Wikipedia(e)tik
Elortzibar Nafarroako udalerria da. Iruñerrian egon arren, Zangozako merinerrian zein Agoizko epai-barrutian barnan dago sartuta. 48.2 kilometro karratu ditu, eta, azken erroldaren arabera, 4496 biztanle. Ondoko herri hauek osatzen dute udalerria: Elortz, Ezperun, Gerendiain, Imarkoain, Noain (herriburua), Oritz, Otao, Dorre, Iharnotz, Zabalegi, Zulueta eta Andrikain. Aitzinean, Gorriz-Luzea izeneko herria ere bazegoen, baina hustu egin zen. Tiebas ibarretik bereizi zenean 1264an, Gorriz-Luzea Tiebasekin sartu zen. 1943an, Muru Artederreta ere Tiebasi erantsi zitzaion arrazoi praktikoak zirela-eta, isolaturik baitzegoen.
[aldatu] Bibliografia