Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions Sakana - Wikipedia

Sakana

Wikipedia(e)tik

Sakana

Euskal Herria - Euskal Herria
Herrialdea Nafarroa
Azalera 305,5 km²
Biztanleria
Urtea:
19.832
(2001)
Dentsitatea 64.91 bizt / km²
Udalerriak 15
Herririk handiena Altsasu (7.455)
http://www.sakana-mank.com/

Sakana Nafarroako mendebaldean dagoen eskualdea da, Iruñeko merindadean. Barranca esaten diote gazteleraz.

Eskualdeak 305.5 km² ditu, eta bertan ia 20.000 biztanle bizi dira, %37 euskalduna izanda (2001).

Gertuen dauden lekuak Gasteiztik 45 km-ra dago, Iruñeatik 33 km-ra eta Donostitik 69 km-ra.


Eduki-taula

[aldatu] Geografia

Sakana bailara bat da eta beraz bere geografia izaera honek mugatzen du. Udalerri gehienek ipar-hegoa norabidea dute, hau da, mendilerrotik mendilerrora. Norabide honetan luzeak dira, baina ekialde-mendebalde norabidean txikiak.

Bailara bera zabala eta laua da Arakil ibaiaren lasaiguneetan, baina alderik alde 500etik 1000 metroarteko desnibelak ditu, nabarmendi gainera Uharte-Arakilen dauden ipar eta hegoalderako profilak, Aralar eta Andia mendilerroen puntekin.

[aldatu] Mendiak

Beriain mendia Altsasutik ikusita
Handitu
Beriain mendia Altsasutik ikusita

Sakana eskualde menditsua da, bailara bat izateagatik. Bere muga naturalak ere mendiak dira. Honela Hegoaldean Urbasako mendilerroak egiten du muga Ziordiatik Etxarri-Aranatzera eta ondoren Andia mendilerroak Ergoienatik Arakilera.

Iparraldean Altzaniako mendiak daude Ziordiatik Altsasura, Aitzkorriko mendilerroaren hegoaldeko aldea direlarik. Altsasutik Irurtzunera Aralarreko mendilerroak egiten du muga iparraldean.

Zentruan Andia mendilerroak duen punturik altuena kokatzen da, Beriain mendia hain zuzen ere, 1.492 metrorekin. Honek bailara bitan zatitzen du, hegoaldean Ergoiena geratzen delarik eta iparraldean Arbizutik Irurtzunera doazen herriak.

Mendi guzti hauen altuera minimoa 1.000 metrotan kokatzen da eta bailara bera 500 metroko media batean. Guzti honegatik gune menditsua dela esan daiteke, kilometro gutxitan altuera desberdintasun handiak baititu.

[aldatu] Ibaiak

Sakanako ibairik garrantzitsuena bailara bera egiten duen Arakil ibaia da, Bakaikurarte Burunda izenarekin ezagutzen dena.

Sakanan Arakil ibaiak bere ezkerretik Altzania, Uzkullu, Sandindegi, Urrunizur eta Larraun ibaiak jasotzen ditu eta eskuinetik Zurkillo, Zubiarte eta Txarruka errekak.

[aldatu] Demografia

Sakanako biztanleria distribuzioa erakusten duen mapa: ██  500 biztanle baino gutxiago ██  500etik 1000 biztanlera ██  1000tik 5000 biztanlera ██  5000 biztanle baino gehiago
Handitu
Sakanako biztanleria distribuzioa erakusten duen mapa: ██  500 biztanle baino gutxiago ██  500etik 1000 biztanlera ██  1000tik 5000 biztanlera ██  5000 biztanle baino gehiago

Sakanako biztanleriaren gehiengoa Altsasun bizi da. Hala ere biztanleriaren zati handi bat herri ezberdinetan barreiatuta dago eta 1.000tik 2.000 biztanlera dauden herri ezberdinak daude. Bigarren herririk populatuena Irurtzun da eta ondoren Etxarri-Aranatz, Olazti eta Lakuntza. Populaziorik txikiena duten herriek Ergoiena eta Arakil udalerriak sortzen dituzte, baina arraroa da herri hauetan 100 biztanle baino gehiago egotea.

Orokorrean esan daiteke populazioa Altsasu, Etxarri Aranatz eta Irurtzun dituela gunetzat, bertan pilatzen baita komertzio eta industria gehiena, hala nola garraioa eta osasun etxeak.

Sakanako populazioaren bataz-besteko adina 40,7 urtekoa da. Gazteena Irurtzun da 37 urterekin eta zaharrena Ergoiena, 51 urterekin.

Sakanako biztanleriaren banaketa erakusten duten grafikak. Ezkerrekoan argi ikusten da populazioa asko aldatu ez den bitartean hau herri handietan bizitzera joan dela. Eskubikoan 2005eko populazioaren banaketa ikusten da eta argi geratzen da herri handi batzuetan pilatzen dela biztanleriaren gehiengoa.*Oharra: 1991tik aurrera Irurtzun Arakiletik bereiztu zenez horren ondoren bi datuak gehitu behar dira.
Handitu
Sakanako biztanleriaren banaketa erakusten duten grafikak. Ezkerrekoan argi ikusten da populazioa asko aldatu ez den bitartean hau herri handietan bizitzera joan dela. Eskubikoan 2005eko populazioaren banaketa ikusten da eta argi geratzen da herri handi batzuetan pilatzen dela biztanleriaren gehiengoa.
*Oharra: 1991tik aurrera Irurtzun Arakiletik bereiztu zenez horren ondoren bi datuak gehitu behar dira.

