Eguesibar
Wikipedia(e)tik
Eguesibar Nafarroako ibar eta udalerria da. Iruñerrian kokaturik egon arren, Zangozako merinerriko eta Agoizko epaile-barrutikoa da. 57.7 kilometroko azalera dauka eta azken erroldaren arabera, 4912 biztanle ditu.
Ondoko herri hauek osatzen dute udalerria: Altzuza, Ardanatz, Azpa, Badoztain, Egues, Elkano, Elia, Erantsus, Gorraitz, Ibiriku, Olatz, Sagaseta, Sarriguren eta Uztarrotz. Egubalti etxagunea hutsik dago. Ibarreko herriburua Olatzen eta Eguesen artean txandakatzen zen. Mendillorri, historikoki, Eguesibarko beste herri bat izan zen baina 1998ko ekainaren 8an Eguesibarretik banatzea erabaki zuen Iruñearekin batzeko. Hortaz, egun Iruñeko auzoa da.
[aldatu] Bibliografia
- Jose Maria Jimeno Jurio (zuzendaria), Nafarroako toponimia eta mapagintza. XXXVII, Iruñea, 1996. ISBN: 84-235-1510-9
Eguesibar | ||
---|---|---|
Altzuza | Ardanatz | Azpa | Badoztain | Egubalti | Egues | Elkano | Elia | Erantsus | Gorraitz | Ibiriku | Olatz | Sagaseta | Sarriguren | Uztarrotz |
Artikulu hau Nafarroako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |