Mikel Laboa
Wikipedia(e)tik
Mikel Laboa (Pasaia-1934) euskal kantari eta musikaiglea da.
Gipuzkoarra izan arren bere gaztaroa Lekeition igaro zuen eta psikiatria ikasi zuen Iruñean. Psikiatrian doktorea da Mikel Laboa baina ez du inoz horretan lan egin. Iruñean izan zen bere lehenengo kontzertua Gaiarre Antzokian, 1958an. Garai hartan Atahualpa Yupanqui, Violeta Parra eta Tom Waits bezalako autoreak ziren bere inspirazioa.
1960ko hamarkadan Ez Dok Amairu osatzen du beste hainbat euskal kantarirekin. Bertan batez ere Benito Lertxundirekin batera euskal kanta berria sortzen dute. Estilo tradizionala eta berriak elkartzen dituzte eta Bertold Brecht bezalako autoreen letrak abesten dituzte. Lekeitioak abesti sorta ere sortzne ditu, oihu eta zarata experimentalekin.
1974an Bat-Hiru diskoa egiten du, jada euskal ereserkiak bihurtu diren hainbat kantekin (bereziki Txoria txori). Diska hau Mendeko Euskal Diskarik hoberena izendatu zuten Diario Vascon eginiko bozkaketa batean. Ondoren aldaketak egin zituen bere musikan eta jazz musikarekin batera lana egin zuen Iñaki Salvadorrekin. Donostiako Orfeoiarekin diska bat ere argitaratu zuen.
Julio Medemen Euskal Pilota dokumentaleko soinu banda ere Mikel Laboarena da.
[aldatu] Diskografia
- Lau herri kanta, 1964 (EP)
- Ursuako Kantak, 1966 (EP)
- Bertolt Brecht, 1969 (EP Bertolt Brechten letrekin)
- Haika Mutil, 1969 (EP)
- Euskal Kanta Berria, 1972 (LP. Aurrekoen bilduma)
- Bat-Hiru, 1974. (LP bikoitza. Bi izenenko diskoa ez zen argitaratu Bertold Brechten letrak zentsuratu zituztelako)
- Lau-bost, 1980 (LP bikoitza).
- 6 (Sei), 1985.
- Lekeitioak, 1988 (7tik 11ra dihoazen Lekeitioak diska ez argitaratuak)
- 12 (Hamabi), 1989
- 14 (Hamalau), 1994
- Mikel Laboa Zuzenean, 1997
- Zuzenean II - Gernika, 2000 (Donostiako Orfeoiarekin).
- 60ak+2, 2003 (Lehen obren bilduna).
- Xoriek - 17, 2005