ACS
Wikipedia(e)tik
ACS | |
Konpainia mota | Elkarte Anonimoa |
---|---|
Sektorea | Eraikuntza |
Sortze urtea | 1997 |
Presidentea | Florentino Perez |
Merkatuak | Espainia, Europa |
Eskumendekoak | Continental Auto, Union Fenosa |
Akziodunak | Florentino Perez |
Weborria | http://www.grupoacs.es |
ACS eraikuntza enpresa espainiarra da. 1997ean Gines Navarro eta OCP Construcciones enpresen bateratzearen ondorioz sortua. Urteak aurrera joan ahala, eraikuntzan ez ezik, beste sektore batzuetan egin ditu inbertsioak. Gaur egun, Continental Auto garraio enpresan, Abertis azpiegitura enpresan, Union Fenosa elektrikoan eta azkenik Iberdrolan egin ditu inbertsioak.
ACSeko zuzendaria Florentino Perez da Real Madrid futbol taldeko presidente izandakoa. Horrez gain, Florentino Perez enpresako akziodun nagusia da, akzioen %8a baino gehiagoren jabe delarik.