Real Sociedad
Wikipedia(e)tik
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||
Ezizena(k) | Txuri-urdin | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hiria | Donostia (Gipuzkoa) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Sorrera | 1909 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Futbol Zelaia Izena Irekiera Edukiera |
Anoeta 1993 32.000 |
||||||||||||||||||||||||||||||||
Presidentea | Miguel Fuentes Azpiroz | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea | Miguel Anjel Lotina | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | La Liga | ||||||||||||||||||||||||||||||||
2005-06 | La Liga, 16. | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||
www.realsociedad.com |
Real Sociedad edo Erreala (talde berak, Reala izena erabiltzen du), Donostiako futbol talde garrantzitsuena da.
Eduki-taula |
[aldatu] Historia
- 1909an, "Club Ciclista de San Sebastián" izenarekin, Espainiako Txapelketa lortu zuen, Español de Madrid taldeari 3 eta 1 irabazita. Irailaren 7an jaio zen ofizialki, Adolfo Saenz presidente zela.
- 1910eko otsailaren 11n, Alfonso XIII.a Espainiako erregeak Errege titulua eman zion taldeari, "Real Sociedad" bihurtuz.
- 1913ko urriaren 5an Atotxa estadioa inauguratu zuten, 80 urtez Errealaren zelaia izango zena.
- 1918ko apirilaren 25ean Gipuzkoako Federazioa sortu zuten, presidentea Salvador Diaz Iraola zela (Benito Diaz ospetsuaren anaia zena).
- 1923an Lippo Hertzka hungariarra hasi zen taldea entrenatzaile, modu profesionalean aritu zen lehena. Urte bereko martxoaren 18an Realak 2 eta 1 irabazi zion Irungo Real Union-i San Mames-en, Gipuzkoako Txapelketa erdietsiz. 1924-25, 1926-27 eta 1928-29 denboraldietan ere nagusitu zen Reala txapelketa hartan.
- 1928an galdu zuen Espainiako Txapelketaren finala, Santander-ren, FC Barcelonaren aurka.
- 1929an amaitu zen lehenengo Espainiako Liga, Reala laugarren postuan gelditu zela. Liga hartako golegile nagusia ("pichichi"), Paco Bienzobas jokalari txuri-urdina izan zen.
- 1931ko ekainaren 27an, Espainiako II.Errepublika garaian, "Donostia F.C." izena hartu zuen klubak. Erregearen koroaren ordez, Donostiako ezkutua paratu zuen.
- 1935ean lehenengo aldiz bigarren mailara jaitsi ziren.
- 1936an, Espainiako Gerra Zibila zela-eta, Liga bertan behera gelditu zen.
- 1941eko urtarrilaren 8an, Realak (ordurako "Real Sociedad" izena berreskuratuta) inoiz partida batean sartu duen gol kopuru handiena lortu zuen, Valladoliden kontra 14 eta 2 irabaziz. Urte hartatik 1948 arte jaitsi eta igo ibili zen Lehen eta Bigarren mailen artean.
- 1946-47 denboraldian Benito Diaz entrenatzaileak "WM" sistema ingelesa lehenengo aldiz erabili zuen, Espainiako Ligan ezagutu gabekoa zena.
- 1951ko maiatzaren 27an Kopako txapeldunorde gelditu ziren, finalean FC Barcelonaren aurka galduta (3 eta 0). Urte haietan Ligako Lehenengo Mailan sendotu zen taldea.
- 1957an San Sebastián C.F. taldea sortu zuten, aurrerantzean "Sanse" izenaz ezaguna izan dena, bigarren talde gisan. Helburua, lehenengo talderako jokalariak lantzea.
- 1961-62 denboraldian jaitsi zen berriro, eta azkeneko aldiz, Bigarren Mailara. Bost urte igaro zituzten bertan.
- 1967ko apirilaren 23an lortu zuten, azkenean, Maila nagusirako igoera, Andoni Elizondo entrenatzailea zela. Handik aurrera taldea maila honetan sendotu zen, gaur arte.
- 1974ko azaroaren 18an Europako txapelketa batean lehenengo aldiz jokatu zuten, Atotxan eta Banik Ostrava talde txekiarraren kontra (0 eta 1 galdu zuten).
- 1979-80 denboraldian Errealak, Alberto Ormaetxea entrenatzaile zuela, partidarik galdu gabeko errekorra lortu zuen Ligan: 32 norgehiagokoa hain zuzen ere. Hala ere, hurrengo urte arte itxaron behar izan zuten lehenengo Liga txapelketa eskuratzeko. Urte hartan, aldiz, Europako lehendabiziko garaipena erdietsi zuten, Milango Inter-ren aurka (2 eta 0).
- 1981ko apirilaren 26an, Gijón-en, Ligako txapeldun izaten lortu zuten historian lehenengo aldiz, Sporting-en aurka berdindu ostean, Zamorak azken minutuetan lortutako gol mitikoari esker. Taldean historiako jokalaririk garrantzitsuenetarikoak zebiltzan urte haietan: Arconada, Zamora, Lopez Ufarte eta Satrustegui tartean.
- 1982an bigarren Liga txapelketa eskuratu zuen taldeak, aurreko urtean lortutako arrakasta berrituz.
- 1983an Superkopa irabazi zuen, Real Madrid finalean gainditu ondoren (4-1). Urte hartan ere, Europako Kopan, final-erdietara iritsi zen taldea, inoizko urrunen. Alemaniako Hanburg-en aurka galdu zuten final handira sartzeko aukera.
- 1987an Errege Kopa lortu zuten Zaragozan, Atlético de Madrid partida ondoko (2-2) penaltien bidez garaitu ondoren. J. B. Toshack-en urte arrakastatsuak ziren hau eta ondokoak, Bakero, Begiristain edo López Rekarte jokalariak tartean zeudela.
- 1988an Errege Koparen finalera ailegatu ziren bigarren aldiz jarraian. Oraingo honetan FC Barcelonak (hirugarren aldiz txuri-urdinen historian) eragotzi zien trofeoa lortzea. Bestalde, Ligan ere azpitxapeldun gelditu ziren.
- 1989an UEFA-ko final-laurdenetaraino iritsi ziren, inoizko urrutien. Alemaniako beste talde batek, Stuttgart-ek oraingoan, blokeatu zieten aurrerako bidea.
- 2003an, aurreko urteetan Bigarren Mailara ez jaisteko lanak eduki ondoren, denboraldi bikaina burutu zuten eta Liga txapeldunorde izan ziren azkenean, Real Madrid-en atzetik. Denoueix zen orduko entrenatzailea, eta aipatzeko jokalarien artean Xabi Alonso, De Pedro, Kovacevic eta Nihat zeuden.
- 2006an, errealak aldaketa ugari jasan ditu. Hasteko 5 fitxaje berri egon dira, Gerardo, Malagako lateral ezkerra, Bravo, Colo Colo taldetik etorritako atezain gaztea, Diego Rivas, Getafeko erdilaria, Fabio Felicio erdilari portugaldarra eta Juanito, Alaveseko atzelaria. Gainera Gabilondo, Boris eta Barkero taldetik joan dira.
[aldatu] Ereserkia
- Txuri-urdin
- Txuri-urdin maitea
- Txurri-urdin
- Txuri-urdin Aurrera
- Beti, Beti maite
- maite, maitea
- Donostia, donostiarra
- (bis)
- Aurrera mutilak!
- Aurrera Gipuzkoa!
- Aurrera txuri-urdinak!
- (bis)
- Gazte, gazte, gazte,
- gazte, gaztedi,
- Gaztedi aupa!
- Aupa mutilak!
- Gazte, gazte, gazte,
- gazte, gaztedi,
- Gaztedi txuri-urdinak!
- (bis)
[aldatu] 2006/2007 denboraldiko taldea
- (1) Asier Riesgo
- (2) Gerardo Garcia
- (3) Mikel Gonzalez
- (4) Diego Rivas
- (5) Juan Jesus Gutierrez (Juanito)
- (6) Mikel Labaka
- (7) Igor Jauregi
- (8) Gaizka Garitano
- (9) Darko Kovacevic
- (10) Alvaro Novo
- (11) Mikel Aranburu
- (12) Morten Skoubo
- (14) Aitor Lopez Rekarte
- (15) Ion Ansotegi
- (16) Garikoitz Uranga
- (17) Fabiano Rossatto
- (18) Daniel Cifuentes
- (19) Javier Garrido
- (20) Fabio Felicio
- (21) Dalibor Stevanovic
- (22) Mikel Alonso
- (23) Iñigo Diaz de Cerio
- (24) Xabier Prieto
- (25) Claudio Bravo
[aldatu] Futbol zelaia
Anoetako Futbol Zelaia 1993ko abuztuaren 13an inauguratu zuten. 32.000 pertsonarentzako tokia du. Zelaiak 105 m. luzeran eta 70 m. zabaleran ditu. Futbolerako erabiltzeaz gain, atlestismorako ere prestatuta dago.
Errealak partida ofizialak bertan jokazten ditu, baina entrenatzeko Zubietako zelaiak erabiltzen ditu (Lasarte ondoan). Bertan, saskibaloi kokalekuak ere badaude, bai eta errehabilitaziorako eremua, proiekzio aretoak eta gimnasioa ere.
[aldatu] Palmaresa
- 1909: Kopa Txapelketa.
- 1980-81: Liga Txapelketa.
- 1981-82: Liga Txapelketa.
- 1982-83: Superkopa Txapelketa.
- 1987: Kopa Txapelketa.
[aldatu] Markarik onenak
[aldatu] Jokalari onenak
Artikulu nagusia: Errealeko jokalarien zerrenda
- John Aldridge
- Periko Alonso
- Xabi Alonso
- Luis Miguel Arconada
- Mariano Arrate
- Jose Mari Bakero
- Txiki Begiristain
- Paco Bienzobas
- Gheorghe Craioveanu (Gica)
- Alberto Gorriz
- Meho Kodro
- Darko Kovacevic
- Roberto Lopez Ufarte
- Jesus Mari Satrustegui
- Jesus Mari Zamora
- Valery Karpin
[aldatu] Entrenatzaile Onenak
Artikulu nagusia: Errealeko entrenatzaileen zerrenda
- Benito Diaz
- Andoni Elizondo
- Rafael Iriondo
- José Antonio Irulegi
- Alberto Ormaetxea
- John Benjamin Toshack
- Raynald Denoueix
[aldatu] Beste Sekzioak
- Emakumezkoen belar hokeya: 1932an sortua, sekzio hau izan da guztien artean arrakastatsuena historia osoan, nahiz eta hemen bazter batean agertu. 1992, 1996 eta 2000. urteetako Joko Olinpikoetan Errealeko hainbat jokalarik hartu zuten parte, eta Bartzelonako Olinpiadetan Urrezko Domina ere lortu zuten bost jokalarik Espainiako taldearekin.
Hiruna aldiz irabazi dituzte hala Liga txapelketa (1992/93, 1997/98 eta 1998/99an) nola Erreginaren Kopa (1986/87, 1993/94 eta 2001/02an). Aretoko hockeyan, aldiz, 4 aldiz izan dira txapeldunak (1976/77, 1980/81, 1991/92 eta 1997/98an).
Jokalari aipagarriak: Teresa Motos (Klubaren Urre eta Diamantezko Domina), Nagore Gabellanes, Maider Telleria, Silvia Manrique, Mª Carmen Barea, Arantza Urruzuno (Klubaren Urrezko domina), Mari Ayestaran (Klubaren Urrezko domina), Begoña Larzabal, Elena Urkizu eta Erdoitza Goikoetxea.
- Atletismoa: 1914tik dago martxan sekzioa. Aipatzeko atletak, historian zehar, ondokoak ditugu: Jose Luis Elosegi, Fernando Aguilar, Arantza Vega, Felix Mendizabal, Diego Ordoñez, Jose Luis Falcon, Ramon Cid, Juan Jose Prado eta Mikel Odriozola.
- Gizonezkoen belar hockeya: 1916 inguruan abiatua. Palmares oparoa dauka sekzioak, baina ez emakumezkoena bezain distiratsua: Gipuzkoako Txapelketa (1960/61, 1961/62, 1964, 1965, 1966/67, 1976/77, 1981/82, 1982/83, 1983/84 eta 1985/86), Euskal Kopa (1928, 1929/30), Errege Kopa (1919), Espainiako txapelketa (1929/30).
- Pilota: Besteak beste, Errealeko hurrengo pilotariek ospea lortu dute historian zehar: Jesus Gurrutxaga, Juan Cruz Artola, Lucio Unanue, Jose Eugenio Fernandez, Ramón Ezkurdia, Oscar Herrera eta Javier Letamendia.
- Urpeko jarduerak: 1968an abiatuak. "Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloa" delako zinemaldia antolatzen dute urtero, Europa mailan ezaguna dena.