Euskal Autonomia Erkidegoa
Wikipedia(e)tik
Euskal Autonomia Erkidegoa |
|||
---|---|---|---|
|
|||
Hiriburua | Gasteiz | ||
Probintziak | Araba Bizkaia Gipuzkoa |
||
Herritarra | euskal euskaldun1 euskotar2 |
||
Azalera - Espainiaren |
7.234 % 1,4 |
||
Biztanleria - Espainiaren Dentsitatea |
2.124.846 (2005) % 5,0 291,44 bizt/km² |
||
ISO 3166-2 | PV | ||
Estatutua | 1979ko abenduaren 22 | ||
Lehendakaria | Juan Jose Ibarretxe (EAJ) | ||
Hizkuntza ofiziala(k) | euskara gaztelania |
||
Espainiako Gorteak - Kongresuan - Senatuan |
19 eserleku 9 eserleku |
||
www.euskadi.net | |||
1Berez, euskaraz dakitenetzat bakarrik, baina sarri euskal autonomia erkidegoko biztanle-ren sinonimotzat jotzen da. Ikusi Euskaldun. 2Berez, euskal arrazakoa dela izandatzeko Sabino Aranak sortutako hitza. |
Euskal Autonomia Erkidegoa edo Euskadi Espainiaren iparraldean kokatzen den Autonomia Erkidegoa da.
Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko lurraldeek osatzen dute. Hiriburua Gasteiz da eta bertan aurkitzen dira Eusko Jaurlaritza eta Eusko Legebiltzarra. Euskal Herriaren zati da.
Eduki-taula |
[aldatu] Geografia
Iparraldean Bizkaiko Golkoarekin eta Pirinio Atlantikoak departamenduarekin egiten du muga, hegoaldean Errioxa, Gaztela eta Leon eta Nafarroarekin, mendebaldean Kantabriarekin eta ekialdean Nafarroarekin.
Bere orografia menditsua da orokorrean, Pirinioen eta Kantabriako mendikatearen artean. Ebro ibai inguruan lurra lauagoa da, Arabaren hegoaldean sakana dagoelarik. Kantaurialdean bailara ugari daude, gehienak gizakiak hartutakoak. Mendietan pinuak, haritzak eta pagoak aurki daitezke. Sakanean ordea mahastiak eta zereal, patata edo erremolatxa landaketak aurki daitezke, baso naturalezko muinoekin batera. Autonomina Erkidegoak biosferaren erresrba bat dauka Urdaibaien, eta parke natural ugari.
Klimatologia klima atlantiko eta mediterraneo tartekoa da, tenperatura leunak eta euri ugari kantaurialdean (Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabaren iparraldea) eta erdipareko tenperaturak eta euri moderatuak Araban, lehorragoak hegoalderuntz goazen heinean. Ohikoa da xirimiria, oso euri fina.
Nahiz eta biztanleria txikia izan Euskadik industri bolumen handia dauka eta Espainiako zonalde aberatsenetako bat da, eurpako PIB per capita-ren %117,1ekin (Eustaten datua 2002 urtean). Honen arrazoi garrantzitsuenetakoa ohitura industrial indartsua da. Hala ere 80. hamarkadan errekonbertsio industrial bat gauzatu zen, eta bertatik euska industria kaltetuta irten zen.
Euskadin bi hizkuntza ofizial daude, Gaztelera, estatuko hizkuntza ofiziala eta Euskara, Nafarroarekin eta Ipar Euskal Herriarekin komuna den hizkuntza.
[aldatu] Lurralde historikoak
[aldatu] Politika
[aldatu] 2005. urteko apirilaren 17ko hauteskundeak
Sakontzeko, irakurri: 2005eko apirilaren 17ko EAEko hauteskundeak
Hauteskunde hauetan, aurrekoetan bezala, EAJ-EA koalizioa izan zen garaile, baina aurrekoan baino bozka gutxiagorekin. PPk bozkak galdu zituen eta PSE-EEk igo. EHAK aurkeztu zen lehenengo aldia izan zen eta legez kanpo utzitako Batasuna eta Aukera Guztiaken hitza euren esku hartu zuten. Mezu honekin 4. indarra bilakatu zen. EB mantendu zen eta Aralarrek lehenengo aldiz lortu zuen legebiltzarkide bat.