Iberdrola
Wikipedia(e)tik
Egunotan jazotako gertakari batek artikulu honetan aldaketak eragin ditzake Orrialde honetako informazioa edozein unetan aldatu daiteke beraz. |
Iberdrola | |
Konpainia mota | Sozietate Anonimoa |
---|---|
Sektorea | Elektrikoa |
Sortze urtea | 1907 |
Presidentea | Juan Ignacio Sanchez Galan |
Merkatuak | Espainia, Erresuma Batua eta Hego Amerika |
Eskumendekoak | Apex Inmobiliaria, Iberinco |
Akziodunak | ACS, BBK, BBVA |
Weborria | http://www.iberdrola.es |
Iberdrola hasiera batean, Iberduero eta Hidrola enpresen batzearen ondorioz sorturiko konpainia elektriko euskalduna da. Akziodunen artean, Bilbao Bizkaia Kutxa eta BBVA nabarmentzen dira. Egoitza nagusia Bilboko Gardoki kaleko 8. zenbakian dauka.
Energia nuklear, gas eta azken urteetan energia eolikoarengandik lortzen du Iberdrolak bere produkzioaren gehiengoa. Energia eolikoaren ekoizpenean, Gamesarekin elkarlanean aritzen da. Munduan zehar, 16 milioi bezero ditu.
[aldatu] ACS akziodun
2006 irailean eta asteetako espekulazioaren ondoren, ACS eraikuntza enpresa espainiarrak Iberdrolaren akzioen %10a erosi zituen. Ondorengo asteetan partaidetza hori handituz joan zen, eta %24,9ra heltzea pentsatua dauka Florentino Perez enpresariak zuzentzen duen enpresak. ACS aldi berean Union Fenosa konpainia elektrikoaren %40a dauka.
Espainiako legediak, hala ere, sektore berdineko bi enpresetan parte-hartzea debekatzen duenez, litekeena da hurrengo hilabeteetan Iberdrola eta Union Fenosako akziodun nagusiak bi enpresen arteko bateratze bat proposatzea. Izan ere, naiz eta ACSek Iberdrolaren %24,9a erosi, aipaturiko legediaren arabera %3ra murriztuta izango lituzke botu eskubideak enpresa batzordean.
ACS Iberdrolaren kapitalean sartu izanak BBK aurrezki kutxak bere partaidetza handitzeko asmoa ekarri du. Eraikuntza enpresaren kapital erosketararte BBK zen akziodun nagusia, akzioen %7,5arekin.
[aldatu] Scottish Powerren erostea
2006ko azaroaren 8an, Erresuma Batuko aldizkari batek kaleratu zuenez Iberdrolak Scottish Power konpainia ingelesa erosteko asmoa zeukan. Ondoren, asteetako plangintza eta konpainia eskoziarrarekin egindako negoziaketen ondoren 2006ko azaroaren 28an Scottish Power erosteko eskaintza formala aurkeztu zuen. Guztira 17.141 milioi euro ordaintzeko prest azaldu da Iberdrola.
Eskaintza hori Iberdrolako akzioetan eta dirutan egingo da.
[aldatu] Kanpo loturak
Burtsan dauden euskal enpresak | ||
---|---|---|
Azkoyen • Banco Guipuzcoano • Banco Vasconia • Baron de Ley • BBVA • CAF • Cementos Portland • CIE Automotive • CVNE • Faes Farma • Gamesa • Iberdrola • Tavex • Tubacex • Tubos Reunidos • Vidrala • Viscofan |