Olaibar
Wikipedia(e)tik
Olaibar Nafarroako udalerria eta ibarra da, Iruñeko merinerrian kokatua. Beraitz, Enderitz, Olabe (herriburua), Olaitz, Otsakain eta Zandio herriek osatzen dute. 16.1 kilometro koadro du azalera eta 2005eko erroldaren arabera, 198 biztanle ditu. Mugakideak Odieta, Anue (iparraldean), Esteribar (ekialdean) eta Ezkabarte (hegoaldean eta mendebaldean) dira.
[aldatu] Bibliografia
- Jose Maria Jimeno Jurio (zuzendaria), Nafarroako toponimia eta mapagintza. L, Iruñea, 1998. ISBN: 84-235-1138-3
Olaibar | ||
---|---|---|
Beraitz | Enderitz | Olabe | Olaitz | Otsakain | Zandio |
Artikulu hau Nafarroako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |