Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions Iruñea - Wikipedia

Iruñea

Wikipedia(e)tik

Iruñea

Nafarroa Garaia
Iruñako bandera Iruñako armarria
Izen ofiziala Pamplona/Iruña
Antolaketa
Estatua
Autonomia Erkidegoa
Merindadea
Eskualdea

Espainia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Iruñeko merindadea
Iruñerria
Posta kodea 31001 - 31014
Koordenatuak
Garaiera
Azalera
Biztanleria

Dentsitatea
Euskaldunak

42°48′ I - 1°38′ M
449 m
23,55 km²
193.328 (2005)

8.209,26 bizt/km²
%8,65 (2001)

Sorrera herrixka baskoia
- K.a 74 Pompaelo erromatarra
Herritarra iruindar
Alkatea Yolanda Barcina
www.pamplona.es

Iruñea edo Iruña Nafarroako eta historikoki Euskal Herriko hiriburua da. 163.936 biztanle zituen 1996an (10.992 euskaldunak, 13.890 ia-euskaldunak, 139.054 erdaldunak), Euskal Herriko hirugarren hiririk handiena.

San Fermin jaiak uztailaren 6an hasten dira, mundu guztian ezagunak direnak.

Iruñeko hiria Erromatarrek (Ponpeiok) fundatu zuten Pompaelo izenarekin herrixka baten gainean eta geroago Nafarroako Erreinuaren hiriburua izan zen. Euskal abertzaleentzat Iruñea Euskal Herriko hiriburua da.

Sarasate pasealekuko Foruen Estatua.
Handitu
Sarasate pasealekuko Foruen Estatua.

Hiru unibertsitate ditu:

Aireportua (nahiz eta Noain-Elortzibarren eremuan egon) eta tren geltokia dauzka. Industriagune garrantzitsua da, batez ere automobilen (Volkswagen-en lantokia), haize-erroten eta haragi-prestaketen industria handiak dituelako.

Eduki-taula

[aldatu] Geografia

Iruñerria eskualdean dago. Mugakideak ondokoak ditu: Txulapain eta Ezkabarte iparraldean, Zizur eta Galar Zendeak hegoaldean, Atarrabia, Burlata eta Aranguren ekialdean, Zizur Nagusia eta Oltza mendebaldean.

Itsasoaren mailatik 449 metrotan dago. Arga ibaiak inguratzen du, baita Izaga (1.353 m), Ezkaba (892 m), Campamento (528 m), Badostaingo kaskoak (590 m), Taxoare (668 m), Gazolatz (534 m), Errakobide (466 m), Santa Lutzia (470 m) eta Cascajo (450 m) mendiek ere.

Beste hiriburu batzuetatik dauden distantziak hauek dira: Donostia (87 km), Gasteiz (94 km), Bilbo (159 km) eta Baiona (137 km). Beste hiri batzuekikoak, Logroño (92 km), Bartzelona (434 km) eta Madril (411 km).

[aldatu] Historia

Hiriko jatorria baskoien herrixka da. Haren kokapen babestua dela eta, Ponpeiok (K. a. I. mendean) hor neguko akanpalekua jarri zuen, Sertorioren kontra borrokatzen ari zela. Pompaelo, latinezko izena, Ponpeioren hiria izango litzateke, fundatzailearen omenez. Hortik Pamplona eta Pampelune izenak garatu ziren

Erromatar Inperioa desegin ostean, urte ilunak etorri ziren historiari dagokionez, dokumentu gutxi guregana iritsi direlako. Baskoiek etengabe egiten zieten aurre godoei, baina Iurñeko apezpikuren bat Toledoko kontzilioetara joana zen.

714 eta 718 bitartean, musulmanei errenditu zitzaien hiria. Musulmanak, hurrengo urteetan, Iruñetik abiatzen ziren frankoen hego-lurraldeak arpilatzera. 778an Karlomagnok hiriko harresiak suntsitu zituen. Historialari batzuen ustez, horren mendekuan gertatu zen Orreagako gudua.

[aldatu] Iruñeko Erresuma

Iruñearen Erdi Aroko banaketa 3 burgotan
Handitu
Iruñearen Erdi Aroko banaketa 3 burgotan

IX. mendean, Iruñea tokiko buruzagien menpean zegoen, Arizta leinukoak ziren. Hala ere, errege titulua ez zieten ematen ondoko erresumetako kronikalariek. Erregetza lortu zuen lehendabizikoa Antso I.a izan zen, Ximeno leinukoa, Iruñean oinarritua gainera, zeren titulua Rex Pampilonensium zen. Antso VI.ak erresumaren izena aldatuko zuen 1164an. Hortik aurrera Nafarroako Erresuma izango litzateke.

