Herri Batasuna
Wikipedia(e)tik
Herri Batasuna euskal alderdi politiko abertzalea izan zen. Bere helburuak independentzia eta sozialismoa ziren.
[aldatu] Historia
1977ko Abuztuan Altsasuko Mahaia osatu zen, Telesforo Monzonen deialdiarekin bat eginez. Helburua KAS Alternatibaren inguruan talde abertzaleak biltzea zen. Bertan parte hartu zutenek 1978an Herri Batasuna osatu zuten, Altsasun bertan. Alderdi parte-hartzaileak hauek ziren:
Herri Batasunaren sortze kongresua Lekeition izan zen.
1979an lehenengo hauteskundeetara aurkeztu zen eta 170.000 bozka jaso zituen.
1984ko Azaroaren 20an Santi Brouard, mahai nazionaleko kidea, GALek erail zuen bere kontsultan haur bat zaintzen zegoela.
1986an NATOri buruzko erreferenduma antolatu zuen Espainiar gobernuak, Felipe Gonzalez buru zela. Erreferendum horretan Si eta No bozka zitekeen, baina euskaraz edo beste hizkuntza batean emandako bozkek ez zuten baliorik. Hau dela eta Herri Batasunak gazteleraz bozkatzea eskatu zien bere jarraitzaileei. Gobernuak euskaraz emandako bozkak balioztatzea baimendu zuenean orduan No ordez Ez bozkatzea eskatu zuten. OTANeko erreferendumean Hego Euskal Herrian ezezkoa atera zen.
Herri Batasunak hainbat bozeramale izan ditu historian zehar. Euretan lehenengoa Telesforo Monzon izan zen. Ondoren urte askotan Jon Idigoras izan zen. 1996an Alternatiba Demokratikoa aurkezteagatik gartzelaratua izan zen Mahai Nazionala eta beste berri bat aukeratu zen. Bertan bozeramale berria Arnaldo Otegi izan zen. Azken urte hauetan berarekin batera Joseba Permach aritu da.
1998an Herri Batasuna legez kanpo uzteko arriskua zegoen eta horren ondorioz Euskal Herritarrok herri plataforma sortu zen, HBren historiarekin bukatuz.