Euskal Y
Wikipedia(e)tik
Euskal Y-a, Euskal Autonomia Erkidegoko hiru hiriburuak batuko dituen Abiadura Handiko Tren sarea da. Euskadin sekula egindako inbertsiorik handiena izango da, guztira 4.000 milioi euroko kostua izango du eta Espainiako gobernuak eta Eusko Jaurlaritzaren artean ordainduko da. Eusko Jaurlaritzak ibilbidearen zati bat ordainduko du eta Espainiako Gobernuak gainerakoa.
Eduki-taula |
[aldatu] Historia
Abiadura Handiko Tren sare bat eraikitzea aspaldiko kontua da Euskal Autonomia Erkidegoan. Lehen proposamenak 1990ko hamarkadaren hasieran egin ziren. Proiektuaren aurkezpen ofiziala 2006ko azaroaren 27an egin zen Bilboko Euskalduna Jauregian. Bertan Espainiako sustapen ministerioko ordezkariak, Eusko Jaurlaritzako Nuria Lopez de Gereñu garraio sailburua, eta Juan Jose Ibarretxe lehendakaria egon zirelarik. Ekitaldi horretan AHTren aurkako kideez osatutako bi talde sartzea lortu zuten eta beraien desadostasuna agintariei elaraztea lortu zuten. Bigarren taldean, Juan Jose Ibarretxe Lehendakariari testu [hau[1]] elearazi nahi zitzaionean, bortizki kanporatuak izan ziren bertan zegoen bizkarzain andanagatik.
[aldatu] Aurrekariak
[aldatu] Eraikuntza
Euskal Ya eraikitzeko lehen obrak, 2006 irailean gauez eta azpikeriaz hasi ziren, Arabako Ullibarri-Arrazua eta Legutio bitarteko tartean. Bestalde, ibilbideko beste tarte batzuen lizitazioa hasia da, eta ondorengo hilabeteetan hasiko dira eraikitzen. AHTren eraikuntza ekiditeko eta oztopatzeko, Arabako Urbina herrian "AHT EZ! Lurraren erresistentzi gunea" deitzen dena kokatua dago. Bertan, informazio, eztabaida eta ekintza zibil paketsuaren bitartez AHTren txikizio lanak gelditzeko lanean dihardute. Beraien webloga [hau][2] da.
[aldatu] Inaugurazioa
Eusko Jaurlaritzak 2011rako aurrikusten du tren sarea eraikia egongo dela.
[aldatu] Sarearen ezaugarriak
Euskal Y-a Euskal Autonomi Erkidegoko hiru probintzietan zehar hedatuko da, sareak guztira 169,9 kilometroko luzeera izango du, 28 tarte desberdinetan banaturik. Ia 170 kilometro horietatik 105,9 (ibilbidearen %62a) tunelak izango dira, Euskal Autonomia Erkidegoaren erliebearen zailtasunaren adierazle.
Nazioarteko trenbide zabalera erabiliko da lehen aldiz (1.435 milimetro). Guztira 80 tunel eraikiko dira eta 71 bidezubi. Lur gaineko ibilbidearen %10a bidezubiak izango dira, gainerantzeko %29a trenbide normala izango delarik.
[aldatu] Tarteak
[aldatu] Araban
- Aramaio - Arrasate
- Eskoriatza - Aramaio
- Legutio - Eskoriatza
- Arratzu-Ubarrundia - Legutio
[aldatu] Bizkaian
- Galdakao - Basauri
- Lemoa - Galdakao
- Zornotza - Lemoa
- Zornotza - Zornotza
- Durango - Zornotza
- Abadiño - Durango
- Atxondo - Abadiño
- Elorrio - Atxondo
- Arrasate - Elorrio
[aldatu] Gipuzkoan
- Arrasate - Ezkio-Itsaso
- Ezkio-Itsaso - Hernialde
- Hernialde - Zizurkil
- Zizurkil - Urnieta
- Urnieta - Hernani
- Hernani - Bidasoa ibaia
[aldatu] Bidaia denborak
Euskal Autonomi Erkidegoko hiru hiriburuetan zehar bidaiatzeko ordubeteko denbora baino gutxiago behar izango da. Zehazki, Bilbotik Gasteizera 28 minutu, Bilbotik Donostiara 38 minutu, eta Gasteizetik Donostiara 34 minutu.
Horrez gain, Europako beste hiri batzuetara bidaiatzeko denborak honakoak izango dira:
Ibilbidea | AHTarekin iraupena | Oraingo iraupena |
---|---|---|
Blbo - Madril | 2 ordu 10 minutu | 5 ordu 40 minutu |
Gasteiz - Madril | 1 ordu 42 minutu | |
Donostia - Madril | 2 ordu 15 minutu | |
Bilbo - Bordele | 2 ordu 18 minutu | 4 ordu 55 minutu |
Bilbo - Paris | 5 ordu 47 minutu | 9 ordu 10 minutu |
Madril - Paris | 7 ordu 25 minutu | 13 ordu 27 minutu |
Madril - Bordele | 4 ordu 20 minutu | 8 ordu 15 minutu |
[aldatu] Kanpo loturak
- Goierriko AHT Gelditu! Elkarlana taldearen webloga
- Euskal Y-ren webgune ofiziala
- NRFPVaren planoen lehen zatia
- NRFPVaren planoen bigarren zatia
Abiadura Handiko Trenak | ||
---|---|---|
Euskal Herrian: Euskal Y • Nafarroako Korridorea Munduan: Acela Express • AVE • Eurostar • InterCityExpress • JR-Maglev MLX01 • AHT • Korea Train Express • Magnetic levitation trains • Pendolino • Shinkansen • TGV • Thalys • Transrapid • Treno Alta Velocità • X2000 |