otsaila 14
- 269 - Valentin Deuna fraide kristaua hil zen.
- 1808 - Frantziako Armada Iruñean sartu zen.
- 1827 - Balentin Berriotxoa santua jaio zen, Elorrion.
- 1904 - Euskal Gaztedi Bazkuna sortu zen Bilbon.
- 1929 - San Valentin eguneko sarraskia (irudian): Al Caponek beste banda bateko kideak hiltzeko agindu zuen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Otsaila 15
- 1491 - Laudio herria Bizkaitik banatu eta Arabarekin elkartu zen.
- 1506 - Jacques Bela legegizon zuberotarra jaio zen.
- 1564 - Galileo Galilei (irudian) italiarra jaio zen.
- 1811 - Domingo Faustino Sarmiento idazle, politikari eta presidente Argentinarra jaio zen.
- 1946 - ENIAC lehen ordenagailu elektronikoa aurkeztu zuten.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Otsaila 16
- 1904 - Maurice Harriet haltsutarra hil zen.
- 1918 - Lituaniak bere independentzia aldarrikatu zuen.
- 1969 - Ane Igartiburu telebistako aurkezlea jaio zen.
- 1979 - Valentino Rossi (irudian) moto gidari italiarra jaio zen.
- 1980 - Foronda aireportua inauguratu zuten Gasteizen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Otsaila 17
- 1600 - Giordano Bruno filosofoa bizirik erre zuten Campo de' Fiorin (Roma).
- 1836 - Gustavo Adolfo Becquer idazle espainiarra jaio zen.
- 1867 - Suezko kanaletik (irudian) lehen itsasuntzia igaro zen.
- 1963 - Michael Jordan saskibaloiko jokalaria jaio zen.
- 2006 - Ryanair konpainiaren lehen hegaldia egin zen Gasteiz eta Londresen artean..
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Otsaila 18
- 1564 - Michelangelo pintore, eskultore eta arkitekto italiarra hil zen.
- 1711 - Frantzisko Xabier Idiakez jaio zen, gaurko egunez, Iruñean.
- 1930 - Clyde Tombaugh-ek, Pluton planeta ipotxa aurkitu zuen.
- 2004 - ETAk, Katalunian mugarik gabeko tregoa bat iragarri zuen.
- 2005 - Erresuma Batua: Legez, azeria (irudian) ehiztatzea debekatu zen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Otsaila 19
- 607 - Bonifazio III.a Aita Santu izendatu zuten.
- 1473 - Nikolas Koperniko astronomo poloniarra jaio zen.
- 1878 - Thomas Edisonek, fonografoa (irudian) patentatu zuen.
- 1985 - Euskal Herria: Oiz mendian (Bizkaia), Boeing 727 hegazkin batek, komunikabideetako antena baten aurka talka egin zuen, hegazkineko 148 bidaiariak hilez.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Otsaila 20
- 1912 - Pierre Boulle jaio zen, Le Pont de la rivière Kwaï eta La Planète des singes-en egilea, beste batzuen artean (h. 1994).
- 1986 - Mir espazio-estazioa (irudian) orbitan sartu zen.
- 2003 - Auzitegi Nazionalak, Euskaldunon Egunkaria izteko agindua eman zuen, ETAren zati dela argudiatuz.
- 2005 - Espainia: Europar Konstituzioa onartu edo ezeztatzeko erreferenduma egin zen; espainiarren %42tik bozkatu zuen eta %76,7ak onartu.
- 2005 - Portugal: Hauteskundeetan Alderdi Sozialistak irabazi zuen aginte absolutuz.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Otsaila 21
- 1848 - Karl Marx eta Friedrich Engelsen Agiri Komunista (irudian) argitaratu zen.
- 1960 - Kuba: Fidel Castrok, herrialdeko enpresa guztiak nazionalizatu zituen.
- 1965 - Malcon X beltzen eskubideen aldeko borrokalaria hil zuten.
- 1984 - Fernando Remacha Tuterako musikaria hil zen.
- 1988 - Maurice Abeberri biarriztarra hil zen, Azkainen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Otsaila 22
- 1857 - Heinrich Rudolf Hertz fisikari alemana jaio zen.
- 1939 - Antonio Machado (irudian) poeta espainiarra hil zen.
- 1946 - Sinfonia Pirenaica jo zen lehen aldiz, Jesus Guridi musikagilearen lana.
- 1979 - Santa Luzia irla Erresuma Batutik independizatu zen.
- 1992 - Euskal Herriko Gaztediaren Kontseilua osatu zuten Garesen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Otsaila 23
- 1445 - Johannes Gutenberg-ek lehenengo biblia (irudian) imprimatu zuen.
- 1898 - Tomas Agirre euskal idazlea jaio zen, Errezilen.
- 1970 - Lehendabizikoz, ernalketa artifiziala erabili zuten, Londresen.
- 1981 - Tejero militarrak estatu kolpe saiakera egin zuen Espainian.
- 2006 - Telmo Zarraonaindia euskal futbolaria hil zen (j.1921).
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Otsaila 24
- 1582 - Gregorio XIII.ak egutegi gregoriotarra ezagutzera eman zuen.
- 1946 - Juan Peron Argentinako presidente izandatu zuten.
- 1948 - Alderdi komunista boterera heldu zen Txekoslobakian.
- 1975 - Led Zeppelin (irudian) musika taldeak Pysical Graffiti albuma argitaratu zuen.
- 1993 - Estibalitz Robles Aranguiz Estitxu abeslaria hil zen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Otsaila 25
- 1398 - Xuande Txinako enperadorea jaio zen (h. 1435).
- 1570 - Pio V.a Aita Santuak Elizabeth I.a ingalaterrakoa (irudian) elizatik kanporatu zuen.
- 1841 - Pierre Auguste Renoir margolari inpresionista jaio zen.
- 1873 - Enrico Caruso tenor ospetsua jaio zen, Napoli hirian (Italia).
- 2006 - Munduan 6,5 mila milioi biztanle zeudela kalkulatu zen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Otsaila 26
- 1513 - Gipuzkoako armarrian (irudian) 12 kanoi ipini zituzten.
- 1815 - Frantzia: Napoleonek ihes egin zuen Elba uhartetik.
- 1829 - Levi Strauss arropa diseinatzailea jaio zen (h. 1902).
- 1932 - Johnny Cash abeslari estatubatuarra jaio zen.
- 1949 - Juan Telleria musikagile zegamarra hil zen. Cara al sol frankisten ereserkia idatzi zuen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Otsaila 27
- 1900 - FC Bayern München (Munich) taldea sortu zen.
- 1932 - Elizabeth Taylor (irudian) aktore Amerikako Estatu Batuak estatubatuarra jaio zen.
- 1793 - Baldomero Espartero, espainiar militar eta politikaria, jaio zen.
- 1594 - Nafarroako erregea, Enrike III.a, Frantziako Enrike IV.a bezala koroatu zuten Paris ondoan, Frantzia eta Nafarroako Borboien dinastia hasiz.
- 1933 - Alemaniako legebiltzarrari (Reichstag) su eman zioten Berlinen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Otsaila 28
- 1872 - Eugenio Otxoa Lezoko idazle eta poeta zendu zen Madrilen.
- 1922 - Egiptok (irudian) independentzia lortu zuen.
- 1935 - Wallace Carothers-ek nylona prestatu zuen lehen aldiz.
- 1953 - James Watson eta Francis Crick zientzialariek ADNaren egitura kimikoa zehaztu zuten.
- 1986 - Olof Palme Suediako Lehen ministroa Estokolmon erail zuten.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Otsaila 29
- 1712 - Suedia: urte honetako otsailaren 29ari otsailaren 30ak jarraitu zion. Egutegi suediarra kentzea zuen helburu nagusia.
- 1792 - Gioacchino Rossini italiar konpositorea jaio zen.
- 1940 - Haizeak eramana filmak zortzi Oskar lortu zituen.
- 1960 - Lurriakara (irudian) batek 3.000 pertsona hil zituen Marokon.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia