Gizateriaren Ondare
Wikipedia(e)tik
UNESCOren Gizateriaren Ondare deitzen zaio erakunde honek hala izendatutako leku konkreku bati (baso bat, mendi bat, laku bat, eraikin bat edo hiri bat izan daitekeelarik). Programa honek aparteko garrantzi kultural edo naturala duten lekuak gordetzea du helburu.
Euskal Herrian Gizateriaren Ondare izendatutako bi daude:
- Donejakue Bidea: luzera osoan izendatua, Frantziatik Donejakue Konpostelakoara, Nafarroako bidea barne. Bi izendapen ditu: Frantzian eta Espainian. Hauen barruan hainbat leku eta eraikin kokatzen dira Bidearekin lotura zuzena daukatenek. Haien artean lau ondare kokatzen dira Ipar Euskal Herrian:
- Baionako katedrala.
- Ospitalepeako eliza.
- Donibane Garaziko Donejakue atea.
- Zuberoako Arüe eta Nafarroa Behereko Izura artean dagoen 22 km erromes bide.
- Bizkaiko Zubia: Portugalete eta Getxo lotzen dituen 1893ko burdinezko zubi esekia.
Zonaldea | Naturala | Kulturala | Mistoa | Guztira |
Afrika | 32 | 31 | 2 | 65 |
Arabiar Herrialdeak | 4 | 55 | 1 | 60 |
Asia-Ozeano Barea | 42 | 119 | 11 | 172 |
Europa eta Ipar Amerika | 49 | 346 | 7 | 402 |
Latinoamerika eta Karibea | 33 | 77 | 3 | 113 |