Hanibal
Wikipedia(e)tik
Hanibal (Punikoan Baalen begikoa) (K. a. 247 - K. a. 183) politikari eta militar kartagotarra izan zen, Hamilkar Barkaren semea. Bigarren Gerra Punikoan, Hispaniatik Erromararaino, Pirinio eta Alpeetan zehar, armada garaiezina eraman zuen. Bataila guztietan Erromako armada menderatu zuen, erromatarrek buruz-buruko borroka sahiestu zuten arte. Hainbat urte Italian eman ondoren eta Erromak Afrika eraso ondoren, bueltatu behar izan zuen. K. a. 202an, Eszipion Afrikanok garaitu zuen Zama izeneko batailan.
Gerra bukatutakoan, Hanibalek Kartagoren buruan jarraitu zuen, erromatarrek herbesteratu zuten arte K. a. 195ean. Antioko III.aren gorteeta joan zen. K. a. 190 erromatarrek Antioko III.a garaitu zuten, eta Apameako bakea inposatu zioten. Horretan, Hanibal Erromari preso ematea eskatzen zitzaion. Hanibalek Bitiniako Prusias I.aren gorteetara alde egin zuen aldi hartan. Erromatarrek Prusiasi gauza beraeskatzean, Hanibalek bere buruaz beste egin zuen, K. a. 183an.
Hanibal munduko estrategarik hoberentakotzat jotzen da aho batez, Alexandro Handia, Julio Zesar, Genghis Khan,Napoleon Bonaparte eta beste gutxi batzuekin batera.