Gares
Wikipedia(e)tik
Gares Nafarroako udalerria da, 2.546 biztanlekoa, 2004ko erroldaren arabera. Izarbeibarrean kokaturik, 39.7 km2ko azalera du eta bataz besteko garaiera 344 metrokoa da, nahiz eta Ekoien izeneko gailurra 923 metrotara iritsi. Robo ibaia Argara isuritzen da Garesen.
Done Jakue du patroia, eta, beraz, festak uztailaren 25ean hasten dira. Done Jakueren Bideko gune garrantzitsua da Gares. Izan ere, bertan Frantziako bideak zein Jacakoak bat egiten dute Compostelara arte. Done Jakueren eliza ere, hiriko monumenturik ederrenetakoa da, zubi erromanikoarekin batera.
Artikulu hau Nafarroako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |