Ebooks, Audobooks and Classical Music from Liber Liber
a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z





Web - Amazon

We provide Linux to the World


We support WINRAR [What is this] - [Download .exe file(s) for Windows]

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
SITEMAP
Audiobooks by Valerio Di Stefano: Single Download - Complete Download [TAR] [WIM] [ZIP] [RAR] - Alphabetical Download  [TAR] [WIM] [ZIP] [RAR] - Download Instructions

Make a donation: IBAN: IT36M0708677020000000008016 - BIC/SWIFT:  ICRAITRRU60 - VALERIO DI STEFANO or
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions
2006 - Wikipedia

2006

Wikipedia(e)tik

2006. urtea
Urteak: 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2008 | 2009
Hamarkadak: 1980koa | 1990koa | 2000koa | 2010koa | 2020koa
Mendeak: XX.a | XXI.a | XXII.a
XXI. mendearen taula


Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!


Eduki-taula

[aldatu] Gertaerak

[aldatu] Euskal Herrian

Zigarro baten irudia.
Euskal Herriko Unibertsitatearen logoa.
Legionella.
Hegaztien gripearen birusa.
Mendebaldeko Saharako ikurra.
Etxebizitzak eraikitzen.

[aldatu] Espainiar Estatuan

  • Martxoaren 27a - La Sexta telebista kate berriaren emisioak hasi ziren.
  • Apirilaren 5a - Greba, RTVEn, gobernuak aurrera eraman nahi izan zuen gastu murrizketengatik, 2.000 lanpostutik gora murrizteko asmoarekin.
  • Maiatzaren 9a - Kataluniako gobernuaren hirukoaren apurketa, PSCk, ERC gobernutik kanporatzerakoan.
  • Maiatzaren 14a - Inmigranteen etorrera masiboa Kanariar Uharteetara, Afrikatik txalupetan ehundaka kilometro egin eta gero. Egun bakarren 900 afrikar iritsi ziren.
  • Ekainaren 10a - Terrorismoaren Biktimen Elkarteak polemika ugari sortu zuen manifestaldia egin zuen Madrilen, Espainiako gobernuak ETArekin hitzegitearen aurka.
  • Ekainaren 18a - Kataluniako estatutu proposamen berria onartzea erabakiko zen erreferendum bidez.
  • Uztailaren 3a - Metro istripua Valentzian, tren bat errailetatik atera eta beste tren batek jo zuen. 42 hildako.
  • Uztailaren 27a - Gas leherketa Kantabriako Laredo herrian. Bost hildako, euretatik lau Bizkaitarrak.
  • Abuztuaren 8a - Galizia osoan zehar suteak, ezezagunek pizturiko suek 80.000 hektarea erre zituzten bi astetan, lau hildako eraginez. Poliziak 41 pertsona atxilotu zituen, ustez suteak eragiteagatik.
  • Abuztuaren 13a - Mediterranio itsasoaren ez-ohiko tenperatura igoerak, Marmoka izurria eragin zuen Katalunia, Valentzia eta Murtziako hondartza askoren itxiera eraginez.
  • Abuztuaren 20a - Etorkinen etorrera masiboa Kanariar uharteetan. Guztira 2.000 etorkinetik gora ailegatu zen Kanarietako hondartzetara egun gutxitan.
  • Abuztuaren 21a - Tren istripua Palentziako Villada herrian. Sei hildako egon ziren, TALGO tren batek, gehiegizko abiaduragatik bere bidetik irten eta gero. Hildakoen artean Pasaiako bikote bat egon zen.
  • Abuztuaren 27a - Gizon batek bere emaztea eta haurdun zegoen bere alaba erail zituen Sevillako Osuna herrian. Emazteak askotan denuntziatu zuen jipoitu eta tratu txarrak emateagatik.
  • Irailaren 1a - Espainiako gobernuak Libanora 1.100 soldatu bidaltzea erabaki zuen, Nazio Batuen misioaren barnean.
  • Irailaren 3a - 2.000 etorkinetik gora ailegatu ziren Kanariar Uharteetara asteburu bakar batean, inoizko kopururik handiena.
  • Irailaren 8a - Joan Clos Bartzelonako alkate ohiak, Jose Montilla ordezkatu zuen, Industria Ministrari moduan.
  • Irailaren 11 - 736 etorkin ailegatu ziren Kanariar Uharteetara Mauritaniatik itsasoz etorriak.
  • Irailaren 13a - Marbellako alkatesa ohia fidantzapean libre utzi zuten.
  • Irailaren 20a - Murtziara patera bat ailegatu zen, Gibraltarreko itsasarteko polizi kontrolak saiestu nahian.
  • Irailaren 29a - Baltasar Garzon epaileak 2004ko maiatzaren 11ean gertaturiko atentatuaren ikerketan azido borikoa ETArekin erlazionatu zuten bi ikerlari deklaratzera deitu zituen. Ustez euren txostenean iruzurra egiteagatik, ETA aipatuz Al Qaedaren ordez.
  • Urriaren 17a - Bi hildako San Fernando de Henareseko plastiko lantegi batean egondako leherketan.
  • Urriaren 22a - Eurite indartsuek haziarazitako ibai baten urek bi emakume zihoazen autoa eraman eta hil egin zituen Huelvan.
  • Urriaren 29a - Edanda zegoen gidari batek, hiru pertsona harrapatu zituen Tenerife, hirurak hil zirelarik.
  • Azaroaren 1a - Parlamenturako hauteskundeak Katalunian. CIUk hauteskundeak irabazi zituen 48 parlamentari lortuz.
  • Azaroaren 8a - Eurite indartsuek emakume bat hil zuten Valentziako Alzira herrian, hazitako ibaia batek bere kotxea eraman eta gero.
  • Azaroaren 14a - Ustelkeri urbanistikoaren aurkako operazioa Marbellan, hamaika pertsona gehiago atxilotu zituzten, horien artean Mayte Zaldivar, Marbellako alkate ohiaren emazte izandakoa.
  • Azaroaren 16a - 300 bat etorkin ailegatu ziren pateretan Kanariar uharteetara.
  • Azaroaren 17a - 50 pertsona atxilotu zituzten, ustez etorkinei iruzur egiten zien sare bateko kideak izateagatik, paper eta lan-eskaintza faltsuak eskaintzen zizkieten.
  • Azaroaren 24a - Jose Montilla Kataluniako presidente bihurtu zen, PSC, ERC eta ICVren aldeko botua eman ostean.
  • Azaroaren 25a - AVTak ETArekin negoziatzearen aurkako manifestaldia egin zuen Madrilen.
  • Azaroaren 27a - PSOEk 1998an ETAk egindako su-etenean PPk negoziatzearen alde izandako jarrera biltzen zuen bideo bat kaleratu zuen.

[aldatu] Munduan

[aldatu] Ekonomia

  • Urtarrilaren 15a - BBVA bankuak bere 2005.eko emaitzak aurkeztu zituen, 3806 milioi euroko irabaziekin.
  • Otsailaren 17a - Ryanair konpainiaren lehen hegaldia Gasteiz eta Londres artean.
  • Otsailaren 21a - E.On konpainiak Endesa erosteko eskaintza egin zuen, aurretiaz Gas Naturalek eginikoan baino %29 gehiago ordainduz.
  • Martxoaren 6a - Makina Erremintaren 24. azoka hasi zen Bilbao Exhibition Centrerren.
  • Martxoaren 27a - Roman Knörr, Arabako Merkataritza Ganberaren buru aukeratu zuten.
  • Apirilaren 25a - Gaztela Mantxako aurrezki kutxak, Gamesa enpresaren dibisio aeronautikoa erosi zuen 45 milioi eurorengatik.
  • Maiatzaren 6a - Mercedes-Benz automobilgintza enpresak bere Gasteizeko fabrikan 750 enplegu gutxitzeko asmoa erakutsi zuen.
  • Maiatzaren 24a - Urteko lehen hiruhilekoan Euskal ekonomiak %4,3 hazkundea izan zuela argitara eman zen.
  • Maiatzaren 25a - Enron enpresa estatubatuarraren bi buruzagi nagusien aurkako epaiketan, errudun jo zituzten eta 15 urteko kartzela zigorra jarri zieten.
  • Maiatzaren 26a - Arcelor eta Severstal altzairuegileen arteko fusioa argitara eman zen Mittal Steel enpresak Arcelor erosteko zituen asmoak zapusteko.
  • Ekainaren 5a - Portland Valderrivas zementuegile nafarrak Uniland enpresa erosi zuen, 1.091 milioi eurorengatik.
  • Ekainaren 8a - Europako Banku Zentralak, interes tasak %2,75era igo zituen.
  • Ekainaren 9a - Zamakona Ontziolak, Pasaiako Ontziola erosi zuen.
  • Ekainaren 12a - BBVA bankuak, Texas Regional eta State National bankuak erosi zituen Estatu Batuetan.
  • Ekainaren 19a - Gasdour gasbidearen lehen fasea zabaldu zuten.
  • Ekainaren 25a - Mittal Steel eta Arcelor enpresek akordioa sinatu zuten elkarrekin batzeko, 27.000 milioi euroko operazioan.
  • Uztailaren 1a - Europar Batasunak antxoa arrantzatzeko debekua ezarri zuen urte amaierararte.
  • Uztailaren 5a - Iberdrola Gamesa enpresaren akziodun nagusia bilakatu zen, akzioen %11 erosi eta gero.
  • Uztailaren 10a - Petronor enpresak 2005. urteko irabazien berri eman zuen, guztira 316 milioi euroko irabazia lortuz.
  • Uztailaren 13a - 55 urteko langile bat hilik, Ziordian egondako Lan istripu baten ondorioz.
  • Uztailaren 18a - Eustatek Euskal Autonomia Erkidegoko langabezi tasa %4,2era jaitsi zela argitara eman zuen.
  • Uztailaren 28a - Renfe enpresak CAFi 107 tren eraikitzeko enkargua eman zion, 1.000 milioi eurotik gorako balioarekin.
  • Abuztuaren 6a - Euskal Autonomia Erkidegoko aurrezki kutxak Sacyr Vallehermoso enpresarekin batu ziren Europistas erosteko, 825 milioi eurogatik.
  • Abuztuaren 17a - BBVA bankua nazioarteko bankuren batek erosteko zorian zegoenaren zurrumurrua zabaldu zen, akzioek azken sei urteetako mailarik altuena eskuratu zuten.
  • Irailaren 13a - Reckitt Benckiser enpresak, Gueñes herrian duen fabrika itxiko zuela esan zuen, produkzioa Europa ekialdera eramateko. Guztira, 190 langile, kalean utziz.
  • Irailaren 25a - Acciona eraikuntza enpresak Endesa konpainia elektrikoaren %25a erosteko asmoa zeukala adierazi zuen.
  • Irailaren 26a - ACS eraikuntza enpresak Iberdrola euskal konpainia elektrikoaren %10a erosteko asmoa zeukala adierazi zuen.
  • Irailaren 29a - Espainiako burtsako balorerik handienak biltzen dituen Ibex 35 indizeak inoizko mailarik altuena eskuratu zuen 13.000 puntuko maila gainditu eta gero.
  • Irailaren 30a - Volkswagen automobilgintza enpresaren Landabengo lantegiak 40 urte bete zituela eta ospakizuna egin zen, langileak euren lan egoerari buruz kezkaturik, ez zuten parte hartu.
  • Urriaren 3a - Dow Jones indizeak inoizko mailarik altuena eskuratu zuen, 11.727,34 puntu, 2000. urtean eskuraturiko maila gaindituz.
  • Urriaren 4a - Gamesak inoiz izandako aerosorgailuen eskaerarik handiena jaso zuen Iberdrolaren bitartez. Guztira 3.000 milioi euroko balioarekin.
  • Urriaren 6a - BBVA bankuaren akzioek 20 euroko maila eskuratu zuten, nazioarteko bankuren batek erosiko zuela burtsan zabaldu eta gero.
  • Urriaren 9a - Googleek Youtube enpresa erosi zuen 1.300 milioi dolarreko prezioagatik.
  • Urriaren 16a -
    • Sacyr Vallehermoso eraikuntza enpresak, Repsolen %9,23a erosi zuen 2.855 milioi eurorengatik.
    • Euskal kutxek eta Sacyr Vallehermosok Europistas erosteko enkatea irabazi zuten, akzioko 9,15 euro eskaini eta gero.
  • Urriaren 29a - Repsolek akordio bat sinatu zuen Boliviako gobernuarekin, herrialdean petrolia ateratzen jarraitzeko, zerga gehiago ordainduz.
  • Azaroaren 1a - Faes Farma enpresa euskaldunak eta Inspire Pharmaceuticals-ek akordio bat sinatu zuten Faesen botika bat Inspireek saltzeko, guztira 89 milioi dolarrengatik.
  • Azaroaren 2a - Iruzurraren aurkako operazioa Espainian. Goardia Zibilak, Banco Espirito Santo eta BNP bankuen egoitzak miatu zituen. Banku hauetako kontuak erabilita 1.500 milioi eurotako zerga iruzurra egin zela argitara eman zen.

[aldatu] Arte eta kultura

[aldatu] Zientzia eta teknologia

[aldatu] Kirolak

[aldatu] Jaiotzak

[aldatu] Heriotzak

[aldatu] Nobel saridunak:



Beste hizkuntzak
Our "Network":

Project Gutenberg
https://gutenberg.classicistranieri.com

Encyclopaedia Britannica 1911
https://encyclopaediabritannica.classicistranieri.com

Librivox Audiobooks
https://librivox.classicistranieri.com

Linux Distributions
https://old.classicistranieri.com

Magnatune (MP3 Music)
https://magnatune.classicistranieri.com

Static Wikipedia (June 2008)
https://wikipedia.classicistranieri.com

Static Wikipedia (March 2008)
https://wikipedia2007.classicistranieri.com/mar2008/

Static Wikipedia (2007)
https://wikipedia2007.classicistranieri.com

Static Wikipedia (2006)
https://wikipedia2006.classicistranieri.com

Liber Liber
https://liberliber.classicistranieri.com

ZIM Files for Kiwix
https://zim.classicistranieri.com


Other Websites:

Bach - Goldberg Variations
https://www.goldbergvariations.org

Lazarillo de Tormes
https://www.lazarillodetormes.org

Madame Bovary
https://www.madamebovary.org

Il Fu Mattia Pascal
https://www.mattiapascal.it

The Voice in the Desert
https://www.thevoiceinthedesert.org

Confessione d'un amore fascista
https://www.amorefascista.it

Malinverno
https://www.malinverno.org

Debito formativo
https://www.debitoformativo.it

Adina Spire
https://www.adinaspire.com