Wikipedia:Urteurrenak/Urria
Wikipedia(e)tik
Urria 1
- 1829 - Juan Jose Alkain Udarregi bertsolaria jaio zen, Aian (Gipuzkoa).
- 1938 - Alemaniari, Austria batu zitzaion.
- 1978 - Tuvaluk independentzia lortu zuen.
- 1979 - Pierre Bordazarre Etxahun-Iruri pastoralgile eta poeta hil zen Pauen (irudian).
- 1988 - Mikhail Gorbatxov Errusiako presidente izendatu zuten.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Urria 2
- 1187 - Palestina: Saladinek Jerusalem (irudian) hartu zuen 88 egun ondoren.
- 1869 - Mahatma Gandhi jaio zen.
- 1904 - Graham Greene britainiar nobelista jaio zen.
- 1928 - Opus Dei ordena ultra-katolikoa sortu zen.
- 1958 - Gineak independentzia lortu zuen Frantziatik.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Urria 3
- K. a. 2333 - Dagunek (irudian) Koreako Go-Joseon izeneko erresuma sortu zen.
- 1556 - Txomin Irala hil zen. Bergarako ondasunak saldu eta gero, Hego Amerika konkistatzera abiatu zen.
- 2005 - Aranzadi Zientzia Elkarteak duela 15.500 urteko hainbat lepoko aurkitu zituen Debako Praile Haitz kobazuloan.
- 1960 - Nigeriak independentzia lortu zuen Frantziatik.
- 1990 - Ekialdeko eta Mendebaldekoa Alemania batu egin zen, Bigarren Mundu Gerra ostetik zatitua.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Urria 4
- 1582 - Santa Teresa Avilakoa hil zen.
- 1885 - Pedro Egaña politikari eta kazetari arabarra hil zen, Zestoan (Gipuzkoa).
- 1924 - Charlton Heston aktorea jaio zen.
- 1934 - Espainiako gobernu berria hasi zen CEDArekin. sozialistek greba orokorra deitu eta Asturiaseko Iraultza gertatu zen.
- 1957 - Sobietar Batasunak Sputnik I satelitea (irudian) espazioratu zuen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Urria 5
- 1582 - Egutegi gregoriotarra abian ipini zela eta, egun hau ez zen existitu Espainia, Italia, Polonia eta Portugalen.
- 1908 - Bulgariak independentzia lortu zuen, XIV. mendetik Otomandar Inperioko zati izan ostean.
- 1913 - Mediterraneo itsasoaren (irudian) gainetik lehenengo hegaldia egin zen.
- 1970 - Quebeceko Front de Libération diplomatiko britainiar bat bahitu zuten, Urriko Krisia piztuz Montrealen, Kanadan.
- 1988 - Txile: Augusto Pinochet diktadoreak hauteskundeak galdu zituen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Urria 6
- 1600 - Jacopo Periren (irudian) Euridice, gaur egun daukagun opera zaharrena, Florentzian estreinatu zen.
- 1750 - Denis Diderotek Prospectum-a idatzi zuen, geroagoko entziklopedia bertan oinarrituko zelarik.
- 1793 - Txomin Garat Lapurdiko ordezkaria bahitu zuten, Uztaritzen.
- 1927 - The jazz singer izeneko lehen film soinuduna proiektatu zuten New Yorken (AEB).
- 1981 - Anwar Sadat Egiptoko presidentea Kairoko desfile militar batean hil zuten.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Urria 7
Txantiloi:Urria 7
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Urria 8
Txantiloi:Urria 8
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Urria 9
- 146 - Korea: lehen aldiz, korear alfabetoa aurkeztu zen gortean, txinatar ikurren ordez.
- 1604 - 1604 Supernova, esne-bidean ikusi den supernovarik berritsuena.
- 1871 - Chicagoko sute handia kontrolpean geratu zen.
- 1940 - John Lennon musikari eta abeslari britainiarra (The Beatles) jaio zen (h. 1980).
- 1967 - Che Guevara (irudian) iraultzaile argentinar-kubatarra erahil zuten Bolivian.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Urria 10
- 732 - Poitierseko gudan frankoek eta Eudonen tropa baskoiek musulmanen gudarostea mendean hartu zuten, iparralderako zabalkuntza galaraziz.
- 1754 - Fernando Bengoetxea Altuna Pernando Amezketarra jaio zen, Amezketan (Gipuzkoa).
- 1941 - Walt Disneyren (irudian) Fantasia filma estreinatu zen.
- 1960 - Karra Elejalde aktore, zuzendari eta gidoilari arabarra jaio zen.
- 2004 - Christopher Reeve aktore estatubatuarra hil zen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Urria 11
- 1755 - Fausto Elhuyar jaio zen. Anaiarekin batera wolframa (irudian) lortu zuen lehen aldiz.
- 1880 - Kolonbia eta Txileren arteko bake ituna sinatu zen.
- 1904 - Antonio Arzak euskal idazlea eta euskaltzalea hil zen, Donostian (Gipuzkoa).
- 1934 - Espainian heriotz zigorra berrezarri zen.
- 1971 - Alemanian esekidura magnetikoko trena aurkeztu zen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Urria 12
- 1492 - Kristobal Kolon esploratzaileak Amerika aurkitu zuen (Hispanitatearen eta Goardia Zibilaren eguna).
- 1745 - Felix Maria Samaniego, Peñafloridako kondearen iloba, jaio zen, Guardian (Araba).
- 1822 - Brasilek independentzia lortu zuen Portugaletik.
- 1918 - Francisco Javier Saenz de Oiza arkitektoa, Arantzazuko basilikaren egilea (irudian), Kasedan jaio zen (h. 2000)
- 1935 - Luciano Pavarotti opera tenorea jaio zen, Modenan (Italia).
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Urria 13
- 1307 - Frantzia: Tenpluko zaldunak (irudian) heretiko eta inmoraltzat salatuak izan ziren Inkisizioaren aurrean. Handik bost urtera ordena guztiz desegin zen.
- 1867 - Alaska Estatu Batuetara batu zen.
- 1925 - Margaret Thatcher politikari britainiarra jaio zen.
- 1940 - Alemaniako armadak Londres bobardatu zuen hamar egunez.
- 1972 - Isabel Lete Landa erlijioso bergararra hil zen (j. 1913).
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Urria 14
- 1687 - Itsasikara batek Lima eta Callao (Peru) suntsitu zituen.
- 1878 - Thomas Alva Edison asmatzaileak (irudian) argi elektrikoaren patentea eskatu zuen.
- 1905 - Errusian lehen iraultza hasi zen San Petersburgon.
- 1927 - Roger Moore aktore britainiarra jaio zen.
- 1951 - Erdialdeko Amerikako Estatuen Erakundea sortu zen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Urria 15
- 1582 - Santa Teresa Avilakoa (irudian) erlijioso eta idazle espainiarra hil zen (j. 1515).
- 1582 - Gregorio XIII Aita Santuak egutegi gregoriotarra ezarri zuen herrialde katolikoetan, Espainia, Italia, Polonia eta Portugalen.
- 1940 - Lluis Companys, Kataluniako Generalitateko presidente izana, fusilatu zuten.
- 1975 - Legazpin (Gipuzkoa) ikurrinaren aldeko lehen ekintzak egin ziren.
- 1995 - Iraken Saddam Hussein presidente berraukeratu zuten.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Urria 16
- 1964 - Txinako lehen bonba atomikoaren (irudian) leherketa gertatu zen.
- 1978 - Joan Paulo II.a Aita Santu izendatu zuten.
- 1984 - Desmond Tutuk Bakearen Nobel Saria jaso zuen.
- 1992 - Rigoberta Menchuk Bakearen Nobel Saria jaso zuen.
- 1998 - Polizia britainiarrak Augusto Pinochet diktadore ohia atxilotu zuen Londresen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Urria 17
- 1815 - Napoleon Bonaparte Santa Helena uhartean lehorreratu zen.
- 1852 - Santiago Ramon y Cajal medikua (irudian) jaio zen, Petilla de Aragon herrian (Nafarroa).
- 1912 - Bulgaria, Serbia, Montenegro eta Greziak gerra deklaratu zioten Turkiari.
- 1931 - Al Capone epaitu zuten eta 11 urteko zigorra ezarri.
- 1936 - Jose Ariztimuño Aitzol idazle tolosarra torturatu eta fusilatu zuten.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Urria 18
- 1860 - Opioaren gerra amaitu zen Txinan.
- 1904 - Bolivia eta Txilek bake akordioa sinatu zuten.
- 1922 - BBCk lehen emisioa egin zuen Erresuma Batuan.
- 1931 - Thomas Alva Edison hil zen.
- 1997 - Guggenheim museoa (irudian) inauguratu zen Bilbon.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Urria 19
- K. a. 202 - Zamako guda, non Erromatar Inperioak Hanibal garaitu zuen.
- 1868 - Pezeta ezarri zen Espainian diru ofizialtzat.
- 1942 - Iñaki Gabilondo kazetaria jaio zen Donostian.
- 1956 - Errusia eta Japoniaren arteko pake sinadura gauzatu zen.
- 1980 - Grezia NATO erakundean sartu zen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Urria 20
- 1926 - Kubak bere historiako zikloi handiena jasan zuen.
- 1936 - Hernanin 22 abertzale espetxetik atera eta fusilatu egin zituzten frankistek.
- 1973 - Sydneyko Opera (irudian) inauguratu zuen ofizialki Erresuma Batuko Elizabeth II.a erreginak Sydneyn.
- 1976 - Maradona futbolean estreinatu zen.
- 1994 - Burt Lancaster aktorea hil zen Los Angelesen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Urria 21
- 1805 - Trafalgarko guda (irudian): Espainia eta Frantziak galdu egin zuten Erresuma Batuaren aurka. Bertan hil zen Horatio Nelson marinel britainiarra.
- 1833 - Alfred Nobel jaio zen Stockholmen (Suedia).
- 1925 - Celia Cruz abeslari kubatarra jaio zen Habanan (h. 2003).
- 1971 - Pablo Nerudak Literatura Nobel Saria jaso zuen.
- 1986 - Marshall Uharteek independentzia lortu zuten Estatu Batuetatik.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Urria 22
- 1811 - Franz Liszt konpositore hungariarra jaio zen.
- 1836 - Karlistek bigarren aldiz inguratu zuten Bilbo.
- 1906 - Paul Cezanne margolari frantsesa jaio zen (irudian).
- 1962 - AEBetako presidente John F. Kennedyk Kubaren aurkako blokeoa iragarri zuen, Kubako misilen krisia deitu izan zaio.
- 1967 - Vietnamgo gerraren aurkako manifestaldi ugari izan ziren munduan zehar.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Urria 23
- 1702 - Randeko gudua (irudian), Vigoko gudua bezala ere ezaguna, gertatu zen.
- 1940 - Pele futbol jokalaria jaio zen.
- 1940 - Francisco Franco eta Adolf Hitler Hendaian aurkitu ziren.
- 1961 - Andoni Zubizarreta futbol jokalari gasteiztarra jaio zen.
- 1980 - Ortuellako Marcelino Ugalde ikastetxean gas leherketa batek 52 hildako utzi zituen, 49 haur eta 3 irakasle.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Urria 24
- 1915 - Bob Kane jaio zen, Batmanen sortzaileetako bat.
- 1918 - Cesar Ritz hostalari suitzarra jaio zen, Ritz Development Companyren sortzailea.
