Augusto Pinochet
Wikipedia(e)tik
Egunotan jazotako gertakari batek artikulu honetan aldaketak eragin ditzake Orrialde honetako informazioa edozein unetan aldatu daiteke beraz. |
Augusto José Ramón Pinochet Ugarte (Valparaiso, 1915eko azaroaren 25- Providencia, Santiagoko metropoli-eskualdea, 2006ko abenduaren 10) militarra eta Txileko agintari gorena izan zen.
Estatu-kolpearen bidez Salvador Allende presidente demnokratikoaren heriotza eragin zuen eta bere ordez ipini zen herrialdeko agintean 1973ko irailaren 11an, ustez AEBetako CIA agentziaren laguntzaz. Bere diktadura garaiak iraun zuen 1990ko martxoaren 11 arte. Patricio Aylwin Txileko presidente bihurtu zen orduan.
Bere agintepean, herrialdeak errepresioko urte odoltsuak jasan behar zituen. Rettig izeneko txostenaren arabera, Pinocheten erregimenak 17 urte beltz haietan Txilen 1.151 pertsona hildako eta 979 atxilotu eta desagertuak eragin zituen.
1986ko irailean atentatua egin zioten, ustez FPMR (Frente Patriótico Manuel Rodríguez) izeneko taldekideek. Honen ondorioz, zauri arinak baino ez zituen.
1999ko martxoaren 24an haren kontrako epaia egin zuten Ingalaterran, 1998ko urriaren 16an atxilotuta egon ondoren. Gaixorik zegoelako aitzakiarekin, prozesua luzea eta korapilotsua izan zen. Azkenean, Txilen bertan hasi ziren bere kontra egiteko izapideak. 2006ko urtarrilaren 20an lege-haustea leporatu zioten torturengatik, historian lehenengo aldiz.