Erregei titulua ematen bazien ere, ez zen erregeen ohiko bizilekua. Gortea mugikorra izan arren, Iruñea baino Naiara, Lizarra, Tutera edo Erriberri hobesten zuten erregeek bizitzeko. Izan ere, Iruñean apezpikuaren jauregia zegoen, hiriko benetako jauna, eta bi botereek, lurrekoak eta zerukoak, talka egiten zuten behin baino gehiagotan. Antso VI.ak Erret-Jauregia eraiki zuen Nafarreria auzoan, katedralaren alboan, baina berehala apezpikuaren esku geratu zen. Erret-Jauregi hori Nafarroako Artxiboa da, zaharberritu ostean. Hala eta guztiz ere, erresumako administrazio-gune batzuk hor paratu ziren, Kontuen Ganbera esaterako.

XI. mendearen bukaeran, burgu berriak sortu ziren Iruñean, Nafarreria hiri zaharrenaren ondoan: San Zernin (batez ere okzitaniarrek osatua) eta San Nikolas (okzitaniarrek zein nafarrek osatua). Burgo berri horiek bere pribilegio eta foruak zituzten, Nafarreriako nafar bizilagunek apezpikuaren mende jarraitzen zuten bitartean. Horrek ika-mika andana sortu zuen haien artean, sonatuenak 1222 eta 1277koak ziren. Azken horretan, Frantziako armadak Nafarreria auzoa suntsitu zuen. 1324 arte baino ez zen berriro horko etxeak eraikitzeko baimena eman. 1423an, Karlos III.ak hiru auzoak batu zituen.

1512an Albako dukeak konkistatu zuen hiria. Nafar erregeek, saiatu arren, ezin izan zuten Iruñea bere mende bueltatu, eta hiria nahiz erresuma osoa Gaztelaren mende geratu zen.

Arga ibaia Erret-Jauregi zaharraren azpian.
Handitu
Arga ibaia Erret-Jauregi zaharraren azpian.

[aldatu] Espainiako erresuman

XVI. mendeko bigarren erdian, Felipe II.ak hiriaren ondoan gotorlekua eraiki zuen Ziudadela izenekoa, "tokikoak mendean edukitzeko". Halaber, Frantziatik igarobidea defendatzeko ere balio zuen. Izan ere, XVI. eta XVII. mendeetan oso ohikoak ziren bi erresuma horien arteko borrokak. Horien lekukoa izan zen Iruñea.

XX. mendera arte Iruñea harresitik atera ezinik egongo da. 1905ean harresiak botata, Bigarren Zabalgunea eraikitzen hasi zen. Lehenengoa 1888ko Ziudadela inguruko hazkunde txikia baino ez da. Gaztelu Plazatik abiaturik, kale berriak zabaldu ziren, Bartzelonaren erara.

XX. mendeko erdialdean, industrializazioaren eskutik auzo berriak eraiki ziren, herrietatik zetorren jendea bizi ahal izateko. Honen lehen adibidea Txantrea eta Arrotxapea dira. Hurrengoak Arrosadia, Ermitagaña eta Sanduzelai. 70eko hamarkadakoak Iturrama, Azpilagaña eta Donibane. Are berriagoak Mendebaldea eta Mendillorri, zein Eguesibartik bereizia, Iruñekin bat egin zuen. Ezkaba eta Buztintxuri dira eraiki berrienak. Hiriburuarekin batera, aldameneko herriak ere hazi ziren: Burlata, Atarrabia, Noain, Barañain, Zizur Nagusia, Antsoain, Berriozar besteak beste.

[aldatu] Jaiak

[aldatu] Sanferminak

Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Sanferminak

Sanferminak Iruñeko jai ospetsuena da, uztailaren 6 eta 14 bitartean ospatzen dira San Ferminen omenez. San Fermin, San Frantzisko Xabierrekin batera Nafarroako patroia da. Tradizioaren arabera, Firmus III. mendeko senatariaren semea izan zen Fermin. San Saturninok berak batailatua, Tolosa Okzitaniakoan egin zen apaiz. Iruñera bueltatu zen hiriko apezpikua izatera. Amiensen hil zen burua moztuta 303ko irailaren 25ean.

