Irun
Wikipedia(e)tik
Irun |
|||
---|---|---|---|
Gipuzkoa | |||
|
|||
Izen ofiziala | Irun | ||
Antolaketa
Estatua
Autonomia Erkidegoa Foru Probintzia Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Gipuzkoa Bidasoaldea |
||
Posta kodea | 20300 - 20305 | ||
Koordenatuak Garaiera Azalera Biztanleria Dentsitatea |
43,20º I - 1,52º M 21 m 42,8 km² 59.557 (2005) 1404,65 bizt/km² |
||
Sorrera | Oiasso (?) herrixka baskoia portu erromatarra |
||
Herritarra | irundarra | ||
Alkatea | Jose Antonio Santano (PSE-EE) |
||
www.irun.org | |||
Irun Gipuzkoako bigarren hiria da eta Euskal Herriko zazpigarren hiririk populatuena da.
Irunen Gipuzkoak Lapurdirekin eta Nafarroarekin ditu mugak. Izan ere ipar mendebaldean kokaturik baitago Gipuzkoan.
Irunen kokatzen da Espainia eta Frantziaren arteko muga eta pasabidea, Pirinioetako ekialdean. Egoera honek sakonki eragin du Irungo jarduera ekonomikoa eta soziala. Erdi Aroan, muga zantzeko funtzioa zuen Irunek, horregatik bere armarrian "Vigilantiae Custos" latinezko esaldia irakur daiteke. Ikuspuntu militarra garrantzi handiko tokia ziren Irun eta Hondarribia eta horregatik Karlos V. gaztelua eta Gaztelu Zaharra topatu daitezke bi herrietan. Geroago trena sortu zuten, eta Madril eta Parisko trenen lotura Irunen dago. Espainako eta Frantziako errepide eta batez ere autobide sareek bat egiten dute Irundik oso gertu, Biriatun.
60.100 biztanle zituen (2005ean) 30.570 emakume eta 29.530 gizon.
Eduki-taula |
[aldatu] Historia laburra
Irungo aurreneko biztanleei jatorria guztiz ezezaguna ditugu gaur egun, arkeologiako azken indusketen arabera Erromatarrak izan ziren Irunen.
1200 urte arte Nafarroako Erresumaren parte zen baina orduz geroztik Gaztelako Erresumaren menpe geratu zen.
Urte askotan, Irun Hondarribiako auzo bat zen. 1203garren urtean, Gaztelako Alfontso VIII.ak Hondarribiari eman zion Hiri-gutunean aipatzen da Irun, idatziz lehenengo aldia. Hiri-gutuna 1203ko apirilaren 18an izenpetu zen, Palentziako hirian. Orduz geroztik "Irun-Urantzu Unibertsitateak" berezko eskumenak izan zituen arlo politiko, ekonomiko eta militarrean, baina arlo zibil eta kriminalak Hondarribiaren menpe jarraitu zuen, Karlos III.a Espainiako Erregeak, 1766ko otsailaren 26an izenpeturiko Errege-Zedularen bidez, Irun-Urantzuri independentzia eman zion arte.
Gatazka militar bat baino gehiago suertatu dira Irunen. Horietako bat, gaur arte ekainaren 30ean urtero ospatzen den San Martzialeko guda da. 1522 urtean gertatu zen guda hori. Hortik gutxira jaia bilakatu zuten Irundarrok eta urteren poderioz alardea sortu zuten Irunen.
1659. urtean "Pirinioetako Bakea" sinatu zuten Konferentziako Uhartean edo Konpantzian, Behobian. Bakea Frantziako Erregearen (Eguzki Erregea) eta Espainiako Maria Teresa Infantaren arteko ezkontzarekin izenpetu zen. Bakeak ez zuen luzaroan iraun
1813 San Martzialeko bigarren guda ospatu zen, Espainako Independentzia gerra zela eta. Hartan, Wellingtongo dukeak gidatzen zituen espainiar-ingeles-portugaldar osteek penintsulako lurretatik at bidali zituzten Napoleonen soldaduak.
Hurrengo urtean, 1805. urteaz geroztik Nafarroako Probintziaren barnean egon ondoren, Irun Gipuzkoako probintziako herri bihurtu zen berriro ere eta lurralde honetan jarraitzen du gaur arte, nahiz eta 1936ko gerra amaituta Nafarroako parte izatearen aldeko iritzia gorpuztu egin zen gizarte sektore batean. Irunen liskar gehiago ere bizi izan zituzten, hala nola 1837 eta 1874ko urteetan izan ziren karlistadak. Azkeneko gerra, hiriaren zati handiena erabat suntsitua utzi zuena, 1936koa izan zen, Espainiako Gerra Zibila alegia.
Irun eta Hendaiarekin batera Txingudiko metropoli-eremua osatzen du, 120.000 biztanle inguru dituena.
[aldatu] Irungo tituluak
Hiriaren esaldia: Vigilantiae Custos
Honako titulu hauek azaltzen dira Irungo armarrian: Noblea eta Leiala, Meritu handikoa eta Eskuzabala, Heroikoa, Humanitarioa, Hiria.
[aldatu] Biografiak
- Alberto Gorriz (1958-), futbolaria.
- Javier Yubero (1972-2005), futbolaria.
[aldatu] Ikus, gainera
- Bidasoako Ospitalea
- FICOBA
- Sanmartzialak
- Alardea
[aldatu] Kanpo loturak
Gipuzkoako udalerriak | ||
---|---|---|
Abaltzisketa • Aduna • Aia • Aizarnazabal • Albiztur • Alegia • Alkiza • Altzaga • Altzo • Amezketa • Andoain • Anoeta • Antzuola • Arama • Aretxabaleta • Arrasate • Asteasu • Astigarraga • Ataun • Azkoitia • Azpeitia • Baliarrain • Beasain • Beizama • Belauntza • Berastegi • Bergara • Berrobi • Bidegoian • Deba • Donostia • Eibar • Elduain • Elgeta • Elgoibar • Errenteria • Errezil • Eskoriatza • Ezkio-Itsaso • Gabiria • Gaintza • Gaztelu • Getaria • Hernani • Hernialde • Hondarribia • Ibarra • Idiazabal • Ikaztegieta • Irun • Irura • Itsasondo • Larraul • Lasarte-Oria • Lazkao • Leaburu • Legazpi • Legorreta • Leintz-Gatzaga • Lezo • Lizartza • Mendaro • Mutiloa • Mutriku • Oiartzun • Olaberria • Oñati • Ordizia • Orendain • Orexa • Orio • Ormaiztegi • Pasaia • Segura • Soraluze • Tolosa • Urnieta • Urretxu • Usurbil • Villabona-Amasa • Zaldibia • Zarautz • Zegama • Zerain • Zestoa • Zizurkil • Zumaia • Zumarraga |