Islam
Wikipedia(e)tik
Islama, arabieraz sumisioa esan nahi duena, Mahoma Profetak, Arabian, VII. mendean sortutako erlijioa da. Kronologikoki erlijio abrahamikoen hirugarrena da, Judaismo eta Kristautasunaren ondotik, eta elementu asko jasoko ditu aipatutako erlijioetatik.
Islamaren libururik sakratuena Korana da (Qur'an), honek errezitazioa esan nahi du; bertan Mahomak Jainkoarengandik jasotako errebelazioa azaltzen da. Hasieran, Profeta hil zen arte, errebelazioa ahoz-aho igortzen zen, hortik liburuaren izena.
Islama praktikatzen duen pertsonari musulman deitzen zaio.