Lehen, jaiak irailaren 24an ospatzen ziren. Gaur egun, iraileko azken aurreko asteburuan San Fermin Txikiko jaiak egiten dira, Alde Zaharreko jaiak hain zuzen ere.

Festako ekitaldi nagusiak:

  • Txupinazoa edo altxaferoa: uztaileko 6ko 12:00etan festari hasiera ematen dio.
  • Riau-riau: gaur egun ospatzen ez bada ere (azken urteotan bortitz samarra bihurtu baitzen) sanferminetan hori baino tradizionlagorik ez dago. 6ko 4:30tan egiten zen. Dantza tradizionalen soinuan, udalari mezara joaten ez uztea zen koxka.
  • Entzierroa: uztaileko 7tik 14 arte, goizeko 8:00etan zezenak Santo Domingo kaleko ikuiluetatik plazara joaten dira.
  • Prozesioa: 7ko goizeko 10etan santua Alde Zaharretik ateratzen da prozesioan.
  • Pobre de mi: 14ko eguerdian ekitaldi honek amaiera ematen dio festari.

[aldatu] Hiri senidetuak

[aldatu] Auzoak

Alde Zaharra, Arrosadia (edo Milagrosa), Arrotxapea, Azpilagaña, Biritexitu, Buztintxuri, Donibane, Ermitagaña, Errotazelai, Etxabakoitz, Ezkaba, Iturrama, Mendebaldea, Mendillorri, Txantrea, Sanduzelai (edo San Jorge) eta Lehenengo eta Bigarren Zabalguneak dira.

[aldatu] Osasungintza

  • Clinica Universitaria de Navarra
  • Nafarroako Ospitalea
  • Virgen del Camino Ospitalea

[aldatu] Artea

[aldatu] Arte erlijiosoa

  • Iruñeko katedrala. Lehenengoa erromanikoa bazen ere, egungo gotikoa da barruan eta neoklasikoa fatxadan. Izan ere, erromanikoa erori zen Karlos II.aren hilobia egiten ari zela. Gotikoak (1387-1525) erromanikoko planta jarraitu zuen. Fatxadak erromaniko eran segitu zuen katedraleko kapituluak eraitsi eta berreraikitzeko erabakia hartu zuen arte. 1783an Ventura Rodriguez arkitektoak egungo fatxada egin zuen.
    • Karlos III.aren eta Leonor emaztearen ehortz-estatua. 1416an eraiki zuen Lomme de Tournai Borgoinako eran.
    • Katedraleko klaustroa. XIV eta XV mendeetan eraiki zen Nafarreriako gerran (1276an) frantziar armadak erromanikoak suntsitu ostean. Europa osoko gotikoko maisulana da Iruñeko klaustroa.
  • San Nikolas eliza. Erdi Aroko gotorlekua, XIV. mendeko dorrea du. Gotiko erara eraikia.
  • San Zernin eliza. Erdi Aroko gotorlekua, XIII. mendean eraikia.

[aldatu] Arte zibila

    • Udaletxea. Atzeko fatxada da ezagunena, San Fermineko txupinazoa edo altxaferoa hortik jaurtitzen baita. Arkitekturaren ikuspuntutik, XVIII. mendean eraiki zen fatxada hori, barroko erara.

    • Sarasate pasealekua. Hainbat nafar erregeen estatuak hor daude kokaturik. Iparraldeko aldean, Foruen estatua eraiki zen, Gamazo espainiar ministroak XIX. mendeko bukaeran nafar zerga sistema propioa desegin nahi zuelako.

    • Nafarroako Jauregia. Sarasate pasealekuaren iparraldean, XIX. mendean eraiki zen. Egun Nafar Gobernuaren egoitza da.

    • Nafarroako Legebiltzarra. Sarasate pasealekuaren hegoaldean, XIX. mendeko eraikin batez baliatuta, XX. mendeko 90eko hamarkadan barrutik eraberritu zen Nafar Parlamentuaren egoitza izateko.

[aldatu] Elkarteak

[aldatu] Kirol elkarteak

[aldatu] Kultur elkarteak

[aldatu] Pertsonai ospetsuak

[aldatu] Kanpo loturak


Static Wikipedia (no images)

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -

Static Wikipedia 2007 (no images)

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -

Static Wikipedia 2006 (no images)

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu

Static Wikipedia February 2008 (no images)

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu