Getxo
Wikipedia(e)tik
Getxo |
|||
---|---|---|---|
Bizkaia | |||
|
|||
Izen ofiziala | Getxo | ||
Antolaketa
Estatua
Autonomia Erkidegoa Foru Probintzia Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Bizkaia Uribe-Kosta |
||
Posta kodea | 48991 - 48992 - 48993 | ||
Koordenatuak Garaiera Azalera Biztanleria Dentsitatea |
- - m 12 km² 82.285 (2002) 6857,08 bizt/km² |
||
Herritarra | getxotar | ||
Alkatea | Iñaki Zarraoa (EAJ) | ||
www.getxo.net | |||
Getxo Bizkaiko udalerria da, Bilbo Handia eskualdekoa. 2005. urtean ia 90.000 biztanle zituen, Euskal Herriko seigarren hiririk handiena izanda.
Ibaizabaleko itsasadarraren eskuineko aldean kokatuta dago. Bilbotik 15 km.tara dago kokatuta.
Bertan aurkitzen da Bizkaiko Zubia deritzon 1893ko burdinazko zubi esekia, UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatua eta Portugaleterekin lotura egiten duena.
Eduki-taula |
[aldatu] Geografia
[aldatu] Kanpo mugak
Getxok honako muga hauek ditu:
- Ekialdean: Sopela, Berango eta Erandio
- Hegoaldean: Leioa
- Mendebaldean: Portugalete (Abrako golkoa zeharkatuta Santurtzi)
- Iparraldean: ez du mugarik
[aldatu] Auzoak
Getxok hainbat auzo ditu:
- Algorta
- Andra Mari
- Erromo edo Itzubaltzeta
- Neguri
- Areeta
- Portu Zaharra
[aldatu] Hondartzak
Getxok hainbat hondartza ditu. Areeta auzoan Areetako hondartza aurkitzen da. Algortan bertan Ereaga eta Arrigunaga. Sopelarantz joaten Azkorri eta Barinatxe hondartzak daude. Azkeneko bi hauetan nudismoa egitea posible da. Barinatxeko hondartzan Getxo eta Sopela artean banatuta dago.
Portu Zaharrak ere badu hondartza txiki bat barkuak uzteko erabili ohi zena.
[aldatu] Ibaiak
Getxok ibai bakarra du, herri osoa zeharkatzen duena: Gobela ibaia. Honen bukaera Leioan dago kokatuta, eta Ibaizabal ibaira isurtzen ditu urak.
Hori egin aurretik hainbat padura sortzen ditu, adibidez Bolue eta Fadura.
Ibaizabal ibaiaren azkeneko zatia Portugalete eta Getxo artean egiten da, itsasoratu aurretik.
[aldatu] Bestelakoak
Getxoko iparraldean Galea lurmuturra aurkitzen da. Bertan gotorleku bat zegoen aintzina.
[aldatu] Demografia
2001ean Getxok 82.732 biztanle zituen. Horietatik 39.326 gizonak (%47,53) ziren eta 43.406 emakumeak (%52,47).
| Bizkaiako diputazioak ematen dituen datuetan Getxo hiru eskualdetan banatuta agertzen da: Andra Mari (Getxo), Areeta eta Algorta. Hauek barrutiak antolatzeko moduak dira, bertan Neguri eta Erromo Areetarekin agertzen baitira eta Andra Mari (Getxo) ez den beste guztia Algortarekin. Datu horien arabera hau da biztanleriaren banaketa auzoka:
Biztanleria auzoka (2001) | |||
Auzoa | Biztanleria | Gizonezkoak | Emakumezkoak |
---|---|---|---|
Andra Mari | 14.519 | 7.057 | 7.462 |
Areeta | 28.414 | 13.362 | 15.052 |
Algorta | 39.799 | 18.907 | 20.892 |
Eboluzio demografikoa | |||||||||||
Urtea | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Biztanleak | 5.442 | 7.359 | 11.399 | 16.859 | 17.795 | 19.309 | 22.951 | 39.153 | 67.321 | 79.954 | 82.732 |
[aldatu] Biografiak
- Laura Mintegi (1955-), idazlea.
- Unai Elorriaga (1973-), idazlea.
[aldatu] Historia
Getxoren inguruko lehenengo erreferentziak XVI. mendean agertzen dira. Bertan Fortun Sanchez de Getxo eta Otxoa Ortiz de Getxo aipatzen dira. Elizate gehienetan bezala garai hartan eliza eta torre-etxearen inguruan biltzen ziren hainbat baserri ziren .herriak.
Andra Marin ikus daitezke garai horretako txapitel erromaniko batzuk. Horien ikerketaz XII. menderaino luza daiteke lehenengo monastegi edo tenplua. Gaur egungo eliza XVIII. mendean eraikia izan zen. Mende honetan jada Getxok bere leloa hartua zuen: Caltea Dagianac Bizarra Lepoan.
XVIII. mendearen inguruan ere Portu Zaharra sortzen da. Honen hedaduraz Algorta sortu zen. XIX. mendean Espainiak desamortizazioa egin zuen eta lur komunal hareatsuak saldu zituen. Horren ondorioz Areeta sortu zen.
Mendearen bukaeran Txurrukak Gobela ibaia desbideratzen du eta modu honetan Neguritik jada ez zen pasatzen. Trenbidearen iritsierarekin Areetaren ondoan, baina trenbideaz bereiztuta Itzubaltzeta (Erromo) sortzen da.
[aldatu] Politika
2003ko hauteskundeetan zerrenda bozkatuena EAJ-EA koalizioa izan zen. Ezker batuarekin osatzen du gobernua gehiengo osoz.
Alderdi politikoa | Botu kopurua | % portzentaia | Zinegotziak |
---|---|---|---|
EAJ-PNV/EA | 20 923 | 43,39 % | 11 ( EAJ 9 / Eusko Alkartasuna 2 ) |
PP | 16 106 | 33,40 % | 9 |
PSE-EE | 6 355 | 13,18 % | 3 |
EB | 3 538 | 7,34 % | 2 |
Aralar | 1 294 | 2,68% | 0 |
Guztira | 54 213 | 64,50 % | 25 |
Getxo Bizia herri plataformak 2.765 Botu lortu zituen hauteskunde hauetan. Alderdien legea dela medio ez zuen zinegotzirik izatea lortu, eta Ezker Batua-berdeak taldeak hartu zuen zinegotzia.
[aldatu] Garraiobideak
Getxora heltzeko hainbat garraiobide ezberdin daude.
[aldatu] Metroa
Bilboko Metroak hainbat geltoki egiten ditu Getxon:
- Areeta
- Gobela
- Neguri
- Aiboa
- Algorta
- Bidezabal
[aldatu] Errepidea
[aldatu] Itsasontziak
Itsasontziz heldu daiteke 2006tik Getxora. Pride of Bilbao ferryak orain bertan egiten du geltokia.
[aldatu] Kultura
[aldatu] Monumentuak
[aldatu] Jaiak
- San Isidro: Maiatzaren 12tik Maiatzaren 14ra (Andra Mari (Getxo))
- San Juan: Ekainaren 23tik Ekainaren 25era.
- Karmenak: Uztailaren 14tik Uztailaren 16ra.
- Santa Ana: Uztailaren 21etik Uztailaren 23ra (Areeta)
- San Ignacio: Uztailaren 28tik Uztailaren 31ra (Algorta)
- Ntra. Sra. de los Ángeles: Abuztuaren 3tik Abuztuaren 6ra. (Itzubaltzeta-Erromo)
- San Nicolas: Abuztuaren 10etik Abuztuaren 13ra. (Portu Zaharra (Getxo))
- Andra Mari: Abuztuaren 15a. (Andra Mari (Getxo))
- Ntra. Sra. de las Mercedes: Irailaren 22tik Irailaren 24ra. (Areeta)
- San Martín: Azaroaren 10etik Azaroaren 12ra.