Immanuel Kant
Wikipedia(e)tik
Immanuel Kant (Apirilaren 22, 1724 – Otsailaren 12, 1804) filosofo eta zientzialari (astrofisika, matematika, geografia, antropologia) prusiarra. Gurasoek, amak batez ere, eta Collegium Fridericianum-eko lehen ikaskuntzak, luteranismoaren adar pietistaren espirituaren barruan hezi zuten, balio erlijioso eta moralak sustraituz. Newton-en Fisika, garaiko filosofo arrazionalista zein enpiristak, filosofo ilustratuek eta Rousseau-en moralak ere eragina izan zuten Kantengan. Familia erdi-mailako burgesiakoa zenez gero, ikasketak prezeptore lanekin bateratu behar izan zituen. Logika eta metafisika ikasi zituen bere jaioterrian, baina filosofiatik zientzia eta moraleraino iritsi ziren Kanten interesak. Gainera, ilustrazioko ideiak defendatu zituen eta Frantziako iraultzaren eta EEBBen independentziaren alde agertu zen, baina teorikoki, ez praktikoki ezta politikoki ere. Nortasunari dagokionez, bizimodu metodiko, lasai eta diziplinatua izan zuen beti. Ez zen inoiz ezkondu. Bere lanik garrantzitsuena Arrazoimen hutsaren kritika da