Altsasuko Indarra
Wikipedia(e)tik
Altsasuko Indarra Espainiako Alderdien Legea onartu ondoren Altsasun sorturiko plataforma ezkertiar eta abertzalearen izena da. 2003an sortu zen Udal Hauteskundeetan aurkezteko, baina Espainiako Audientzia Nazionalak legez kanpo utzi eta partehartzea debekatu zion, Batasunaren ondorengoa zela argudiatuz. Zerrendaburua Miren Arantza Bengoetxea izan zen.