Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions Altsasu - Wikipedia

Altsasu

Wikipedia(e)tik

Altsasu

Nafarroa Garaia
Altsasuko armarria
Izen ofiziala Altsasu / Alsasua
Antolaketa
Estatua
Autonomia Erkidegoa
Merindadea

Espainia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Iruñeko merindadea
Posta kodea 31800
Koordenatuak
Garaiera
Azalera
Biztanleria

Dentsitatea
Euskaldunak

42°53'I - 02°10'M
528 m
26,8 km²
7.455 (2005)

278,1 bizt/km²
%21,56 (2001)

Sorrera XII. mendea baino lehen
Herritarra altsasuar
Alkatea Asun Fernandez de Garaialde Lazkano (Aralar)
www.alsasua.net
Altsasuko San Pedro baselizan erromeria
Handitu
Altsasuko San Pedro baselizan erromeria

Altsasu Nafarroako udalerria da, Sakanako bailaran kokatuta dagoena eta bailara horretako hiriburua delarik. Bidegurutze garrantzitsua izateagatik hazkuntza handia jasan duen herria da eta 2005ean 7.455 biztanle zituen. Honek Iruñea eta Gasteiz artean dagoen herririk handiena izatea dakar.

Eduki-taula

[aldatu] Geografia

Altsasu Nafarroako mendebaldean kokatuta dago eta Euskal Herriko zentru geografikotik hurbil. Itsasoaz gaindi 528 metrotara kokatuta dago bere udaletxea. Udalak 26,8 km²ko azalera dauka. Altsasuk, Sakanako herri gehienek bezala dermioak ditu lurralde antolaketa egiteko eta hiztegi topologiko zabala dago herrian.

 Zerrenda: Altsasuko dermioen zerrenda

Altsasu lokarria garrantzitsua da eta bertatik pasatzen dira 1 Nazionala eta trenbidea. Iruñeatik eta Gasteizetik distantzia berdinera dago: 50 km, eta Donostiatik 69 kmtara. Gainera Etxegarate portua jeitsi aurretik dagoen herria da eta Bartzelona-Vigo tren ardatza eta Madrid-Irun ardatza batzen ditu.

[aldatu] Mugak

Altsasuk honako mugak ditu:

Bereziki aipagarria da Urdiain herriarekin duen muga, luzeera osoan lurrezko tontor batez markatuta dagoelako. Muga honek San Pedroko baseliza erditik mozten du.

Hegoaldean Urbasa du mugakide eta hauek lur komunalak dira. Urbasa kenduta Ameskoak aurkitzen dira Hegoalderago.

[aldatu] Mendiak

Sakana bailaran egonda Hegoaldean Urbasa aurkitzen da, eta bere punturik altuena, Bargagain, 1.157 metro Altsasun dago.

Altzaniako mendiak eta Ataungo mendiak ere bertan daude.

Maibeloko dermioan Baso itxia aurkitzen da.

[aldatu] Ibaiak

Altsasun Burunda eta Altzania errekak elkartzen dira, Ubarkazuloko uharkatik gertu, Burunda ibaia sortzeko. Ibai honek ondoren Arakil izena hartzen du.

Horrez gain beste hainbat erreka daude herrian.

[aldatu] Auzoak eta industrialdeak

Altsasu herri txikia izan arren hainbat auzo ditu:

  • San Juan
  • Txuntai (Geltokiko auzoa)
  • Alde Zaharra
  • Zumalakarregi

Kalerik luzeena garai bateko 1 Nazionala da eta Zelai kalea du izena San Juan kaletik Iparraldera eta Gartzia Ximenez Hegoaldera. San Juan kaleak herria Mendebalde Ekialde norantzan artikulatzen du. Beste kale garrantzitsu batzuk: Bakea kalea, Ioartia, Isidoro Melero, Ferialeku eta Santa Kruz dira.

Udaletxea Gartzia Ximenez kalean aurkitzen da.

Industrialdeei dagokionez 3 aurkitzen dira herrian:

  • Ibarrea: Herriaren mendebaldean.
  • Isasia: Herriaren ipar-mendebaldean.
  • Ondarria: Herriaren hegoaldean.

4. poligono bat ere aurreikusita dago Urdiainekin batera, Zangituko dermioan kokatzen dena.

[aldatu] Demografia

Eboluzio demografikoa
Urtea 1981 1991 1996 2001 2004 2005
Biztanleak 7.250 6.925 7.004 7.162 7.377 7.455

Altsasuk garapen demografiko handia jasan zuen trenbidearen iristearen ondorioz. Honela 1850an 1.000 biztanle baino ez zituen eta 1981an 7.250. Gutxi gora behera hemen mantendu da hurrengo urteetan.

2001eko zentsuaren arabera 3.543 gizon (%50,59) eta 3.461 (%40,41) emakume zeuden. Adin tarteen arabera behean dagoen taula ikusten dugu.

Herritarren heren bat (2.291) herrian bertan jaiotakoak ziren, beste herena Nafarroako beste herri batean (2.258) eta beste herena Espainiar estatuko beste herri batean. 40 biztanle atzerrian jaiotakoak ziren. Inmigrazio handia egoteko herriak duen industriagune izaera eta errepide lokarri izatea argudiatu daiteke. Esan bezala herriak ehun urtetan populazioa zazpikoiztu zuen, batez ere Extremaduratik etorritako jendearekin. Beste asko inguruko herrietatik etorri ziren. Azken urte hauetan gainera 2.001eko zentsuan agertzen ez den Hego Amerikako komunitate handi bat sortu da, batez ere Ekuadorretik etorri direnak.

Altsasuk, gainera, eskualde buru izateagatik duen jendea ere izaten du egunean zehar, baina inguruko herritan zentsaturik dagoena.


ADINA 0-4 5-9 10-14 15-19 20-24 25-29 30-34 35-39 40-44 45-49 50-54 50-59 60-64 65-69 70-74 75-79 80-84 85-89 90-94 95+
Emakumeak 145 190 186 244 265 281 302 288 200 183 185 157 208 196 182 102 73 53 19 2
Gizonak 150 183 201 238 280 284 305 317 292 238 185 162 221 181 146 87 50 15 8 0

[aldatu] Historia

  • Altsasu eta bere inguruak aintzinatik egon dira populatuak. Urbasa eta bere inguruetan hainbat aurkikuntza egin dira eta batez ere Koskobilo, Ataba eta Oroben. Gainera Altzania aldean Blankaleku eta Munaan I eta II trikuharriak aurkitu ahal ditugu. Atauneko mugan Saratxakolegi monumentu megalitikoa aurkitu daiteke.
  • Ohiturak dio Altsasuko San Pedro baselizan Nafarroako lehenengo erregea, Gartzia Ximenez koronatu zutela. Hori dioen idatzi bat ere badago baselizako sarreran. Hala ere ez da oso fidagarria eta badirudi esaera bat baino ez dela.
  • XII. mendean Alssatssu izenarekin agertzen da idatzia, Burundako herrietako bat delarik. Burundako Unibertsitatearen parte izan zen 1846 arte.
  • XIV. mendean eman zen egoera kezkagarria dela eta herriak hainbat herrigune irentsi zituen: Angustina, Argiñano, Elkuren, Saratsua eta Ulayar.
  • XV. mendean Hiri onaren izendapena eta Erreinuko Gorteetan ordezkapenik lortu ez bazuen ere, bere kokapenak berehala haranaren burua bihurtu zuen. Catalina eta Juan III. erregeek Gallurdea deitutako zerga kendu zioten (1498).
  • XVI. mendean Altsasu Burundako Unibertsitatean ordezkatua zegoen eta 1846 arte mankomunitate honek bere batzarak Batzarramendi izeneko dermioan egiten zituen. Hau Urdiain eta Altsasu artean dagoen dermioa da eta bere garaian Santa Engraziako baseliza zegoen bertan.
  • 1516. urtean Burundako herriek, batez ere Altsasuk, Batzarramendin Segura, Idiazabal, Zegama eta Zerain gipuzkoarren aldetiko eta Agurain, Egilaz, San Millan eta Araia arabarren aldetiko buruekin hitzarmena lortu zuten. Akordio hau "Altzaniako Partzuergoa" bezala izendatu zuten, eta bertan mugetako baso eta larreen ustiapena erdibanatzea erabaki zuten orduraino egon ziren arazoak konpontzeko. 1897an arazo hauek behin betirako konpondu ziren, bakoitzak bere herriko lurralde eskumena onartu zuenean.
  • Erdi Arorarte Burundako biztanelak 20 herrigunetan bizi ziren. Baina egondako guda, inbasio eta abarrek XV. mendean gaur egun dauden 6 herriak bakarrik biltzea ekarri zuen: Ziordia, Olazti, Altsasu, Urdiain, Iturmendi eta Bakaiku.
  • Altsasun hainbat guda egon dira kokapen estrategikoa dela eta. XVIII. mendean eta XIX. mendearen hasieran batez ere gertatu ziren hauek:
    • Konbentzio Gudan, 1793-1795, Frantziar gudarosteek Altsasu sakeatu zuten.
    • 1813an, Espainiako Independentzia Gudan, Frantziar gudarosteek altsasu desegin zuten Gasteizko batailatik bueltan. Esan beharra dago hainbat frantziar bertan geratu zirela eta euren abizenak orain arte kontserbatu direla.
    • 1834ko Apirilean Zumalakarregik garaipena lortu zuen Guda Karlistan. Ohiturak dioenez gaur egun Zumalakarregi Enparantza dagoen lekuan eraiki zuten euren kanpamentua.
    • Espainiako Gerra Zibilean Altsasu golpisten esku erori zen, batez ere Lizarrako erreketeak zirelarik. Hala ere Altsasun eskualdeko erresistentziarik handiena egon zen, hilabete batzuetan mantendu zena. Hainbat herritarrak herritik alde egin behar izan zuten eta beste hainbat fusilatuak izan ziren.
    • Bigarren Mundu Gerran nazien buruetariko bat zen Himmlerrek bilkura egin zuten indar frankistekin Altsasun.
  • 1802. urtean Altsasuk aduana eta tabako administrazioa zeuzkan. 1849an irin errota bat eta landatutako 2400 erregu-lur zituen. Iruñeatik zetorren bidea oraindikan gurdi-bidea zen, eta hemendik Gipuzkoara zihoana ferra moduzkoa. Bazeukan egurra mozteko eta mihisen industria, batez ere armategientzako.
  • 1863. urtean trenbidea Altsasura iritsi zen eta 1907an Alfontso XIIIak "Hiri Txit Prestua" titulua eman zion, berarekin batera hazkuntza demografikoa eman zelarik.
  • XX. mendean, eta batez ere 1950eko hamarkadaz geroztik Altsasuk garapen industrial handia jasan zuen. Honek migrazio handia ekarri zuen, batez ere Extremaduratik. Horren ondorioz Altasuko hiritarrak 1850an ziren 1-000 horietatik 1981an ziren 7.250era pasa ziren. Hortik aurrera egonkor mantendu da biztanleria.
  • 1977an EAE, HASI, LAIA, EIA eta ESBk Altsasuko Mahaia sortu zen eta bertatik Herri Batasuna sortu zen.
  • 1980. urtean Altsasun ospatu zen lehenengo Nafarroa Oinez ospakizuna. Ondoren 1993 eta 2005ean berriro ere ospatuko zen Altsasun.

[aldatu] Gizartea

[aldatu] Politika

Altsasu herrian Aralar alderdiak du udaletxea azkeneko hauteskundeetatik. Hauetan Altsasuko Indarra ezker abertzaleko plataforma legez kanpo utzi zen. Aurreko hauteskundean Euskal Herritarrokek izan zuen alkatetza. Altsasuko udalak 13 zinegotzi ditu osotara.

Bozka gehien jasotzen dituen alderdia PSN da. Agrupacion Altsasuarra taldeak ere birritan eduki du alkatetza. Eusko Alkartasuna, Nafarroako Ezker Batua eta Union del Pueblo Navarro ere aurkezten dira.

[aldatu] Altsasuko alkateen zerrenda

  • 1979 - Gerardo del Olmo - HB
  • 1983 - Emilio Boulandier - PSOE
  • 1987 - Emilio Boulandier - PSOE
  • 1991 - Jose Manuel Goikoetxea - AA/AT
  • 1995 - Jose Angel Aguirrebengoa - AA/AT
  • 1999 - Camino Mendiluce - EH
  • 2003 - Asun Fernandez de Garaialde y Lazcano - Aralar

[aldatu] Jaiak

  • Urtarrilaren 5a - Zentzerrada. Jai erlijiosoa.
  • Urtarrilaren 6a - Urteko kintoen sorteoa egiten da udaletxean.
  • Otsailaren 4a - Kintak eskatzen ateratzen dira.
  • Otsailaren 5a - Kintoak eskatzen ateratzen dira eta hurrengo egunetan dantzatzen dute plazan. Hurrengo larunbatean herriko kinta guztiek bazkaria egiten dute.
  • Ihauteriak - Igandean umeak ateratzen dira. Asteartean Momotxorroen ihauteria da. Hurrengo larunbatean Ihauteri urbanoak dira.
  • Maiatzaren 2aren ondorengo igandea - Maiatzako Gurutzea. Urbasara igoera eta azken urte hauetan Altsasuko Gazte Asanbladak antolatuta jaiak egiten dira.
  • Ekainaren lehen asteburuan - Txuntai (Karbonilla) auzoko jai txikiak.
  • Ekainaren 23 San Juan suak - Suak hainbat lekutan eta bereziki San Juan kalean. Hurrengo egunean afariak.
  • Ekainaren 29 San Pedro - Herriko Patroia. Baselizaren inguruetan erromeria egiten da eta zortzikoa dantzatu.
  • Irailaren 14 - Iraileko Gurutzea. Jai Nagusiak dira.
  • Urriaren bigarren hamar egunen lehen igandea: Feria.

[aldatu] Erlijioa

Altsasun hainbat eliza eta baseliza daude:

  • Asuntzioaren Eliza: Plazan dagoen eliza da eta herriko eraikin erlijiosorik handiena.
  • Otadiko Kristoaren baseliza: Otadia dermioan dago eta hilerriaren ondoko baseliza da.
  • San Juan baseliza: San Juan kalearen mendebaldean dago.
  • San Pedro baseliza: Izen bereko basoan dago eta erdia Altsasun dago eta beste erdia Urdiainen.
  • Erkudengo Ama: Ulaiar inguruan dagoen baseliza da, Donostiara bidean.

Horretaz gain hainbat komunitate erlijiosok euren lekua dute, Jehovaren lekukoek eta Ebangelistek kasu.

[aldatu] Altsasuar ezagunak

[aldatu] Anaikidetzeak

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Altsasu


Static Wikipedia (no images)

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -

Static Wikipedia 2007 (no images)

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -

Static Wikipedia 2006 (no images)

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu

Static Wikipedia February 2008 (no images)

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu