Planeta
Wikipedia(e)tik
Planeta, izar baten inguruan itzulika dabilen gorputz gotor masa handikoa, berezko argirik ez eta fusio nuklearraz energiarik sortzen ez duena.
Oraintsuraino, bederatzi planeta baizik ziren ezagutzen, eta eguzki-sistemaren barruan horiek guztiak. Beste hirurogei-bat aurkitu izan dira 2001. urtetik hona gure eguzki-sistematik kanpo.
Hauexek dira gure eguzki-sistemako bederatzi planetak, Eguzkitik hurbilen dagoenetik urrunen dagoenerainokoan:
Planeta telurikoak edo barneko planetak dira lehen laurak; hurrengo lauak planeta jobiarrak, eta azkena, Pluton, inork planeta bikoitzetan daduka, Txaron haren hilargiarekin batera, eta zenbait garaitan planetatzat ere ez zen jotzen, Kuiper Gerrikoan dagoen objetuetzat baizik.
Hurren biribilak dira planeten orbitak, Mercuriusena izan ezik. Plano bertsuan daude eta eguzkiaren inguruan norako berean egiten dute itzulika.
Eguzki-sistemako planeta guztien izenak, Lurrarena izan ezik, Erromarren jainko-izenetatik hartu izan ziren; jainko-izenez eta mitologia klasikotikakoez izendatzen ohi dira, halaber, hilargi eta planeta txikiak ere.