Ebooks, Audobooks and Classical Music from Liber Liber
a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z





Web - Amazon

We provide Linux to the World


We support WINRAR [What is this] - [Download .exe file(s) for Windows]

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
SITEMAP
Audiobooks by Valerio Di Stefano: Single Download - Complete Download [TAR] [WIM] [ZIP] [RAR] - Alphabetical Download  [TAR] [WIM] [ZIP] [RAR] - Download Instructions

Make a donation: IBAN: IT36M0708677020000000008016 - BIC/SWIFT:  ICRAITRRU60 - VALERIO DI STEFANO or
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions
Esperanto - Wikipedia

Esperanto

Wikipedia(e)tik

Esperanto
Non mintzatzen den: Mundu zabalean
Guztira hiztunak: 100.000 eta 3 milioi artean (ia beti bigarren hizkuntza) eta jaiotzezko 2000 hiztun inguru 
Rankina: ez da agertzen
Hizkuntza familia: Hizkuntz eraikia 
Estatus ofiziala
Hizkuntza ofiziala: ez du
Araugilea: Akademio de Esperanto
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1: eo
ISO 639-2: epo
ISO/FDIS 639-3: epo 

Esperantoa da munduan zabalduen dagoen nazioarteko hizkuntza "eraikia" edo "artifiziala".

Esperanto bandera
Handitu
Esperanto bandera

Zamenhof-ek sortu zuen Lurreko bigarren hizkuntza amankomuna izateko helburuarekin, erraza eta malgua, elkarrekiko ulertzea eta bakea lortzeko asmoz. Sortzaile honek "Doktoro Esperanto" ezizena erabili zuen "Unua Libro" 1887an argitaratzean.

Bultzatzaileen artean, Leo Tolstoy idazlea dago.

Gaur egun esperantoa erabilera zabala dauka, bidaiatzea, elkarridazketa, kultur trukea eta hizkuntza irakasketa hauen artean. Ehun mila eta hiru milioi arteko hiztuneria du mundu osoan zehar, zeinen artean 2.000 inguru jaiotzezko hiztunak baitira.

[aldatu] Historia

  • 1859: Abenduaren 15ean Ludwik Lejzer Zamenhof jaio zen Białystok-en (orduko Errusiako inperioan).
  • 1887: Uztailean lehenengo gramatika argitaratu zuen errusieraz Varsovian, "Unua Libro" ("Lehen Liburua") alegia.
  • 1888: Leo Tolstoy idazlea zale goiztiar bihurtu zen.
  • 1894: Shakespeare-ren "Hamlet" liburuaren itzulpena, "Hamleto: reĝido de Danujo", argitara eman zuen Zamenhof-ek.
  • 1905: lehendabiziko kongresua antolatu zuten Boulogne-sur-Mer hirian (Frantzia). Bertan, "Fundamento de Esperanto" gramatika errebisatua aurkeztu zuten. Ordutik, jardunaldiak urtero burutu egiten dituzte, Munduko bi gerren parantesia kenduta.
  • 1906: Maiatzaren 20an "Grupo Esperantista de Bilbao" delakoa Bilbon fundatu zuten, gaur egun ere aktiboa dena.
  • 1908: Hector Hodler kazetari suitzarrak eta beste lagun batzuek Universala Esperanto-Asocio (UEA) eratu zuten. Erakunde honek bulegoa dauka Nazio Batuen Erakundearen eraikinean, New York City-n.
  • 1917: Apirilaren 14an Zamenhof hil zen Varsovia-n (Polonia).
  • 1920: Lehenengo aldizkaria itsuentzat, "Aŭroro", hasi ziren kaleratzen Txekoslovakia-n. Gaur egun oraindik argitaratzen dute.
  • 1924: Oomoto izeneko erlijio mugimendu japoniarra hasi zen aldizkariak eta liburuak kaleratzen Esperantoz, euren hizkuntza nagusia izanda.
  • 1926: "La Sankta Biblio", Bibliaren itzulpena, argitaratu zuten.
  • 1934: Esperantoren Entziklopedia hasi ziren kaleratzen Budapest-en.
  • 1936: Alemanian, naziek debekatu zuten.
  • 1937: Esperantozaleen lehen hilketa masiboa Sobiet Batasunean.
  • 1938: Tutmonda Esperantista Junulara Organizo (TEJO) edo Munduko Esperantozale Gazteen Erakundea sortu zuten.
  • 1954: UNESCO hasten ditu aholku-harremanak UEA-rekin.
  • 1966: Pasporta Servo edo Pasaporte Zerbitzua hasi ziren erabiltzen.
  • 1968: Insulo de la Rozoj izeneko errepublikak (Adriatiko itsasoan) Esperanto hartu zuen hizkuntza ofizialtzat. Italiako armadak egitasmoa desegin zuen.
  • 1975: Iran-en modu azkar eta bitxian zabaldu zen.
  • 1987: ehungarren urteurrena ospatu zuten 6.000 esperantozalek Varsovia-n.
  • 1991: Lehen biltzarre pan-afrikarra Togon.
  • 1999: William Auld esperantozko poeta izendatu zuten Literatur Nobel Sarirako. Urte berean, "Memoraĵoj de Eŭska Bovino" argitaratu zuten, Bernardo Atxagaren "Behi euskaldun baten memoriak" liburuaren bertsioa.
  • 2001: Vikipedio egitasmoa abian hasi zen internet-en. Urte berean, "La Baptofilino" karrikaratu zuten, Jon Miranderen "Haur Besoetakoa" lanaren itzulpena.


[aldatu] Kanpo loturak


Wikipedia
Hizkuntza honek bere Wikipedia du.
Bisita ezazu.
Our "Network":

Project Gutenberg
https://gutenberg.classicistranieri.com

Encyclopaedia Britannica 1911
https://encyclopaediabritannica.classicistranieri.com

Librivox Audiobooks
https://librivox.classicistranieri.com

Linux Distributions
https://old.classicistranieri.com

Magnatune (MP3 Music)
https://magnatune.classicistranieri.com

Static Wikipedia (June 2008)
https://wikipedia.classicistranieri.com

Static Wikipedia (March 2008)
https://wikipedia2007.classicistranieri.com/mar2008/

Static Wikipedia (2007)
https://wikipedia2007.classicistranieri.com

Static Wikipedia (2006)
https://wikipedia2006.classicistranieri.com

Liber Liber
https://liberliber.classicistranieri.com

ZIM Files for Kiwix
https://zim.classicistranieri.com


Other Websites:

Bach - Goldberg Variations
https://www.goldbergvariations.org

Lazarillo de Tormes
https://www.lazarillodetormes.org

Madame Bovary
https://www.madamebovary.org

Il Fu Mattia Pascal
https://www.mattiapascal.it

The Voice in the Desert
https://www.thevoiceinthedesert.org

Confessione d'un amore fascista
https://www.amorefascista.it

Malinverno
https://www.malinverno.org

Debito formativo
https://www.debitoformativo.it

Adina Spire
https://www.adinaspire.com