Arnaldo Otegi
Wikipedia(e)tik
Arnaldo Otegi 1958ko Uztailaren 6an Elgoibarren (Gipuzkoa) jaiotako politikari abertzale eta marxista, Batasunako bozeramale eta legebiltzarkide ohia da.
[aldatu] Biografia
Otegi 1958ko Uztailaren 6an jaio zen Elgoibarren (Gipuzkoa), eta Filosofia eta Letretan lizentziatua da.
1977. urtean Frantziara alde egin behar izan zuen ETAko komando batekin erlazionatu zutenean. Hori dela eta gartzela ezagutu zuen bahiketa bat egitea leporatuta. 1990an kalean geratu zen bere gartzela zigorra bete ondoren.
1996tik aurrera Herri Batasuna, Euskal Herritarrok eta Batasunako Mahai Nazionaleko kidea eta bozeramalea izan da.
2006ean berriro sartu zen gartzelara bi aldi ezberdinetan egun batzuetarako ETArekin harremana izatea leporatuta.