Fernando Grande Marlaska
Wikipedia(e)tik
Fernando Grande Marlaska, (Bilbo, 1962ko uztailaren 26a - ), epaile Bilbotarra da. Zuzenbideko karrera ikasi eta oposizioak atera eta gero, epaile moduan lehen lana Santoñako herrian izan zuen. 1999an Bizkaiko Audientzia Probintzialeko epaile izendatu zuten.
2006ko ekainaren amaierararte Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile moduan aritu zen, eszedentzian zegoen Baltasar Garzon epailea ordezkatuz. Epaile izandako hilabeteetan, ETA, Arnaldo Otegi eta Forum Filatelicoaren aurkako operazioak zuzendu zituen, besteak beste.
Baltasar Garzon bere postura bueltatu zenean (2006ko uztailaren 1ean), Audientzia Nazionaleko sekzio Penalaren barnean geratu da.