- 1929 - New Yorkeko burtsako crash ospetsua gertatu zen.
- 1945 - Nazio Batuen Erakundea (NBE) (irudian) sortu zen, ofizialki.
- 1964 - Zanbia Erresuma Batutik independizatu zen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Urria 25
- 1415 - Ingelesek garaipen esanguratsua lortu zuten Agincourteko guduan (irudian) frantziarren aurka.
- 1881 - Pablo Ruiz Picasso pintorea jaio zen, Malagan (Espainia).
- 1917 - Balerako Eamon presidente aukeratu zuten Irlandan.
- 1979 - Euskadi eta Kataluniako estatutuak baiestu ziren herri galdeketa bidez.
- 1983 - Estatu Batuetako armadak Grenada indarrez hartu zuen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Urria 26
- 1841 - Evaristo Txurruka asmatzailea jaio zen, Izun (Nafarroa).
- 1863 - Gurutze Gorria (irudian) sortu zen Genevan.
- 1866 - Ebaristo Bustintza Lasuen Kirikiño idazlea jaio zen, Mañarian (Bizkaia).
- 1905 - Suediak Norvegiaren independentzia onartu zuen.
- 1994 - Israel eta Jordaniaren arteko bake-sinadura.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Urria 27
- 1466 - Desiderius Erasmus (irudian) humanista, idazle eta teologoa jaio zen.
- 1561 - Lope Agirre Eroa oñatiar esploratzailea fusilatu zuten.
- 1952 - Roberto Benigni aktore eta zuzendari italiarra jaio zen.
- 1990 - Esne Bidea baino 60 bider handiagoa den galaxia bat aurkitu zuen Hubble teleskopio espazialak.
- 1998 - Alemania: Gerard Schröder lehen ministro edo "Kantziller" izendatu zuten.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Urria 28
- 1886 - Estatu Batuak: Askatasunaren Estatua (irudian), Statue of Liberty, aurkeztu zuten.
- 1940 - Grezia Bigarren Mundu Gerran sartu zen.
- 1955 - Bill Gates, Microsoft konpainiako burua, jaio zen.
- 1958 - Vatikanoa: Giuseppe Roncali, Joan XXIII.a izenez, Aita Santu izendatu zuten.
- 1982 - Espainia: Felipe González presidente izendatu zuten.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Urria 29
- 1591 - Inozentzio IX Aita Santu izendatu zuten.
- 1821 - Costa Rica (irudian) independizatu zen.
- 1867 - Francisco Apalategi jaio zen, Donostian. Karlistaldietan gertatutakoen berri jaso zuen.
- 1964 - Tanganika eta Zanzibar Tanzanian batu ziren.
- 2004 - Europako Konstituzioa sinatu zuten Europar Batasunako estatu kideek.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Urria 30
- 1913 - Julian Alustiza Aztiri, poeta, idazle eta sermoilaria jaio zen.
- 1938 - Estatu Batuetan Orson Wellesek kontatutako The War of the Worlds irratsaioaren transmisioak izua eragin zuen herrialdeko hiri batzuetan.
- 1960 - Diego Armando Maradona (irudian) futbolaria jaio zen Lanusen, Argentinan.
- 1975 - Espainiako errege Joan Karlos I.a estatu-buru izendatu zuten.
- 2003 - NBEek erakundearen kide guztiak Iraketik irtenarazi zituen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Urria 31
- 1512 - Vatikanoa: Sixtotar Kaperako freskoak inauguratu ziren, Michelangelok margoztuak.
- 1517 - Alemania: Martin Lutherek 95 tesiak jarri zituen Wittembergeko unibertsitateko ateetan.
- 1906 - Jose Maria Iribarren, abokatu eta idazlea beste hainbat gauza artean, jaio zen, Tuteran (Nafarroa).
- 1978 - Espainia: Gorteek konstituzioa onartu zuten.
- Halloween eguna.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia