Ebooks, Audobooks and Classical Music from Liber Liber
a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z





Web - Amazon

We provide Linux to the World


We support WINRAR [What is this] - [Download .exe file(s) for Windows]

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
SITEMAP
Audiobooks by Valerio Di Stefano: Single Download - Complete Download [TAR] [WIM] [ZIP] [RAR] - Alphabetical Download  [TAR] [WIM] [ZIP] [RAR] - Download Instructions

Make a donation: IBAN: IT36M0708677020000000008016 - BIC/SWIFT:  ICRAITRRU60 - VALERIO DI STEFANO or
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions
Anarkismo - Wikipedia

Anarkismo

Wikipedia(e)tik

Anarkismoaren ikurra
Handitu
Anarkismoaren ikurra

Anarkismoa, gobernua (estatua), hierarkia eta autoritate mota guztiak deusezteko mugimenduen izen orokorra da eta beraien helburua anarkia ezartzea da . Anarkisten ustez, gizartearen antolakuntza hobe bat lor daiteke gobernu barik eta hura lortzeko era ugari proposatzen dituzte. Anarkisten ustetan, ezin da "harreman etikorik" izan gizarte bateko herritarren artean, beraien gogoz kontra eginez gero; hortaz, anarkismoak norbanakoen askatasun osoa bilatzen du. Hura lortzeko honako printzipioak proposatzen dituzte:

Eduki-taula

[aldatu] Oinarriak

[aldatu] Antiautoritarismoa

Gizabanakoen arteko menpekotasuna eta hierarkia ukatzen dituzte, berdintasunean oinarrituriko gizarte antolaketa sustatzeko. Askatasuna balio gorenena da. Guzti honen ondorioz Estatua, kapitalismoaren aberastasun metaketa eta erligio hierarkiak desagertarazi nahi ditu anarkismoak. Hauexek dira helburu nagusiak, baina ez bakarrak, ordea. Bizkitartean, anarko-kapitalistek ez dute kapitalismoaren aberastasun metaketa deuseztu nahi. Anarkismoak autoritate printzipioari uko egiten dio, bitartekoek eta helburuek bat egin behar baitute haien iritzian. Marxistek, aldiz, baliabide burgesak erabiltzea proposatzen dute (Alderdi politikoak eta Estatua) boterea konkistatzeko.

[aldatu] Humanismoa

Anarkista batzuen ustez, gizakia berez askea da edo askatasuna bilatzen du.

Haien iritziz, pertsonen arteko harremanetan autoritateak zapalketa eragiten du nahita nahi ez; eta ondorioz, ustelkeria zabaltzen da. Bestalde, erakunde autoritarioek lortutako boterea ustelkeriaren bitartez lortua dela diote; horregatik erakunde hauei uko egiten diete, giza harremanetan zapalketa erabiltzen dutelakoan. Hala, erakunde autoritariorik gabe eta giza harreman antiautoritarioen bitartez askatasuna lortzea errazten dela deritzote.

[aldatu] Ekintza zuzena

Anarkisten ustetan arazoak gainditzeko bidea ez da arazook beste inoren esku uztea, beste batzuk gu ordezka gaitzaten. Haien aburuz guk geuk zuzenean arazoak landu eta aurre egitea da bidezkoena. Kontzeptu honen esanahia askotan manipulatzen da, "ekintza bortitzekin" harremanduz, nahiz eta ekintza zuzen bortitza eta baketsua ezberdindu behar diren.

[aldatu] Elkar laguntza

Talde anarkistek jarraitutako oinarrizko printzipioa da. Piotr Kropotkinek gizarteak printzipio honetan oinarrituta antolatu behar direla azaldu zuen bere lanetan, adibide ugari emanda (animalien jokaerak eta antzinateko kulturak aipatzen ditu, besteak beste). Kropotkinez gain, jende gehiagok defendatu izan du jarrera hau, nahiz eta haietako batzuk anarkistak ez izan.

[aldatu] Indarkeria eta indarkeri eza

Anarkismoaren iritziz gobernuak, edo boterean dagoen adozein erakundek, biolentzia sortzen du. Agintean dagoen gutxiengoaren boterea, agintea, eta abantailak mantentzearren gizartearen gehiengoari kalte egiten dio arlo askotan: egoera ekonomikoan, kulturan, askatasunean, etab.

Hala ere, estatuaren indarkeri horri eman beharreko erantzunan oinarritzen dira historian zehar anarkismoaren korronte ezberdinen artean sortutako eztabaida zabalak.

Horiek, agerizko bi korronte ezberdinetan ezberdintzen dira: biolentziaren alde daudenak eta biolentziaren aurka.

[aldatu] Pedagogia libertarioa

Irakaskuntza eta jarrera anarkistaren oinarri garrantzitsua da. Heziketa anarkista gizabanako kritikoa sortzen saiatzen da. Bere inguruko munduarekiko jarrera konformista ez daukana, etorkizuneko gizarte libertarioa sortu ahal izango duena.

Langilerian analfabetatze-maila altua zenean, mende hasieran batez ere, ateneo libertarioetan irakurketa ikastaroak oso arruntak ziren. Irakurtzen jakiteak ematen zuen kulturak, norberak bere kabuz, jarrera kritikoa mantentzen laguntzen zuelako. Gaur egun, aldiz, kultura zabaltzeko beste motatako erak arruntagoak dira: aldizkariak, fanzineak, musika, literatura, bestelako arteak...

Beste alde batetik, anarkistek askotan defendatu dute ikasketa gizakien arteko harremanen osagai intrintsekoa dela. Honek hezitzaile eta hezituen rolak ezabatarazten ditu, edozeinek beti daukalako zeozer ikasteko eta irakasteko.

Honen arabera, pedagogo libertario askok defendatu dute eskolarizazioaren ezabatzea. Honek dauzkan boterearen eta hierarkiaren baloreak direla eta.

Historian zehar hainbat saiakera egon dira; betiere errepresio handia jasan dutelarik:

[aldatu] Anarkismoaren teorikoen biografiak

[aldatu] Kanpo loturak

Our "Network":

Project Gutenberg
https://gutenberg.classicistranieri.com

Encyclopaedia Britannica 1911
https://encyclopaediabritannica.classicistranieri.com

Librivox Audiobooks
https://librivox.classicistranieri.com

Linux Distributions
https://old.classicistranieri.com

Magnatune (MP3 Music)
https://magnatune.classicistranieri.com

Static Wikipedia (June 2008)
https://wikipedia.classicistranieri.com

Static Wikipedia (March 2008)
https://wikipedia2007.classicistranieri.com/mar2008/

Static Wikipedia (2007)
https://wikipedia2007.classicistranieri.com

Static Wikipedia (2006)
https://wikipedia2006.classicistranieri.com

Liber Liber
https://liberliber.classicistranieri.com

ZIM Files for Kiwix
https://zim.classicistranieri.com


Other Websites:

Bach - Goldberg Variations
https://www.goldbergvariations.org

Lazarillo de Tormes
https://www.lazarillodetormes.org

Madame Bovary
https://www.madamebovary.org

Il Fu Mattia Pascal
https://www.mattiapascal.it

The Voice in the Desert
https://www.thevoiceinthedesert.org

Confessione d'un amore fascista
https://www.amorefascista.it

Malinverno
https://www.malinverno.org

Debito formativo
https://www.debitoformativo.it

Adina Spire
https://www.adinaspire.com