Ebooks, Audobooks and Classical Music from Liber Liber
a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z





Web - Amazon

We provide Linux to the World


We support WINRAR [What is this] - [Download .exe file(s) for Windows]

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
SITEMAP
Audiobooks by Valerio Di Stefano: Single Download - Complete Download [TAR] [WIM] [ZIP] [RAR] - Alphabetical Download  [TAR] [WIM] [ZIP] [RAR] - Download Instructions

Make a donation: IBAN: IT36M0708677020000000008016 - BIC/SWIFT:  ICRAITRRU60 - VALERIO DI STEFANO or
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions
Agiri Komunista - Wikipedia

Agiri Komunista

Wikipedia(e)tik

Agiri Komunista

Agiri Komunista (Das Manifest der Kommunistischen Partei) 1848ko otsailaren 21ean argitaratua lehenengo aldiz, historian eragin hanida izan duen agiri politikoa da. Komunisten Ligak Karl Marx eta Friedrich Engelsi Ligaren helburuak eta programa azaltzen zituen aldarrikapena idazteko agindu zien, eta hauek idatzitako agiriak klaserik gabeko gizarte bat lortzeko eta kapitalismoarekin amaitzeko helburuarekin, proletarioen eskutik zenbait ekintza iraultzaile proposatzen zituen. Agiriak proposaturikoak Leninek Errusian gauzatu zituen XX. mendearen hasieran.

Agiriaren hasierak honela dio: Mamu bat dabil Europan zehar: komunismoaren mamua. Mamu hau estutzeko, Europa zaharreko indar guztiak gurutzada santuan batu dira: Aita Santua ta Errusiako Tsarra, Metternich eta Guizot, Frantziako erradikalak eta alemandar sasi-zaindariak.

Zein oposizioko alderdia ez dute jo komunistatzat agintaritzan dauden bere etsaiak? Zein oposizioko alderdiak ez die ezarri komunistar irain-izena heuren kontrarioei, nahiz oposizioaren ordezko aurrenetakoak izan, nahiz atselariak?
Oposizioko zein alderdi ez dute botereko bere etsaiek komunistatzat jo? Oposizioko zein alderdik ez die komunista irain-izena ezarri heuren kontrakoei, nahiz oposizioko ordezko aurrenetakoak izan, nahiz atselariak?

Agiri komunistak hainbat argitalpen izan zituen 1872tik 1890era.

[aldatu] Eduki politikoa

Hitzaurrean behar historikoaren gaia jorratzen zen, honako esaldiak laburtua: Orain arteko historiako gizarte guztien historia, klaseen arteko borrokaren historia da.

Agirian deskribaturiko programari sozialismo esaten zaio. Jarraitu beharreko politiken artean lurraren jabetzaren deuseztatzea, zerga progresiboak, hezkuntza publiko eta unibertsala, eta produkzio eta garraio baliabideen nazionalizazioa aurkitzen dira, besteak beste. Politika hauek gobernu iraultzaile batek ezarriko lituzke, eta egileen arabera estatu eta klase gabeko gizarte bat ekarriko lukete, komunismoa hain zuzen ere. Agiri komunistak familia burgesaren deuseztatzea ere aipatzen du, gizarte erlazioak agituratzeko beste erak proposatuz (beranduago amodio askea izendatuko zenaren iturria).

Agiriaren zati garrantzitsu batek, sozialismotik komunismorako transizioaz aritzen da:

Garapenaren ondorioz, klase desberdintasunak desagertzen direnean, eta produkzio guztia nazio osoaren esku dagoenean, botere publikoak bere izakera politikoa galduko du. Botere politikoa klase batek besteak zapaltzeko antolatu den boterea baino ez da. Proletargoak, burgesiaren kontrako borrokan, klase bezala antolatzera bultzatuta aurkitzen bada; iraultzaren bitartez klase nagusi bihurtzen bada eta honen ondorioz produkzioaren baldintza zaharrak deuseztatzen baditu, orduan, baldintza hauen deuseztatzearekin batera klaseen arteko kontrakotasunak eta klaseak berak deuseztatuko ditu, eta ondorioz bere nagusitasun bera ere ezeztatuko du.

Sozialismotik komunismorako transizio honengatik kritika ugari jaso izan ditu agiri komunistak, batez ere Sobietar aroa hasi zenetik. Anarkista, liberal eta kontserbadoreek beti galdetu izan dute nola izango zen posible estatu iraultzaileak bere botere propioa bertan behera uztea. Izan ere, bai botere-erakarpenaren ikuspegi tradizionalak bai botereari buruzko ikerketa garaikideek aditzera ematen dutenez, badirudi botere politikoa lortu duen talde antolatu orok botere horrek suposatzen duen pribilegioa mantentzeko joera duela, pribilegio horiek bertan behera uzti beharrean (baita pribilegio horiek iraultzaren eta berdintasunaren izenean lortu direnean ere).

Marxisten erantzunaren arabera transizioko estatu sozialista hau beti ere demokratikoa izango litzateke, eta boterearen bertan behera uzte hori pixkanaka egingo litzateke, gero eta botere gehiago jendearengan utziz (lehenago jendeak aukeratutako ordekarien eskutan zegoen boterea). Beste hitzetan, sozialismoa komunismo bihurtzen doa ordezkaritzan oinarritutako demokrazia, demokrazia zuzenean bihurtzen doan heinean.

Agiria horrela amaitzen da:

Komunistek ez dute duintat hartzen beren ideiak eta helburuak izkutzatzea. Horregatik adierazten dute beren helburuak egungo gizarte antolaketa bortizkeriaren bidez aldatuz soilik lor daitezkela. Buru diren klaseek dardara egin dezatela Iraultza Komunistaren aurrean. Proletargoak ez du ezer galtzerik, lotzen dituen kateak baino. Badute, ordea, irabazteko, mundu oso bat.
Herrialde guztietako langileak, elkar zaitezte!

[aldatu] Herrialde modernoetan eragina

Agiri komunistan proposaturiko hainbat neurrik gaur egun indarrean daude herri kapitalista garatu askotan. Mendebaldeko herrialde kapitalista gehienetan neurri hauek hedatu dira:

  • Zerga sistema progresiboa.
  • Estatuaren bankuen zentralizazioa.
  • Hezkuntza publiko unibertsala
  • Lur-jabetzaren erreforma.

[aldatu] Kanpo loturak

Our "Network":

Project Gutenberg
https://gutenberg.classicistranieri.com

Encyclopaedia Britannica 1911
https://encyclopaediabritannica.classicistranieri.com

Librivox Audiobooks
https://librivox.classicistranieri.com

Linux Distributions
https://old.classicistranieri.com

Magnatune (MP3 Music)
https://magnatune.classicistranieri.com

Static Wikipedia (June 2008)
https://wikipedia.classicistranieri.com

Static Wikipedia (March 2008)
https://wikipedia2007.classicistranieri.com/mar2008/

Static Wikipedia (2007)
https://wikipedia2007.classicistranieri.com

Static Wikipedia (2006)
https://wikipedia2006.classicistranieri.com

Liber Liber
https://liberliber.classicistranieri.com

ZIM Files for Kiwix
https://zim.classicistranieri.com


Other Websites:

Bach - Goldberg Variations
https://www.goldbergvariations.org

Lazarillo de Tormes
https://www.lazarillodetormes.org

Madame Bovary
https://www.madamebovary.org

Il Fu Mattia Pascal
https://www.mattiapascal.it

The Voice in the Desert
https://www.thevoiceinthedesert.org

Confessione d'un amore fascista
https://www.amorefascista.it

Malinverno
https://www.malinverno.org

Debito formativo
https://www.debitoformativo.it

Adina Spire
https://www.adinaspire.com