[aldatu] Banaketa administratiboa

[aldatu] Mankomunitatea

[aldatu] Azpieskualdeak

Sakana historikoki hiru azpieskualde ezberdinetan banatua izan da:

  • Burunda
    • Ziordia
    • Olazti
    • Altsasu
    • Urdiain
    • Iturmendi
    • Bakaiku
  • Arakil
    • Etxarri-Aranatz
    • Arbizu
    • Lakuntza
    • Arruazu
    • Irañeta
    • Uharte-Arakil
    • Arakil
    • Irurtzun
  • Ergoiena
    • Dorrao
    • Lizarraga
    • Unanua

[aldatu] Udalerriak

Sakana

[aldatu] Historia

[aldatu] Antzinaroa

Urbasa eta bere inguruetan hainbat aurkikuntza egin dira eta batez ere Koskobilo, Ataba eta Oroben. Gainera hainbat trikuharri aurki daitezke herri gehienetan.

[aldatu] Klasizismoa

Uharte-Arakil inguruetan erromatarren kanpamentu bat egon zen, Araceli izenarekin. Iruñeatik Iruña-Veleiara doan bidean gune garrantzitsua zen, Ager eta Saltusaren arteko mugan kokatzen baitzen Sakana.

[aldatu] Erdi Aroa

Ohiturak dio Altsasuko San Pedro baselizan Nafarroako lehenengo erregea, Gartzia Ximenez koronatu zutela. Hori dioen idatzi bat ere badago baselizako sarreran. Hala ere ez da oso fidagarria eta badirudi esaera bat baino ez dela.

[aldatu] Aro Modernoa

1500. urtean Nafarroako erregeek Ergoiena Etxarri-Aranatzetik bereiztu zuten. Honek iskanbilak sortu zituen herriek partekatzen zituzten santuen prozesioak zirela eta, baina epaileek elkarrekin egin behar zituztela erabaki zuten, janaria erdibana jarriz. Ergoienaren bereizketa honetan jada udalerria osatzen duten hiru herrien artean liskarrak hasi ziren zergen ordainketa zela eta.

Nafarroako konkistaren pasarte garrantzitsuak gertatu ziren Sakanan. Honela 1512ko uztailaren 21ean Gaztelako tropek Etxarri-Aranatz konkistatu zuten eta hurrengo egunean Uharte-Arakil. Tropa hauek Aguraindik sartu ziren eta Luis Beaumont Leringo kontea izan zen tropen buru. Honek Sakanako herriak ez suntsitzea eskatu zuen eta Iruñeara sartu aurretik Uharte-Arakilen egon ziren akantonatuak.

1575an inkisizioak sorginkeriaren aurkako prozesuak hasi zituen, bereziki Ziordia eta Urdiainen. Azken herri honetan Maria Martiz izeneko emakume bat deserriratu zuten.

Felipe IV.a Espainiakoak 1630 eta 1632. urtetan burundarrek inposturik ez ordaintzea erabaki zuen, hauek bertan Nafarroako lehen erregeari koroa jarri ziotela argudiatu ostean.

[aldatu] Aro Garaikidea

[aldatu] XX. Mendea

[aldatu] Garraiobideak

[aldatu] Kultura

[aldatu] Euskara

Euskararen ezagutza Sakanan ehunekotan
Udalerria 1991 1996 2001
Sakanako egoera linguistikoa erakusten duen mapa koloreztatua. Legenda: ██ <%20 hiztun ██ %20-%40 hiztun ██ %40-%60 hiztun ██ %60-%80 hiztun ██ >%80 hiztun
Handitu
Sakanako egoera linguistikoa erakusten duen mapa koloreztatua. Legenda: ██ <%20 hiztun ██ %20-%40 hiztun ██ %40-%60 hiztun ██ %60-%80 hiztun ██ >%80 hiztun
Altsasu 13,5 16,2 21,6
Arakil 19,5 15,9 19,4
Arbizu 92,3 91,3 83,0
Arruazu 83,3 87,2 73,7
Bakaiku 51,6 51,4 50,6
Etxarri Aranatz 73,9 79,5 73,6
Ergoiena 96,7 91,5 88,3
Irañeta 34,0 44,1 30,3
Irurtzun 21,0 21,3
Iturmendi 24,9 26,2 28,4
Lakuntza 66,7 57,6 60,5
Olazti 13,1 16,0 21,0
Uharte Arakil 29,5 24,8 23,8
Urdiain 86,0 83,2 74,7
Ziordia 11,5 17,8 26,0
Sakana % 35,4 % 36,5 % 37,00
Iturria: Sakanako mankomunitatea

Sakana eskualde euskalduna da. Bere populazioaren %37ak hitz egiten du euskaraz, baina Altsasu kenduko bagenu portzentai hori %46ra igoko litzateke. Orokorrean herri txikietan ez da gehiago hitz egiten eta Sakanako zentruko herritan euskara gehiago erabiltzen da mugako herrietan baino.

Euskalkiaren arabera Gipuzkera hitz egiten da, nahiz eta herri bakoitzak bere esaera eta aditz propioak erabiltzen dituen. Aldea nabarmena da Etxarri-Aranatz eta Arbizuren artean, zeintzuk kilometro bateko distantziara egon arren oso euskara ezberdina hitz egiten duten.

Hainbat herritan euskalki propioa galdu da, Ziordia, Olazti eta Altsasun kasu, non adineko jendeak ia-ia ez duen hitz egiten. Beste herri batzuetan euskaraz hitz egiten du gehiengo osoak, Arbizu edo Ergoienan kasu.

[aldatu] Jaiak

[aldatu] Kanpo loturak

Static Wikipedia (no images)

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -

Static Wikipedia 2007 (no images)

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -

Static Wikipedia 2006 (no images)

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu

Static Wikipedia February 2008 (no images)

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu