Michael Faraday
Wikipedia(e)tik
Michael Faraday britainiar fisikaria Surrey-en (Ingalaterra) jaio zen 1791ko irailaren 22an eta Hampton Court-en (Ingalaterra) hil 1867ko abuztuaren 25ean.
Bere garaiko beste ikertzaile batzuen antzera, Faraday eremu magnetikoen bidez korronte elektrikoak sortzen saiatu zen. Hamar urtetan ez zuen emaitza arrakastatsurik lortu, egoera estatikoan, hots, geldirik zeuden imanak eta bobinak erabili baitzituen. Hala ere, ekinaren ekinaz, korronte elektrikoaren indukzioa sortzeko eremu magnetiko aldakorrak behar direla frogatu ahal izan zuen.
Gaztetan ikasketak burutu gabea zen, eta ez zekien ia ezer matematikaz. Kalkulu diferentziala erabat arrotz zuen azken fisikari handia izan zela esan daiteke, nahiz eta gabezia hori grafikoak egiteko zuen trebetasun izugarriaz gainditu zuen.
Bere egunkaria idatzi zuen 1820 eta 1862 bitartean, etenik gabe, bertan buruturiko esperimentuak deskribatuz. 3.236 orrialde eta zenbait mila irudi dituen egunkari hori Fisikaren historiako funtsezko lanetako bat da gaur egun.