Bermeo
Wikipedia(e)tik
Bermeo |
|||
---|---|---|---|
Bizkaia | |||
|
|||
Izen ofiziala | Bermeo | ||
Antolaketa
Estatua
Autonomia Erkidegoa Foru Probintzia Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Bizkaia Busturialdea |
||
Posta kodea | 48.370 | ||
![]() |
|||
Koordenatuak Garaiera Azalera Biztanleria Dentsitatea |
I - M 0-696 m 34,12 km² 17.049 (2006) 496,15 bizt/km² |
||
Sorrera | 1236 | ||
Herritarra | bermeotar | ||
Alkatea | Juan Karlos Goienetxea Beitia (EA) |
||
www.bermeo.org | |||
Bermeo Bizkaiko kostaldeko udalerria da, Busturialdean kokatua.
17.000 biztanle inguru du. Bermeoren ekonomia, arrantzaren inguruko sektorean oinarritzen da, arrain-kontserbagintza gehien bat. Betidanik herri arrantzalea izanik, 2006 urtetik aurrera kirol portua berria du. Merkatal eta arrantza portu ere badu. Errepideak Gernikara, Mungiara eta Bakiora ditu.
Bertan dagoz Izaro, Akatxe eta Gaztelugatxe.
Eduki-taula |
[aldatu] Bermeotar ezagunak
- Teodoro Anasagasti (1880-1938) arkitektoa
- Jose Maria Urtzelai (1903-1979) margolaria
- Nestor Basterretxea (1924-) margolari, eskultore eta zinegilea
- Josu Erkoreka (1960-) EAJ-ko eleduna Espainiako Kongresuan
- Antonio Karmona Herrera (1968-) futbolaria (Deportivo Alavés eta Eibar)
[aldatu] Historia
Bermeori buruzko agiririk zaharrena Iñigo Lopez "Ezquerra", Bizkaiko lehen jaunak eta haren emazte Toda andreak Gaztelugatxeko, Bakioko eta Bermeoko etxalde batzuk San Juan de la Peña monasterioari ematerakoan egin zena da.
Handik urte batzuetara, 1082an, barriro agertu zen Bermeo izena, Lope Iñigez, Bizkaiko bigarren jaunak, eta bere emazteak, Tekla andreak, San Millan de la Cogollako monasterioari eliza ematerakoan "Sancti Michaelis Arcangel in Portu de Vermelio" ipini zutenean. Agiriok Bermeoren aintzinatasuna erakusten digute, baina askoz ere urrunagora joan gintezkeen.
Lope Diaz II.a Harokoa, Bizkaiko jaunak eman zion Logroñoko Forua, eta hiribildu izendatu zuen, eta agiriak datarik ez eduki arren, badirudi 1236an egin zela. Alfontso Jakintsua erregeak, Orozkoko haraneko Untzueta gazteluaren setioan zegoenean, 1277ko abuztuaren 12an, aurreko foru hori berretsi zuen. Geroago, 1285eko martxoaren 18an, Lope Diaz III de Haro, Bizkaiko zortzigarren jaunak, zabaldu eta hobetu egin zuen foru hori. Jaun Tellok ere zabaldu zuen forua 1366ko apirilaren 25ean eman zion pribilegioari esker.
Bizkaiko jaun batzuek, artean Gaztelako erregeak be bazirela, Bermeoko Santa Eufemia elizan sinatu zituzten lege zaharrak edo foruak. Euren artean Fernando Errege Katolikoak, 1476ko uztailaren 31an. Horrexek eman zion Bermeori "Bizkaiko Buru" titulua, egun hartan emandako pribilegioaren bidez. Eta izen bera gorde zuen, legez eta merituz, 1602. urtera arte. Urte hartan, Bilboko eta Bizkaiko beste erakundeetako agintariek eta handikiek ezin zutenez jasan Bermeok zeukan gorentasuna edukitzea, jarritako auzi luzearen ondorioz, Bizkaiko Buru izaten jarraitzeko ahalmena kendu zien Bermeori.
Baina, Bermeok, zelabait, beste uri eta elezateakazko lehentasuna edukitzen jarraitu zuen, izan ere berak zeukan lehenengo botoa eta jarlekua Batzar Nagusietan. Bermeoko prokuradoreek Batzar Nagusietan berba egiten zutenean bertan zeuden besteek txapela kentzen zuten. Gaur egun harmarrian agertzen den agure-buru bizardunak justizia osoz nabarmentzen eta iraunarazten du Bermeori ostu zien titulua.
