Ebooks, Audobooks and Classical Music from Liber Liber
a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z





Web - Amazon

We provide Linux to the World


We support WINRAR [What is this] - [Download .exe file(s) for Windows]

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
SITEMAP
Audiobooks by Valerio Di Stefano: Single Download - Complete Download [TAR] [WIM] [ZIP] [RAR] - Alphabetical Download  [TAR] [WIM] [ZIP] [RAR] - Download Instructions

Make a donation: IBAN: IT36M0708677020000000008016 - BIC/SWIFT:  ICRAITRRU60 - VALERIO DI STEFANO or
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions
Kasio - Wikipedia

Kasio

Wikipedia(e)tik

Kasio (latinez Gaius Cassius Longinus) (K. a. 85ean - K. a. 42an) Antzinako Erromako senataria izan zen, Zesarren kontrako konspirazioa hasi zuena hain zuzen ere.

Kasioren estreineko urteei buruz gutxi jakiten da. Marko Brutoren arrebaorde batekin ezkondu zen. Filosofia ikasi zuen Arkelao maisuarekin Rodasen.

Bere lehen postua administrazioan Krasoren agintaldipean lortu zuen. Krasorekin Siria probintziara joanda, saiatu zen Krasoren estrategia militarra aldatzen. Base bat eraikitzea eraso zuzena baino hobesten zuen Kasiok. Krasok, halere, armada Karre batailara eraman zuen. Ondorioa erabateko suntsipena izan zen. Borrokan Kraso bera hil zen. Kasiok armadaren apurrak biltzea lortu zuen. Hurrengo bi urteetan, Kasio Siriako gobernaria izan zen eta mugak partiarren erasoetatik defenditu zituen. Zizeronek, Ziliziako gobernatariak, Kasioren ahaleginak eskertu zizkion.

Erromara itzulitakoan, Zesar eta Ponpeioren arteko gerra piztu izanak Kasioren auziperatzea, extorsioa leporatuta, saihestu zuen. K. a. 49an plebeko tribuno izendatu zuten, eta Optimates-ekin bat egin zuen Zesarrek Rubicon ibaia zeharkatu zuenean. Ponpeioren itsas-armadaren buruan, Sizilian garaipena eskuratu zuen. Ponpeioren porrota eta gero, Zesarrek atzeman eta amore ematera behartu zuen.

Egipton Zesarren aldean borrokatu zuen ondoren, Erromara bueltatu zen, kargurik gabe. K. a. 44an, berriz, pretor peregrino izendatu zen. Marko Bruto pretor urbano izendatu izanak biziki samindu zuen, eta diktadorearekiko gorrotoa hazi zitzaion. Zesarren barkapena gorabehera, Kasio urrun nahiago zuen, eta Siriako probintzia hurrengo urterako agindu zion. Izan ere, Kasio Zesarren kontrako konspiratzaile sutsuena izan zen. K. a. 44ko martxoaren 15ean Zesar hiltzerakoan, Kasiok aurpegian sastatu zuen.

Zesarren hilketaren ondotik, Marko Antoniok eskuratu zuen boterea, eta iritzi publikoa hiltzaileen aurka bultzatu zuen. Senatuak Zireneko agintea eman zion Kasiori, Erromatik urruntzeko asmotan. Kasiok errefusatu zuen halako probintzia txiki baten gobernua. Herbestea Marko Antonioren diktadura baino nahiago zuela esanda, Siriara joan zen. Hala ere, Senatuak, Marko Antonioren atsekaberako, Siriako gobernaria izendatu zuen Kasio.

Bigarren triunbirato osatzerakoan, Marko Brutok deitu zion Kasiori. Triunbiroak ekialdean erasotzea erabaki zuten. Marko Antonio eta Oktavio Mazedoniara joan ziren matxinoei aurre egiteko. Marko Brutok arrakasta lortu zuen Oktavioren kontra. Kasiok, ordea, Marko Antoniok garaituta eta Brutoren garaipena ezagutu gabe, bere burua hil zuen. "Azken erromatarra" deitu zion Marko Brutok, arranguratsu.

Our "Network":

Project Gutenberg
https://gutenberg.classicistranieri.com

Encyclopaedia Britannica 1911
https://encyclopaediabritannica.classicistranieri.com

Librivox Audiobooks
https://librivox.classicistranieri.com

Linux Distributions
https://old.classicistranieri.com

Magnatune (MP3 Music)
https://magnatune.classicistranieri.com

Static Wikipedia (June 2008)
https://wikipedia.classicistranieri.com

Static Wikipedia (March 2008)
https://wikipedia2007.classicistranieri.com/mar2008/

Static Wikipedia (2007)
https://wikipedia2007.classicistranieri.com

Static Wikipedia (2006)
https://wikipedia2006.classicistranieri.com

Liber Liber
https://liberliber.classicistranieri.com

ZIM Files for Kiwix
https://zim.classicistranieri.com


Other Websites:

Bach - Goldberg Variations
https://www.goldbergvariations.org

Lazarillo de Tormes
https://www.lazarillodetormes.org

Madame Bovary
https://www.madamebovary.org

Il Fu Mattia Pascal
https://www.mattiapascal.it

The Voice in the Desert
https://www.thevoiceinthedesert.org

Confessione d'un amore fascista
https://www.amorefascista.it

Malinverno
https://www.malinverno.org

Debito formativo
https://www.debitoformativo.it

Adina Spire
https://www.adinaspire.com