Bakio
Wikipedia(e)tik
Bakio |
|||
---|---|---|---|
Bizkaia | |||
Herriko bandera edo armarria baduzu, sakatu hemen irudia Commons-era igotzeko |
|||
Izen ofiziala | Bakio | ||
Antolaketa
Estatua
Autonomia Erkidegoa Foru Probintzia Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Bizkaia Uribe Kosta |
||
Posta kodea | 48.130 | ||
Koordenatuak Garaiera Azalera Biztanleria Dentsitatea |
I-M - m 16,78 km² 2.024 (2005) 120,62 bizt/km² |
||
Herritarra | bakiotar | ||
Alkatea | Txomin Renteria Fernández (EAJ) |
||
www.bakio.org/ | |||
Bakio Bizkaiko udalerria da. 2005eko datuen arabera 2.024 biztanle dauzka. Estepona ibaiak mendebaldetik zeharkatzen du herria.
Eduki-taula |
[aldatu] Inguru naturala eta Klima
Iparraldean Bizkaiko golkoarekin egiten du muga, mendebaldean Lemoiz eta Maruri-Jatabe herriekin, ekialdean Bermeoko udalerriarekin, eta hegoaldean Mungiarekin.
Herriaren erdigunea Basigo izeneko gunean aurkitzen da, herriaren gainerako azaleran baserri bananduan egon ziren. 1950. etik aurrera, turismoa garatu zen einean, etxebizitza ugari eraiki ziren hondartzako gunean, gehienak Bilbotik etorritako bizilagunen udarako etxebizitzak.
[aldatu] Historia
Historian zehar herriaren iharduera ekonomiko nagusia nekazaritza izan da beti. Arrantzak garrantzi txikia izan du beti. 1927. urtean Bakiok Zubiaur eta San Pelaioko auzoak bereganatu zituen Bermeorengandik. 1950ko hamarkadatik aurrera herrian aldaketak hasi ziren, etxebizitza blokeak eraiki ziren baserrien ordez, eta hondartzako gunea apartamentu eta etxe berriez bete zen.
Askotan etxebizitza berrien eraikitzeak ez zekartzan zerbitzu eta azpiegituren eraikuntza, eta horrek arazoak sortu zituen. 1990eko hamarkadatik aurrera gauzak asko hobetu dira herrian. Espaloiak eraiki dira, ur zikinak garbitzeko araztegia (Bizkaian eraiki zen lehenetarikoa), eta azken aldian Babes Ofizialeko Etxebizitzak.
Etorkizunari begira hainbat proiektu daude egiteke, kirol portua, golf zelaia, eta ehundaka etxebizitza berri.
[aldatu] Hauteskundeak
Bakioko alkatea Txomin Renteria da, Eusko Alderdi Jeltzalekoa. 2003ko udal hauteskundeetan EAJk 845 botu lortu zituen eta 8 zinegotzi, EAk 161 botu lortu zituen eta zinegotzi bakarra. Zinegotzirik lortu ez zuten alderdien artean, EBk 71 botu, PPk 55 botu eta PSEk 13 botu.
Baliogabeko botoak 190 izan ziren eta zuri bozkatu zutenak 13. Aipagarria da baliogabeko botoek izan zuten gorakada, ezker abertzaleak hauteskundeetara aurkezturiko zerrendak Espainiako Auzitegi Nazionalak baliogabe utzi eta gero.
[aldatu] Jaiak
- San Juan Dolozak, Abuztuaren 29a.