Bermeok garrantzia handia eduki zuen sasoi hartan, eta horren erakusgarri dira Bizkaiko jaunek eman zizkien pribilegioak eta zerga-salbuespenak. Zoritxarrez, Bermeon izan ziren suteen ondorioz, dokumentu guzti horik erre egin ziren, baina, hala ere, haien dokumentuen zenbaki zerrendak ondo baino hobeto dakizkigu, baita noiz eman ziren ere. Horrek erakusten du hiribildu honek prestigio handia eduki zuela eta jaunen aldekotasuna eukala.
Bizkaiko bandokideen arteko borrokek erabat asaldatu zuten Bermeoko bizimodua XV. mendean, eta horren aurreko mendeetan jasan zituen suteen eraginez (1297, 1347, 1360 eta 1422 urteetan), lur jota geratu zen udalerria. Ondorioz, Bermeoko bizilagun kopuruak eten barik egin zuen behera. Beste alde batetik, 1300. urtean Bilbo sortu izanak ere handitu egin zuen Bermeoren gainbehera.
Geroago ere izan ziren sute gehiago, eta haietako batek, oso-osorik erre zuen hiribildua. Sute horiek atsekabea eta zoritxarra ekarri zuten Bermeora, hiribilduaren biziraupena bera ere arriskuan ipintzerainokoak. Jasandako guztia gorabehera, Bermeo beraren garrantzia mantentzeko gai izan zen XVI. mendean ere, horren adibideak izan daitezke hauek: 1527ko apirilaren 7an Kofradiako ordenantzak berretsi zituela Carlos V.ak "zorragatik edo fidantzeagatik ez bada bermeotarrik ez bertako merkantziarik ez Bermeora datorren atzerritarrik ez beraren merkantziarik ez atxilotzeko" pribilegioa berrestea 1546. urteko martxoaren 10ean Madrilen, eta Paulo IV.a Aita Santuak, 1563. urteko bulda bidez, San Frantzisko elizari eman zion jubileua.
Dena dela, esan behar da, Bermeok, XVI. mende osoan, eta zoritxar denak gainditu ostean, "arrantza-merkataritza" bikoiztasun bat eduki zuela eta penintsula osoko ontziteria garrantzitsuena eta handiena eduki zuela, hau da, Bilboko portuarekiko betiko borroka mantentzeko gai izan zela. XVIII. mendearekin batera ailegatu zen Bermeora berpizkunde garaia, batez ere, arrantzearen garapenean oinarrituriko berpizkundea izan zen, ordura arte merkataritzarekin batera garatu zuena. Arrantza jardunari ekin zion berriro ere eta, ondorioz, kaietako, kaleetako, eraikinetako, erreketako, harri-lubetako... eraikuntza jardun garrantzitsua egin zuten. Ondorioz, hirigintza ikaragarri garatu zen eta, horren eraginez, baita bizilagun kopurua handitu ere. Arraina gatzunetan ipinteko lantegi asko eta asko sortu ziren, baita arrantzagaz zerikusia zeukien industriak eta ontziolak ere. Ontzioletan, era berean, erriberako arotzak eta itsasarotzak zeuden.
1872. urte inguruan, Napoleonen inbasioak eta karlistadek eragindako asaldurak gainditu ostean, goraldi ikaragarria izan zuen Bermeok, izan ere, arrain harrapaketa handiei esker, ekonomiaren egoereak nabarmen egin zuen gora. Horri esker, azpiegitura eta eraikuntza obra garrantzitsuak egin ahal izan ziren, baita zerbitzu publikoetan ere, eta horietako asko zutunik daude gaur egun ere. Udaletxearen zaharberritzea, hiltegi zaharra eta Andra Mari eliza, esate baterako, sasoi haietakoak dira. Horri esker, Bizkaiko herririk jendetsuenetan bigarrena eta egoera ekonomiko onenekoa bihurtu zen Bermeo, Bilboren atzetik, jakina.
XX. mendean Bermeok inoiz baino kementsuago ekin zion itsasoari, aurrerapen teknologiko danak hartu zituen. Horri esker, loraldi garai ezin hobea bizi izan zuen, eta bajurako arrantzako abangoardian jarraitu zuen bertako floteak. Alturako flota ere oso garrantzitsua izan da eta da, eta arrantza-industriarako egitura ezin hobea dauka.
Bermeoko portu bereziak, alde zaharrak, bainurako kala txikiek, arrain fresko ezin hobearekin landutako sukaldaritzak, negu epel eta uda ez oso beroek Bizkaiko turismo-leku trankil eta erakargarrienetako bat bihurtzen dute Bermeo. Eta, horretaz gainera, arrantzako tradizioak sakon-sakon erroturik dauzkan herri euskalduna da Bermeo.
[aldatu] Zerbitzuak
- Bermeoko Ospitalea.