John Ronald Reuel Tolkien
Wikipedia(e)tik
John Ronald Reuel Tolkien Hegoafrikan jaio zen 1892ko urtarrilaren 3an, eta Oxford-en 1973ko irailaren 2an hil zen. Filologoa eta fantasia epikoko idazle ingeles ospetsua izan zen. "Hobbit-a", "Eraztunen Jauna" (Tolkien hain ospetsua bihurtu zuen lana) eta "Simarillion-a" (J.R.R. Tolkien hil eta gero, bere hirugarren semeak, Christopher Tolkienek, argitaratuta) idazteagatik ezaguna da. Hiru lan hauek urrutiko lurralde baten mitologia osoa kontatzen dute; "Silmarilliona" lehenengo atala zen, "Hobbita" bigarrena eta "Eraztunen Jauna" hirugarrena. "Simarilliona" Tolkien hil eta gero argitaratu zen liburuaren formatu komertzial urriarengatik eta egileak bere idazkiei egiten zizkien etengabeko aldaketak zirela medio. "Silmarilliona"-ren istorioetako asko ez zeuden "amaituta", Tolkienek hitzari ematen zion zentzuan.
Oxford Unibertsitatean Antzinako Ingelesa irakatsi zuen 1925etik 1945 arte, eta Ingeleseko hizkuntza eta literatura 1945etik 1959 arte. Katolikoa, C. S. Lewis-ekin The Inklings talde literarioan parte hartzen zuen. Haren lanaren ospe irunkor eta zabalak egungo fantasia generoaren aita bihurtu du Tolkien. Izan ere, aipatutako liburuak Arda mundu mitologikoan kokatzen dira.
Artikulu hau pertsona baten biografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |