Palestina
Wikipedia(e)tik
|
|||||
Lema nazionala: Ez du | |||||
Ereserkia: Biladi | |||||
Hiriburua | Jerusalem 31°47′N 35°13′E |
||||
Hiri handiena | Jerusalem | ||||
Hizkuntza ofiziala(k) | Arabiera | ||||
Gobernua
Presidentea
Lehen Ministroa |
Aginte Nazionala Mahmud Abbas Ismail Haniya |
||||
Independentzia - Aldarrikatua |
Israeldik 1988 azaroaren 15 |
||||
Azalera - Guztira - ur % |
- km² (-) - |
||||
Biztanleria - Estimaketa 2005 - Errolda - Dentsitatea |
3.761.901 (-) - biztanle/km² (-) |
||||
Dirua | Israelgo sheqel berria (₪) (ILS ) |
||||
Ordu eremua - Udan (DST) |
UTC (UTC +2) Bai (UTC +3) |
||||
Interneteko domeinua | .ps | ||||
Telefono aurrizkia | +970 |
||||
Gentilizioa | palestinar | ||||
Palestina (hebreeraz פלשתינה, arabieraz فلسطين) Mediterraneo itsasoa eta Jordan ibaiaren artean dagoen lurraldea da. Aintzinako Canaan lurraldearen hegoaldeko zatiari dagokio.
K.a.70 urtearen inguruan Erromatar Inperioak konkistaturik, Palestina izena hartu zuen, garai batean bertan bizi ziren herrietako bategatik, filisteoak. Gaur egun, Palestina izena, zentzu historikoan, 1917-1948 urteetan Britainia Handiaren mandatupean egon zen lurraldeari deitzen zaio, eta gaur egungo zentzuan, palestinarrek nahiko luketeen eta Israelek okupaturik dituen Gaza, ekialdeko Jerusalem eta Zisjordaniako lurraldeek osatuko luketen estatuari. Bertako biztanle judu gehienek Éretz Israel (ארץ־ישראל) deitzen dute. 2004. urterarte, Palestinako Aginte Nazionalaren buruzagia Yasser Arafat izan zen.
[aldatu] Herriak
- Ramala
- Janin
- Tulkaren
- Qalqiliah
- Jeriko
- Betleem
- Hebron
- Nazaret
- Nablus
Hiri judutarrak:
- Ariel
- Maale Adumim
- Shilo
- Shvut Rahel
- Teneh Oranim
[aldatu] Historia
Lurraldearen lehen biztanleak orain 50.000 urte heldu ziren; k.a. 2800 urtearen inguruan faraoien agindupean egon zen eta gero, hikso, hitita, cananeo eta fenizioenean. K.a. 1250 urtean lehen hebraitar konkistak izan ziren eta filisteoen agerpena (k.a. 1200-1000 artean), lurraldeari "pheleset" izena emango ziotenak. Israeldarren dominiorik handiena k.a. 1000-957 urteetan eman zen, David eta Salomonen erreinuak zeudenean. K.a. 539 urtetik aurrera persiarrek agindu zuten lurraldean, k.a. 332-an mazedoniarrek Alexandro Handiarekin, judutar hasmoneoek k.a. 140-tik aurrera eta erromatarrek k.a. 63 urtetik.
135. urtean, judurran matxinada bat zela eta, Adriano emperadoreak Jerusalem suntsitu zuen eta bere hondakinen gainean Aelia Capitolina hiri erromatarra eraiki. Adriano judutarrei bertan bizitzea edo sartzea debekatu zien.
Aro bizantinoan (330-637), biztanle asko kristau egin ziren. 637-an Omar bigarren kalifak Jerusalem konkistatu zuen, bertan Al-Aqsa ("urruna") mezkita eraikiz. Handik aurrera biztanlegoa arabizatzen hasi zen.
1099-tik aurrera eta 100 urtetan zehar, lurraldea erreinu gurutzatu ezberdinen agindupean egon zen, 1187 urtean Saladinok konkistatu zituen arte. Mamelukoek kontrolaturik 1250 eta 1516 urteen artean, Jerusalen erromesaldien helburu bihurtu zen, ostatu, errepide eta zubi sare garrantzitsu bat eraiki bait zen.
Lurraldea Inperio Otomandarren probintzia izatera pasa zen 1515 urtean, Palestina izenarekin.
Otomandarrak Lehen Mundu Gerratean garaituak izan ondoren, Nazioen Elkarteak Britainia Handiari eman zion Palestina eta Transjordaniaren agintea.
1947-an NBEak Palestinaren Zatiketa Plana onartu zuen, lurraldea bi estatutan banatzea ekarri zuena. Judutar gutxiengoari lurraldearen %60 eman zitzion. Hauek plana onartu zuten, baina arabiarrek ez.
1948-an Israelgo estatua sortu zen eta berehala, 5 estatu arabiarren eta Israelen arteko gerra hasi zen. Amaitzean, Zisjordania eta ekialdeko Jerusalem Jordaniaren agindupean geratu zen eta Gaza Egiptoarenean. Ordurako Israelek legezkoa zena baino %26 lurralde gehiago okupatua zuen. Biztanlego arabiarraren %70-ak beraien etxeak uztera behartuak izan ziren, errefuxiatu bihurtuz.
1964-an Palestinaren Askapenerako Erakundea (OLP gaztelaniaz) sortu zen, 1969-tik aurrera Yasser Arafaten Al Fatah erakundeak kontrolatua izango dena. 1974-an Nazio Batuen Erakundeak OLP-a herri palestinarraren ordezkari bezala onartuko du.
Sei Egunetako Gerran, 1967-an, Israelek Gaza eta Sinaiko penintsula kenduko dio Egiptori, Zisjordania eta ekialdeko Jerusalem Jordaniari eta Golaneko Gainak Siriari.
Egiptok 1979an amore eman zuen Gazari buruzko bere eskaeretan eta Jordaniak 1988an Zisjordaniari buruzkoetan. 1967tik, Zisjordania, ekialdeko Jerusalem eta Gaza Israelen okupazio militarpean daude.
1991-an bake elkarrizketak hasi ziren, 1993-an Oslo Akordioetan amaitu zirenak. Bertan, Gazan eta Zisjordaniaren zati batean estatu bat eraikitzea erabaki zen. Pixkanaka Israel okupaturiko lurraldeetaik irteten hasi zen, ardura Palestinar Aginteari pasaz.
Bake prozesua 2000. urtean zapuztu zen, Ariel Sharon, ehundaka poliziek babestua, Mezkiten Zelaigunea bisitatu zuenean, biztanleariaren eta bertako elizaren oposizioa mesprezatuz. Probokazio honek bigarren intifada ekarri zuen.