Zenbaki lehen
Wikipedia(e)tik
Zenbaki lehenak, bata (1) eta bere buruarekin bakarrik zatigarriak diren zenbakiak, zenbaki arrunten multzoaren azpimultzo bat osatzen dute. Aurreneko hogei zenbaki lehenak 2, 3, 5, 7, 11, 13, 17, 19, 23, 29, 31, 37, 41, 43, 47, 53, 59, 61, 67 eta 71 dira. Bata ez da lehena, zatitzaile bakarra duelako, eta zero ere ez, zeroz zatigarri zenbakirik ez dagoelako.
Aritmetikaren oinarrizko teorema, edozein zenbaki arrunt positiboaren faktorizazio lehenen bidez egin dezakela baieztatzen du; halaber, faktorizazio hau bakarra dela.