Pakistan
Wikipedia(e)tik
Lema nazionala: Iman, Ittehad, Nazm ( Fedea, Batasuna, Diziplina ) |
|
Ereserkia: Pak sarzamin shad bad ( Bedeinkatua Lur Santua ) |
|
Hiriburua | Islamabad 33°40′ N 73°10′ E |
Hiri handiena | Karachi |
Hizkuntza ofiziala(k) | Urdua eta Ingelesa |
Gobernua
Presidentea
Lehen Ministroa |
Errepublika federala Pervez Musharraf Shaukat Aziz |
Independentzia - Erresumaren sorrera - Errepublika |
Erresuma Batutik 1947 abuztuaren 14 1956 martxoaren 23 |
Azalera - Guztira - ur % |
880.254 km² (34.) 3,1% |
Biztanleria - Estimaketa 2006 - Errolda - Dentsitatea |
163.985.373 (6.) 186 biztanle/km² (42.) |
Dirua | Rupia (Rs) (PKR ) |
Ordu eremua - Udan (DST) |
UTC (UTC +5) Ez (UTC +5) |
Interneteko domeinua | .pk |
Telefono aurrizkia | +92 |
Gentilizioa | pakistandar |
Pakistan Asia hego-mendebaldeko estatu bat da.
Ekialdeko muga India du, iparrekoa Txina eta Tadjikistan, mendebalekoa Afganistan eta Iran eta hegokoa Arabiar itsasoa. Hiriburua Islamabad da, nahiz eta Karachi izan hiri handiena.
Egungo Pakistan hainbat arraza eta etniaren igarobide zein pausaleku izan da. Besteak beste, arioak, persiarrak, partoak, kuxarrak, turkoak... izan ziren Pakistanen. Halaber, hainbat erlijio izan dira herrialdean, hala nola hinduismoa, budismoa, kristautasuna. Egun Islama da nagusi.
[aldatu] Historia (oso) laburra
- 1757. Inperio britaniarrak Indiako azpikontinentea menperatu zuen.
- 1940. 1906an sortutako Liga Musulmanak Indiako musulmanentzat estatu berezia eratzea proposatu zuen.
- 1947. Inperio britaniarretik bereiztean, batetik, India, eta, bestetik, Ekialdeko eta Mendebaldeko Pakistango estatu islamikoa eratu zituzten.
- 1948. Kaxmir menperatzeko lehenbiziko guda Indiarekin.
- 1951. Lehenbiziko gobernu militarra.
- 1971. Ekialdeko Pakistan bereizi zen Indiaren laguntzaz eta Bangladesh izena hartu.
- 1980. Sobietar Batasunak Afganistan inbaditu ondoren Amerikako Estatu Batuak laguntza militarra ematen hasi ziren Pakistani.
- 1988. Benazir Bhutto hauteskunde orokorretan garaile. 1991n ustelkeriaz akusatuta kargutik kendu zuten.
- 1998. Lehen proba nuklearrak egin zituen Pakistanek.
- 1999. Bhuttori kartzela zigorra ezarri zioten, ustelkeriagatik; atzerrira ihes egin zuen. Pervez Musharraf jeneralak estatu kolpea eman zuen.
- 2001. Musharrafek bere burua presidente izendatu zuen.