Galaxia
Wikipedia(e)tik
Galaxia bat izarrez, gasezko eta hautsezko laino, materia iluna eta energia ilunez osaturiko multzo bat da. Izarren kopurua 107 eta 1012 bitartean izaten da. Hainbat galaxia motatan konponente garrantzitsuena materia iluna da, zuzenki aztertua izan ez den materia, bere efektu grabitatoriengandik baizik. Galaxia baten barruan aurki daitezkeen subestrukturak honako haudek dira: Nebulosa, izar kumuloak eta izar sistema anitzak.
Galaxien sorreraren teoriaren arabera, materia iluna da aurrenik pilatzen dena, materia normala erakarriz, izarrak sortuz eta hala galaxiak ikusgai bihurtuz.
Galaxia hitza, Galax hitz grekotik dator, eta esnea da bere esanahia. Lehenengo aurkitu zen galaxia Esne Bidea da, gu bizi garen galaxia.
Galaxiak urrundu egiten dira bata bestearengandik, eta hedapen abiadura distantziarekiko proportzionala da, gertaera honek Hubble legearen izena hartzen du, Edwin Hubble izan baitzen gertaera honetaz konturatu zena. Unibertsoan milioika Galaxia daudenaren froga besterik ez da.
Galaxien tartean, hutsune ikaragarriak daude, eta gaur egungo teleskopioak 10 mila milioi argi urtera dauden galaxiak bereizteko gai dira.